Bera Bera
2023/11/19 - 15:58
Bera Berak agur esan dio Europari, kanporaketa iraultzear izan den arren (34-28)
Donostiarrek zazpi goleko kontrako errentari aurre egin behar izan diote Sola HK talde norvegiarraren aurka, baina azken minutuetan huts egindako bi penaltiek helburua gauzatzea ekidin diete.
2023/11/18 - 14:32
Bera Berak zazpi goleko desabantaila irauli beharko du, etxean, Sola HK Norvegiako taldearen aurka
Europako Ligako Q3 kanporaketako joaneko partida Sola HK Norvegiarraren aurka 39-32 galdu ondoren, talde donostiarrak itzulerako partida irauli beharko du multzoen fasera sailkatu nahi badu. Partida zuzenean eskainiko da, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en.
2023/11/17 - 12:06
Erauskin (Bera Bera): ''Zazpi gol distantzia nabarmena da, baina uste dut aukerak dauzkagula''
Anne Erauskin Super Amara Bera Berako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du azaroaren 19an Solaren kontra Europa Ligako Q3 kanporaketan jokatuko duten partidari buruz. Gipuzkoako taldeak zazpi goleko desabantaila irauli behar du multzoen faserako sailkatzeko.
2023/11/16 - 12:36
Imanol Alvarez: ''Partida zaila izango da, baina erronka polita ere bai, etxean jokatzea baliatu behar dugu''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Berako entrenatzaileak Donostiako taldeak Solaren aurka azaroaren 19an jokatuko duen Europa Ligako Q3 kanpraketako itzuliko partidari buruz hitz egin du. Bera Berak 7 goleko desabantaila irauli behar du multzoen fasera sailkatzeko.
2023/11/12 - 21:00
Bera Berak zazpi goleko desabantaila irauli beharko du Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko
Super Amara Bera Berak 39 eta 32 galdu du Solaren kontra jokatutako EHF Europa Ligako Q3 kanporaketako joaneko partida. Beraz, sailkapena lortzeko zazpi goleko desabantailari buelta eman beharko dio itzuliko neurketan.
2023/11/11 - 18:48
Bera Berak, Karsten jokalariaren bajarekin, emaitza ona lortu nahi du Norvegian, Europan jarraitzeko
Imanol Alvarezen taldeak norvegiarrak gainditu behar ditu joan-etorriko kanporaketa honetan, 2024ko urtarrilean jokatuko den multzoen fasean sartu ahal izateko.
2023/11/10 - 18:10
Loidi: ''Helburu nagusia joanekoan garaipena lortzea da, gero gure zaleen babesa izango dugulako etxean''
June Loidi Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du, Donostiako taldeak azaroaren 12an Sola HK taldearen kontra jokatuko duen EHFren Europa Ligako kanporaketako joaneko partidari buruz. Neurketa zuzenean eskainiko dute eitb.eus-ek eta ETB4k.
2023/10/22 - 19:42
Super Amara Bera Berak Lydia Blanco fitxatu du
Lydia Blanco talde donostiarraren errefortzu berria da, Melinda Louisen lesio larriaren ondoren. Blancok denboraldia amaitu arte jokatuko du Super Amara Bera Beran.
2023/10/21 - 21:34
Bera Bera nagusitu da Beti-Onaken kontrako euskal derbian (36-22)
Gipuzkoako taldeak mendean hartu du Nafarroakoa, Guerreras Iberdrola Ligako 7. jardunaldiko partidan.
2023/10/19 - 21:16
June Loidi, Beti-Onaken aurkako derbiaren atarikoan: ''Partida entretenigarria eta gogorra izango da''
Bera Berako jokalariak larunbatean Donostian, Gascan, jokatuko duten euskal derbia izan du hizpide. 18:00etan hasiko da norgehiagoka.
2023/09/26 - 17:38
Melinda Louis Bera Berako jokalariak lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari egindako probak erakutsi duenez, hautsita ditu ezkerreko belauneko aurreko lotailu gurutzatua, barne meniskoa eta barneko albo-lotailua.
2023/09/10 - 00:53
Bera Bera, Iberiar Superkopako txapeldun
Gipuzkoarrek 28na berdindu dute 60 minutuetan, eta irabazleak penaltietan erabaki dira (3-2), oso lehiatua izan den partida batean.
2023/09/09 - 16:45
Bera Berak Superkopa Iberikoko finala jokatuko du Costa del Sol Malagaren aurka
Super Amara Bera Berak Benfica talde portugaldarra garaitu du (33-28) emaitzarekin. Hori dela eta, donostiarrek Costa del Sol Malagaren aurka jokatuko dute finala larunbat honetan, azken horiek Madeira Andebol mendean hartu ondoren (30-27).
2023/09/08 - 23:42
Bera Berak Benficari irabazi dio eta Iberiar Superkopako finala jokatuko du (33-28)
Gipuzkoako taldeak Costa del Sol Malagaren aurka jokatuko du finala. Finala zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n, 21:00etatik aurrera.
2023/09/07 - 13:32
Bera Beraren eta Benficaren arteko Iberiar Superkoparen finalerdia, zuzenean EITBn
Ostiral honetan jokatuko dute partida, Josean Gasca Donostiako pabiloian, eta neurketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB4 telebista-katean zein streamingez, eitb.eus-en, 20:00etatik aurrera.
2023/09/04 - 23:11
Bera Berak denboraldi honetarako duen taldea aurkeztu du Donostian
Super Amara Bera Berak 16 jokalari ditu, eta Jon Begiristain izango da Imanol Alvarezen laguntzailea, Alex Noguesen lekua hartuta. Miramar jauregian egin dute aurkezpena, astelehenean.
2023/08/03 - 18:39
Bera Berak ezagutzera eman ditu datorren denboraldiko kamisetak
Super Amara Bera Berak hurrengo denboraldiko kamisetak aurkeztu ditu. Elastikoek klubaren ohiko koloreak eramango ditu, hau da, urdina eta laranja.
2023/07/27 - 19:11
Carmen Arroyo, ilusioz gainezka datozen bi denboraldietarako Bera Beran
Carmen Arroyo gazte mantxatarra izan da Bera Berak egin dituen bi fitxaketetako bat. Arroyo ilusioz eta baikor agertu da Donostiako taldearekin titulu guztiak borrokatzeko.
2023/07/26 - 23:26
Bera Berak ilusioz eta anbizioz ekin dio denboraldi berriari
Josean Gasca Pabilioian Super Amara Bera Bera martxan jarri da berriz. Imanol Alvarezen taldeak denboraldi amaierako zapore garratza ahaztu eta indarberrituta hasi nahi du denboraldiaurrea.
2023/07/18 - 18:07
Norvegiako Sola HK taldea izango da Bera Beraren aurkaria, Europa Ligan
Joaneko partida azaroaren 11n edo 12an jokatuko dute Norvegian eta itzulikoa, berriz, etxean, Gascan, azaroaren 18an.