Bera Berak asteazkenean ekingo dio Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasaren aurka, Gascan
Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian. EITBk finala emango du, zuzenean.
Finaleko play-offa hiru partidakoa da; hala, txapeldunak igandean edo datorren asteazkenean lortuko du titulua. Argazkia: Europa Press.
Super Amara Bera Berak asteazkenean emango dio hasiera 2025-2026 denboraldiko Guerreras Iberdrola Ligako finalari, Rocasa aurkari, Jose Antonio Gasca pabiloian, Donostian. Finaleko lehen partida Donostian jokatuko dute, 19:15ean, eta bigarrena, ordea, Telden, Kanaria Handian, igandean, Euskal Herriko 19:45ean; hirugarren partida ere jokatu beharko balute, hori ekainaren 3an izango litzateke, asteazkenez, Donostian (19:30ean). EITBk finaleko partida guztiak emango ditu, zuzenean, ETB2Onen eta kirolakeitb.eus-en bidez.
Bera Berak hirugarren urtez jarraian nahi du Liga irabazi, Imanol Alvarez entrenatzailea agur esateko; gainera, lortuz gero, hirugarren aldiz jarraian erdietsiko luke irabaztea denboraldi berean Erregina Kopa eta Iberiar Superkopa.
Bera Berak hamalau partida daramatza galdu gabe, baina Rocasak, Ligako bigarren itzulian, Donostiako taldea menderatzea lortu zuen, 25-24; lehen itzulian, ordea, Bera Bera irten zen garaile, Donostian, 30-27.
Asteartean, Imanol Alvarezek nabarmendu zuen nola txapeldunak “merezita” irabaziko duen, haren iritziz, kontuan izanik bi taldeen arteko partidetan parekotasun handia izan den: “Txapelketako defentsarik sendoenak izan gara”, adierazi du,
Arestian esan bezala, partida 19:15ean hasiko da, eta kirolakeitb.eus-ek eta ETB2Onek zuzenean emango dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Mathilde Plotton, Super Amara Bera Berako jokalari berria
Fitxaketa horrekin, Somaza, Karsten eta Carmen Arroyoren lesioek eragindako hiru bajak beteko ditu talde donostiarrak.
Elene Fresco, Bera Bera: “Oso gustura gaude, partida oso ona izan delako"
Elene Fresco Bera Berako jokalaria pozik agertu da, Beti Onaken aurkako derbia irabazi ondoren.
Jon Begiristain: “Bertsio hobeago bat emateko aukera dugu Beti-Onaken aurka, eta horren bila goaz”
Jon Begiristainek, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du. Rocasaren aurka ez zutela beraien “bertsiorik azkarrena erakutsi” adierazi du bertan. Asteazkenean Beti-Onaken aurka neurtuko ditu indarrak Donostiako taldeak, eta ordurako “beraien txispa hori berreskuratu” nahi dutela adierazi du Begiristainek.
Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa irabazi, finalean galdu egin baitu Rocasaren aurka
Finala oso parekatua izan da, baina Bera Berak 25-23 galdu du azkenean. Carmen Arroyok lesio larria izan du, eta negarrez erretiratu da.
Maitane Etxeberria: “Helburuak ez dira aldatu; prest gaude datorrenari aurre egiteko”
Super Amara Bera Berak denboraldi honetako taldearen aurkezpena egin du Donostiako Aquariumean. Aldaketa nabarmenena entrenatzailearena izan da, Jon Begiristainena.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Elke Karsten Bera Berako jokalariari ebakuntza egingo diote
Hegaleko argentinarrari ekainaren amaieran egingo diote ebakuntza, sorbaldan duen lesio larria sendatzeko, eta 6 hilabete emango ditu bajan.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Alexandra Shunuren fitxaketa iragarri du Bera Berak
Angolarrak 28 urte ditu, eskuin hegalean jokatzen du eta azken hiru denboraldietan Benfican jokatu ondoren heldu da Donostiara.