Bera Bera finalerdietan izango da, Valladolid aise gaindituta (37-24)
Super Amara Bera Berak Erreginaren Kopako finalerdietara sailkatu da ostiral honetan, Caja Rural Aula Valladoliden aurka erraz irabazi eta gero. Gaztela eta Leongo taldeak lehiakor ekin dio neurketari, baina lehen zatiko erdialdera zorigaiztoko hamar minutu izan ditu, eta aukerarik gabe geratu da 7 eta 0eko partziala jaso eta gero.
Kopa honetako kanporaketarik desorekatuena zen aurreikuspen guztien arabera; izan ere, liga txapelketako lehen sailkatua eta zortzigarrena jarri ditu aurrez aurre. Valladolideko taldeak aurpegia eman du hastapeneko minutuetan, gol trukaketarekin, baina ez du asmatu Laura Hernandezen jaurtiketak geldiarazten, ezta erasoko jokoa antolatzeko Esther Arrojeriaren abiadura ere.
Hala, bisitariek elkarren segidako hainbat baloi galera izan dituztenean hautsi da neurketa, etxekoek bederatzi goleko errenta lortzeko baliatu baitute (21-12). Gainera, Bera Berak, jokalariak animatzera joan diren zaleen hauspoa alde zuela, energiaz beteta jarraitu du, Miguel Angel PeƱasen taldearen zoritxarrerako, eta, ondorioz, finalerdietarako bidea erabat bideratuta utzi du lehen zatiaren amaieran (22-14).
Bigarren zatia hurrengo kanporaketarako indarrak gordetzeko erabili dute donostiarrek. Bisitariak saiatu dira aldeak murrizten, batez ere Daniela So Delgadoren eskutik; alabaina, azkenerako, markagailuko aldea 13 goleko izan da.
Fitxa teknikoa:
37 - Super Amara Bera Bera: Maddi (1), Alice, Arrojeria (6), Oliveira Fernandes (3), Maitane Etxeberria (2), MarĆa O' Mullony (3), Gil, MenĆ©ndez, Boada (3), Laura HernĆ”ndez (6), Cabo (1), Eli CesĆ”reo (5), Prieto, Loidi (2), Polonio (3), Moreno (1) eta Ainhoa Etxeberria (1).
24 - Caja Rural Aula Valladolid: Carmen Sanz, Elba Ćlvarez (5), Laguna (1), Lucio (5), GonzĆ”lez de Garibay (3), So Delgado (6), Guerra, Cifuentes (2), Valles (2), Teresa Ćlvarez, Moles, Cuadrado, Elena GarcĆa, Rafaela Vergara, Savina Bergara eta Colias.
Epaileak: Jordi AusĆ”s eta Miquel Florenza. Kanporatutako jokalariak: CesĆ”reo, Polonio (2), Oliveira Fernandes, O' Mullony, Elba Ćlvarez eta Rafaela Vergara.
Emaitza, bost minututik behin: 4-3; 7-6; 11-8; 13-9; 18-12; 22-14. Atsedenaldia: 23-16; 27-17; 27-19; 30-21: 35-24; 37-24.
Zure interesekoa izan daiteke
Bera Bera Europa Ligatik kanporatu dute; Beti-Onakek, berriz, aurrera egin du Europako Kopan
Bera Bera eta Dijonen arteko kanporaketa penaltietan erabaki da (30-26). Beti-Onakek, ostera, kanporaketako bi partidak irabazi dizkio Yellow Winterthur taldeari, eta Europako Kopako final-zortzirenetan izango da.
Imanol Alvarez: ''Defentsan egongo da gakoetako bat''
Super Amara Bera Berak Dijoni egingo dio bisita igandean, Europa Ligan aritzeko pasea lortzeko. Donostiako taldea 3 goleko errentarekin abiatuko da. Kruijswijk min hartuta dago, eta zalantzan dago parte hartzeko moduan izango den. Imanol Alvarezen ustez, defentsan egongo da gakoetako bat.
Anne Erauskin, Bera Berako jokalaria: ''Gakoa lasaitasuna mantentzea izango da''
Hiru goleko aldeari eutsi nahi dio Dijonen Super Amara Bera Berak, joaneko partidako abantaila aprobetxatzeko. Anne Erauskin jokalariak partidako gakoei buruz hitz egin du.
Bera Berak Beti Onak menderatu du derbian (27-30)
Nafarroako taldeak bigarren zati ona egin zuen arren, Donostiakoak izan ziren nagusi, hiru goleko aldeaz, Atarrabian jokatutako partidan.
Bera Berak lehen kolpea eman du Dijonen aurkako kanporaketan (22-19)
Donostiako taldeak 22-19 irabazi dio Dijon talde indartsuari, eta hiru goleko errenta izango du Frantzian jokatuko den itzuliko partida erabakigarrian.
Imanol Alvarez: ''Bi borrokaldi izango direla kontuan hartuta lehiatu behar dugu''
Super Amara Bera Berak Dijon Frantziako talde indartsuaren aurka jokatuko du larunbatean, etxean, EHF Europa Ligako multzoen fasera sailkatzeko kanporaketako joaneko partida. Imanol Alvarezek adierazi du haiek direla, a priori, faboritoak.
Maitane Etxeberria: ''Defentsarekin eta kontraerasora igota min egin dezakegula uste dut''
Super Amara Bera Berak Dijonen bisita hartuko du Gascan, larunbat honetan, EHF Ligako kanporaketetako joaneko partidan. Maitane Etxeberriak neurketa nola ikusten duen azaldu du elkarrizketa honetan.
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.