Eskubaloia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Laura Hernandezek Bera Bera taldea utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran

2020-2021 denboralditik darama Hernandezek Donostiako taldean; orain arte, 192 partidu jokatu ditu Bera Berarekin, eta 513 gol sartu.

Laura Hernández (Bera Bera).
Laura Hernández Bera Berako jokalaria.

Laura Hernandezek Super Amara Bera Bera taldea utziko du 2025-2026 denboraldiaren amaieran, Donostiako taldeak astelehen honetan jakinarazi duenez.

2020-2021 denboralditik darama Hernandezek Bera Beran; orain arte, 192 partidu jokatu ditu Bera Berarekin, eta 513 gol sartu dituela zehaztu du Gipuzkoako taldeak.

29 urteko jokalariak lau Liga, hiru Kopa eta lau Superkopa irabazi ditu Bera Beraren elastikoa jantzita.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X