Eskubaloia
2025/07/18 - 19:11
Nicole Wiggins, Bera Berako atezain berria
Bera Berak goizean aurkeztu du ofizialki Nicole Wiggins atezaina. Niza talde frantziarretik dator, eta Donostiara iristeko gogoa zuela aitortu aurkezpenean. Era berean, denboraldi berriari begira, urte ona egin dezaketela konbentzituta dago.
2025/07/15 - 15:15
Bidasoa Irunek Bragari aurre egin beharko dio, EHF Europa Ligako sailkapen fasean
Joanekoa etxean jokatuko du Irungo taldeak, abuztuaren 30 eta 31ko asteburuan; itzulikoa, ordea, Portugalen izango da, iraileko lehen asteburuan.
2025/07/15 - 14:50
Bourgogne Dijon izango da Bera Beraren aurkaria EHF Europako Ligako hirugarren kanporaketan
Donostiako taldeak etxean jokatuko du azaroaren 8 eta 9ko asteburuan; azaroaren 15 eta 16ko asteburuan, ostera, etxetik kanpo.
2025/07/15 - 13:50
Beti Onakek Galychanka Lviven aurka jokatuko du EHF Europako Kopako bigarren kanporaketa
Nafarroako taldeak Ukrainakoa menderatu beharko du txapelketako hirugarren kanporaketarako txartela lortzeko. Joaneko neurketa Atarrabian jokatuko da, irailaren 27an; itzulikoa, aldiz, etxetik kanpo jokatuko du Beti Onakek, urriaren 5ean.
2025/07/10 - 21:35
Nacho Moyano Anaitasunako kirol zuzendaria ere izango da, entrenatzailea izateaz gain
Kargu hori gizonezkoen lehen taldeko entrenatzaile izatearekin batera beteko du madrildarrak.
2025/07/08 - 19:01
Bidasoak EHF Europako Ligan aritzeko gonbidapena jaso du, eta aurretiko kanporaketa bat gainditu beharko du
Bidasoak hilaren 15ean jakingo du zein aurkari izango duen aurreko kanporaketa horretan, eta txanda horretako partidak abuztuaren 30etik irailaren 7ra bitartean jokatuko dituzte.
2025/07/05 - 13:21
Pol Quiroga, Bidasoa Irungo jokalari berria
20 urteko atezaina Bartzelona taldetik dator, Bidasoa taldeko atezain posturako etorkizuneko apustu gisa. Hazten eta esperientzia pilatzen jarraitzeko asmoz, Sinfin taldean jokatuko du datorren denboraldian, utzita.
2025/06/26 - 19:01
Nacho Moyano, Helvetia Anaitasunako entrenatzaile berria
Entrenatzaile berriak 2027ko ekainera arte sinatu du, eta Asobal Ligara igotzea izango du helburu nagusi.
2025/06/25 - 12:49
Esther Arrojeria, 2024-2025 Guerreras Iberdrola Ligako jokalari onena
Super Amara Bera Bera taldeko erdiko defentsa hautatu dute ligako jokalari onena. Arrojeriak erretiroa hartu du sasoi amaieran, eta sari honekin amaiera bikaina eman dio bere kirol ibilbideari.
2025/06/22 - 16:47
Anaitasunak Jose Paulo Silva pibotea fitxatu du
24 urteko jokalari portugaldarra Vitoria SC taldetik dator Iruñeara.
2025/06/20 - 23:10
Mario Nevadok Bidasoa Irunen jokatuko du datozen hiru denboraldietan
Denboraldi honetan, guztira 159 gol sartu ditu 30 partidatan, eta, horri esker, lehiaketako 10 golegile nagusietako bat izan da.
2025/06/19 - 14:59
Miguel Etxeberria, Beti-Onaken entrenatzailea: ''Taldearentzat eta klubarentzat, hazteko modua da''
Ostegun honetan, ekainak 19, Replasa Beti-Onak European Cup 2025-2026n parte hartuko duela jakinarazi du. Miguel Etxeberria taldeko entrenatzaileak erronka berri honen aurrean nola sentitzen diren kontatu du. (Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz).
2025/06/19 - 13:47
Beti-Onakek European Cupa jokatuko du 2025-2026 denboraldian
Klubeko zuzendaritza batzordeak jakinarazi du, Nafarroako taldeak European Cupa jokatzeko baldintzak betetzen dituela; beraz, Beti-Onak Europa mailan lehiatuko da datorren denboraldian.
2025/06/17 - 23:39
Bera Berak 2025-26 denboraldiko EHF Europako Ligan izena eman du
Hala, euskal taldeak, beste behin, Europako mailako bigarren txapelketa handiena jokatuko du. Bera Bera 30. aldiz lehiatuko da nazioarteko txapelketa batean.
2025/06/14 - 17:00
Xavi Gonzalez, Bidasoa Irungo jokalari berria
Jokalari nafarrak 2028ra arteko kontratua sinatu du. Helvetia Anaitasunatik datorren 20 urteko jokalariak 93 gol sartu ditu aurreko denboraldian.
2025/06/11 - 13:45
Xavi Tuà, Bidasoa Irungo jokalari berria
Jokalari kataluniarrak inoiz baino gol gehiago sartu ditu BM Ciudad de Logroño taldean egindako denboraldian: 90, hain zuzen ere.
2025/06/10 - 14:36
Bera Berak Lisanne Kruijswijk fitxatuta itxi du 2025-2026 denboraldirako taldea
Super Amara Bera Berak 24 urteko erdiko defentsa herbeheretarra fitxatu du. Hala, bada, itxita du jada datorren sasoirako taldea.
2025/06/08 - 23:24
Bartzelonak 12. urtez jarraian bereganatu du Errege Kopa
Bartzelonak 25-34 irabazi dio Ademar Leoni, Irungo Artalekun jokatu den Errege Kopako finalean.
2025/06/07 - 01:06
Bidasoa Kopako finalerdietan izango da, Torrelavega kanporatu baitu (31-28)
Neurketa luzapenean erabaki da, arauzko denbora 26ko berdinketarekin amaitu baita. Irundarrek Ademar izango dute aurkari larunbateko finalerdian, 19:30etik aurrera, eta partida ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai.
2025/06/06 - 18:28
Pablo Castrok ez du Anaitasunan jarraituko
28 urteko pibotak Morrazorekin sinatu du 2027ko ekainera arte.