Eskubaloia
2025/10/15 - 00:04
Bidasoa Irunek garaipena lortu du AHC Potaissa Turdaren aurka (33-34)
Irudek Bidasoa-Irunek Europako Ligako lehen garaipena eskuratu du, pista zaila eta Potaissa Turda aurkari zorrotza zen arren.
2025/10/07 - 15:56
Replasa Beti-Onakek Yellow Winterthur taldearen aurka jokatuko du EHF Europa Kopeko hirugarren txandan
Nafarroako taldeak Atarrabian jokatuko du joaneko partida, azaroaren 8an edo 9an, eta itzuliko neurketa Winterthurren izango da, Suitzan, azaroaren 15ean edo 16an.
2025/10/04 - 21:54
Beti-Onak EHF Kopako final-hamaseirenetara pasa da Galychanka garaituta (24-26)
Joanekoan (26-25) zein itzulikoan (24-26) irabazi ondoren, talde nafarrak Europako txapelketako hurrengo kanporaketara pasatzea lortu du.
2025/09/27 - 22:04
Beti-Onakek sufritutako garaipena lortu du Galychankaren aurka (26-25)
Nafarroako taldea gutxiengoagatik gailendu da EHF Kopako joaneko partidan, eta gol bateko abantailarekin abiatuko da itzulikoan.
2025/09/08 - 23:59
Bera Berak Iberiar Superkopa irabaziz ekin dio denboraldi berriari
Euskal taldeak ezin hobeto ekin dio 2025-26 denboraldiari; astelehen arratsaldean aurkezpena egin du, Donostian.
2025/09/06 - 23:28
Bera Berak erakustaldia emanda irabazi du Iberiar Superkopa
Donostiako taldea hasieratik bukaeraraino izan nagusi, eta 38-21 garaitu du Benfica, Anaitasunan jokatutako finalean, Iberiar Superkopa hirugarren urtez jarraian bereganatzeko.
2025/09/06 - 22:37
Bidasoak Europa Liga jokatuko du, atariko kanporaketan ABC Braga garaitu baitu
Irungo taldeak bederatzi goleko errenta zuen joaneko partidatik, eta itzulikoan, Portugalen, 24-30 gailendu da.
2025/09/06 - 14:48
Bera Berak gaur jokatuko du Iberiar Superkopako finala, Benficaren aurka
Finala Anaitasuna pabiloian jokatuko dute, 20:00etan, eta neurketa zuzenean emango dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2025/09/06 - 00:15
Bera Bera Iberiar Superkopako finalean sartu da, Madeira garaituta (31-21)
Finala zuzenean ikusteko aukera emango du EITB Mediak larunbatean, eitb.eus-en streaming bidez eta ETB4n, 20:00etatik aurrera.
2025/09/04 - 22:18
Beti-Onakek presioarik gabe eta ilusioz beteta ekingo dio etxean jokatuko duen Iberiar Superkopari
Replasa Beti-Onakek etxean, Iruñean, jokatuko du Iberiar Superkopa. Irailaren 5ean Benfica izango du aurkari finalerdietan. Nafarroako taldeak ez du presioarik, baina ez dio ezeri uko egiten. Irailaren 6ko finalean egotearekin amesten du taldeak.
2025/09/04 - 13:16
Julen Aginagalde: ''Argi dago irabaztera joan beharko dugula''
Joanekoan bederatzi puntuko aldea lortuta egingo dio aurre Bidasoa Irunek ABC Bragaren aurkako itzulikoari, Europa Ligan. Julen Aginagalde kirol-zuzendariak garbi dauka irabaztera kantxaratu beharko direla, aurrera egiteko.
2025/09/03 - 14:35
Bera Berak Iberiar Superkopako titulua berriz eskuratzea du helburu
Super Amara Bera Bera prest da irailaren 5ean eta 6an Iruñean jokatuko den Iberiar Superkoparako. Gipuzkoako taldeak Madeira izango du aurkari finalerdietan. Maitane Etxeberria jokalariak eta Imanol Alvarez entrenatzaileak argi dute Bera Beraren helburua titulua irabaztea dela.
2025/08/30 - 23:08
Bidasoa Irunek bideratuta utzi du Europa Ligara sailkatzeko kanporaketa, ABC Braga 35-26 menderatuta
Alex Mozasen taldeak partida oso ona jokatu du Artalekun, eta 9 goleko abantaila izango du Portugalen jokatuko duen itzulerako neurketa erabakigarrian.
2025/08/29 - 18:50
Bera Berak goiko postuei begira ekingo dio berriz ligari
Larunbat honetan, abuztuak 30, hasiko da 2025-26 denboraldiko Guerreras Iberdrola Liga. Donostiako taldea da egungo txapelduna, eta aurten ere helburu berarekin emango dio hasiera txapelketari.
2025/08/28 - 13:19
Bidasoa Irun, prest, EHF Europako Ligako kanporaketako Bragaren aurkako joaneko partidarako
Irudek Bidasoa Irunek ABC Bragaren kontra jokatuko du EHF Europako Ligako multzoen fasera sailkatzeko atariko kaporaketa. Joaneko partida Artalekun jokatuko da, abuztuaren 30ean; iltzulikoa, aldiz, Portugalen, irailaren 6an. Eneko Furundarena jokalariak kanporaketari buruz hitz egin du.
2025/07/30 - 21:08
Nafarroa izango da emakumezkoen eskubaloiko Superkopa Iberikoaren egoitza, estreinakoz
Txapelketaren hirugarren edizioa irailaren 5ean eta 6an jokatuko da, Anaitasuna pabilioian.
2025/07/30 - 18:58
Bera Berak Ester Somaza eta Lisanne Kruijswijk aurkeztu ditu, baita elastiko berriak ere
Super Amara Bera Berak, asteazkenean, Gascan, bi fitxaketa aurkeztu ditu: Ester Somaza eta Lisanne Kruijswijk. Halaber, ikusi ahal izan dugu nolakoak diren Donostiako taldeko jokalariek 2025-26 denboraldian jantziko dituzten elastikoak.
2025/07/29 - 23:00
Imanol Alvarez, ETBn: ''Bera Beran etxean nago; ez dut asmorik inora joateko''
Imanol Alvarez Super Amara Bera Bera taldearen entrenatzailea elkarrizketatu dugu ETBko "Kirolak" saioan. Bera Bera entrenatzen hasi da, denboraldiaurrean, eta Imanol Alvarezek taldearen fitxaketak izan ditu hizpide, bai eta 2025-26 denboraldirako erronkak ere.
2025/07/24 - 23:01
Sei aurpegi berri, Irudek Bidasoa Irunen lehen entrenamenduan
Irudek Bidasoa Irunek udako lehen entrenamendua egin du. Aurten ohi baino lehenago hasi dira bidasotarrak, eta sei aurpegi berri dituzte: Iñaki Pecina, Nacho Valles, Piotr Mielczarski, Xavi Tua, Xavi Gonzalez eta Mario Nevado.
2025/07/22 - 14:54
Elena Amores, Bera Bera: ''Ikastera eta ahal dudan guztiarekin laguntzera nator''
Elena Amores Super Amara Bera Berako jokalariak prentsaurrekoa eskaini du, hedabideen aurrean aurkezteko. Besteak beste, dituen helburuez hitz egin du.