Bera Bera
2025/03/20 - 13:43
Anne Erauskin, Bera Bera: ''Taldea oso motibatuta dago''
Anne Erauskin Super Amara Bera Bera taldeko jokalariak igande honetan Blomberg taldearen aurka jokatuko duten partidaren gainean hitz egin du. Europa Ligako final-laurdenetako joanekoa izango da.
2025/03/16 - 13:44
Super Amara Bera Bera, Erregina Kopako txapeldun
Gipuzkoako taldeak Replasa Beti-Onak talde nafarra gainditu du Granollersen 21-30, bere historiako bederatzigarren kopa irabazteko, hirugarrena jarraian.
2025/03/15 - 21:37
Bera Berak eta Beti Onakek Erregina Kopako final historikoa jokatuko dute igandean
Gipuzkoako taldeak Porriño kanporatu du lehen finalerdian (24-26) eta Nafarroakoak etxeko taldea, Granollers, bigarrenean (19-20).
2025/03/15 - 19:41
Anne Erauskin: ''Azkenengo minutuetan erabaki da partida''
Super Amara Bera Bera da Erregina Kopako lehen finalista, Granollersko Palau d'Esportsen, hasiera kaskarra gainditu eta Conservas Orbe Zendal BM Porriñoren bertsio on bati buelta eman ondoren (24-26).
2025/03/14 - 23:01
Bera Bera eta Beti-Onak Erregina Kopako finalerdietan izango dira
Super Amara Bera Berak garaipena bereganatu du Rocasaren kontrako final-laurdenetako kanporaketan (20-18), eta Beti-Onakek 26-22 menderatu du Guardes.
2025/03/12 - 14:15
Imanol Alvarez: ''Ez da erraza izango, baina gogotsu gaude''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera eskubaloi taldearen entrenatzaileak asteburuan jokatuko duten Erregina Koparen fase finala nola ikusten duen azaldu du prentsaurrekoan.
2025/03/03 - 16:05
Super Amara Bera Berak Nicole Wiggins atezaina fitxatu du 2025-26 denboraldirako
Gaur egun, Nizan jokatzen ari da jokalari madrildarra. Aurten, bigarren denboraldia beteko du Frantziako taldean.
2025/02/23 - 20:57
Bera Bera Europa Ligako final-laurdenetan izango da, azken partida galdu badu ere (29-31)
Multzoen faseko azken partida jokatu orduko, Bera Bera eta HSG Bensheim / Auerbach Flames talde alemaniarra final-laurdenetarako sailkatuta egon dira. Hala ere, neurketa serioa egin dute, eta ikuskizuna izan da Gascan.
2025/02/22 - 21:06
Bera Berak EHF Europa Ligako final-laurdenetarako txartela ziurtatuta jokatuko du Bensheimen aurka
Paris 92 azken sailkatuak garaipena lortu ostean, Donostiako taldea hurrengo kanporaketan dago jada. Partida zuzenean ikusi ahal izango da eitb.eus-en eta ETB4n.
2025/02/19 - 13:47
Lyndie Tchaptchet, Bera Berarekin berritu ostean: ''Oso pozik nago hartutako erabakiarekin''
Lyndie Tchaptchet jokalariak denboraldi baterako berritu du kontratua Bera Berarekin. Oso pozik agertu da hartutako erabakiarekin. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/02/17 - 15:27
Super Amara Bera Bera-Rocasa eta Beti Onak-Atletico Guardes, final-laurdenetako kanporaketak
Erregina Kopako azken fasea martxoaren 14tik 16ra jokatuko da, Granollersen.
2025/02/16 - 19:58
Bera Berak, Parisen irabazi ostean, puntu bat behar du EHF Europako Ligako final laurdenetarako sailkatzeko
Datorren igandean, euskal taldeak Bensheim-Auerbach Flamesen aurka jokatuko du Gascan; partida horretan gutxienez puntu bat eskuratuz gero, Donostiako taldea txapelketako final laurdenetan izango da. Paris 92ren kontra jokatutako neurketan, Bera Bera merezita eta argi nagusitu da, 27-33.
2025/02/14 - 16:22
Anne Erauskin: ''Partida serio bat egiten badugu aukerak ditugu irabazteko''
Super Amara Bera Berak hil edo biziko partida du igandean. Europan bizirik jarraitu nahi badu, Imanol Alvarezen taldeak puntuak pilatu behar ditu Paris 92 taldearen kontra. Etxetik kanpo jokatuko dutenez, zaila izango da, baina jokalariak konbentzituta daude lortuko dutela.
2025/02/09 - 21:14
Bera Berak kolpe handia hartu du Norvegian (33-24)
Donostiako taldeak ezin izan du bere ohiko maila eman Fredrikstad taldearen kantxan, eta une oro atzetik joan da markagailuan. Partida ez ezik, gol-averagea ere galdu du. Bera Beraren hurrengo partida Parisen izango da, datorren igandean.
2025/02/09 - 10:42
Europa Ligako Fredrikstad - Bera Bera partida, igande honetan, ETB4n eta eitb.eus-en
Donostiako taldeak Europako Ligako final-laurdenetarako pauso erabakigarria eman dezake Fredrikstadi Norvegian irabazten badio. Horrek aukera emango lioke multzoko bigarren postua lortzeko, gutxienez.
2025/01/26 - 21:00
Bera Berak bigarren garaipena lortu du EHF Europa Ligan, Fredikstadi gailenduta (32-26)
Imanol Alvarezen taldea aurkaria baino askoz gehiago izan da multzoen faseko 3. jardunaldiko partidan.
2025/01/18 - 18:43
Super Amara Bera Berak porrota jaso du HSG Bensheim-Auerbach Flamesen aurka (34-32)
Lehen zatian, donostiarrak nagusitu dira, baina bigarrenean alemaniarren olatua etorri da. Azkenean, gipuzkoarren hutsegite txikiek etxeko taldeari eman diote garaipena.
2025/01/17 - 18:58
Europa Ligako Bensheim-Auerbach - Bera Bera partida, larunbat honetan, ETB1en eta eitb.eus-en
Bosgarren partida izango du denboraldi honetan Europan, horietako lau multzoen fase honetarako sailkatze kanporaketetan.
2025/01/16 - 11:20
Bera Bera izan da nagusi Beti Onaken aurkako derbian (31-26)
Nafarroako taldea irabazten hasi zen arren, Bera Berak lortu zituen garaipenaren bi puntuak, Guerreras Ligan aurreratutako 14. jardunaldian.
2025/01/11 - 20:45
Bera Berak ezin hobeto hasi du Europa Liga (33-28)
Donostiako taldeak 33-28 irabazi dio Paris 92 taldeari Gascan, eta, horrenbestez, garaipenarekin hasi du Europa Ligako multzoen fasea. Lehia estua izan da, baina bigarren zatian Bera Bera nabarmen nagusitu da.