Eskubaloia
2024/07/29 - 20:26
Espainiak ezin izan du suediarren defentsa gainditu (29-26)
Kauldi Odriozola hasierako zazpikoan izan da, eta Imanol Garciandiak bere selekzioaren goletako bat sartu du.
2024/07/29 - 18:47
Tubos Aranda-Bidasoa Irun eta Anaitasuna-Nava, Asobal ligako lehen jardunaldian
Lehia irailean abiatuko da, zehazteke dauden egun eta orduetan, ligako arduradunak Kirol Kontseilu Gorenaren ebazpenaren zain daudelako.
2024/07/28 - 23:00
Espainiak Angolaren aurka galdu du eta Olinpiar Jokoetan jarraitzea zaildu zaio (26-21)
Etxeberria eta Tchaptcheten taldeak bigarren porrota jaso du bere multzoan, eta horrek zaildu egiten die Jokoetan jarraitzea.
2024/07/27 - 13:20
Espainiak 25-22 menderatu du Eslovenia Parisko Jokoetako lehen partidan
Espainiako selekzioak garaipen sufritua lortu du Esloveniaren aurka, atsedenaldira hiru goleko aldearekin galtzen joan (8-11) eta bigarren zatian erreakzio bikaina izan ondoren (25-22). Garciandia gipuzkoarra hasierako zazpikoan egon da.
2024/07/25 - 21:02
Etxeberriak eta Tchaptchetek galdu egin dute Espainiako selekzioarekin Brasilen aurka, Parisen (18-29)
Emaitza honekin, selekzioari txapelketa zaildu zaio. Sailkapenaren bila jarraituko dute, baina faboritoetako batzuen aurka gurutzatzeko arriskuarekin.
2024/07/19 - 16:00
Bidasoa Irunek badaki nortzuk izango diren bere aurkariak European League txapelketan
Bidasoa Irun D multzoan lehiatuko da, eta ondoko taldeak izango ditu aurkari: CSM Constanta, KGHM Chrobry Glogow eta Maritimo da Madeira Andebol SAD eta Ystads IF HF taldeen arteko kanporaketako irabazlea.
2024/07/16 - 15:04
Benfica izango da Bera Beraren aurkaria European League txapelketan
Joaneko partida urriaren 5eko asteburuan jokatuko dute, Portugalen; itzulikoa, berriz, Donostian, astebete geroago.
2024/07/08 - 15:46
Maitane Etxeberria, Lysa Tchaptchet, Odriozola, eta Garciandia Olinpiar Jokoetan izango dira, Espainiarekin
Gainera, Sergey Hernandez ere joango da Parisera, ordezko bezala. Ambros Martin hautatzaileak deitutako jokalariek Irunen jokatuko dituzte hiru lagunarteko partida, Olinpiar Jokoak hasi aurretik.
2024/06/27 - 22:41
Fernando Bolea hil da, Bidasoa Irun taldeko jokalari eta entrenatzaile historikoa
Bolea Zaragozan hasi zen eskubaloian jokatzen, bere jaioterrian, eta 1990ean Bidasoa Irunek fitxatu zuen. Taldera itzuli zen entrenatzaile gisa eta 2016an Asobal Ligara igotzea lortu zuen.
2024/06/26 - 21:50
Beti-Onak eta Bera Beraren arteko derbia denboraldia hasteko; Zuazok Porriñoren aurka jokatuko du
Zozketaren ondoren, euskal derbia egongo da Replasa Beti-Onak eta Super Amara Bera Bera taldeen artean. Bestalde, igo berria den Zuazok Porriñori egingo dio bisita lehen norgehiagokan.
2024/06/21 - 15:10
Europako Eskubaloi Federazioak Txapeldunen Ligatik at utzi du Bidasoa Irun; taldea Europar Ligan lehiatuko da
EHFk ez du Gipuzkoako taldea sartu 2024-2025 denboraldiko Txapeldunen Liga jokatuko dutenen zrrendan. Beraz, Irungo taldeak European League txapelketa jokatuko du.
2024/06/17 - 17:25
Piotr Mielczarski, Bidasoa-Irunen fitxaketa berria
18 urteko jokalari poloniar gazteak datozen bi denboraldietarako kontratua sinatu du klub bidasoarrarekin. 2024-2025 sasoia, BM Guadalajara taldean jokatuko du, utzita.
2024/06/13 - 17:11
Bidasoa-Irunek Txapeldunen Ligan jokatzeko eskaria egin du
Esleitzeke dauden zazpi plazetako bat lortzeko aukera duten hamabi hautagaien artean dago taldea. Zerrenda ofiziala ekainaren 21ean argitaratuko dute.
2024/06/12 - 23:34
Alex Mozas, Bidasoak aurkeztuta: ''Ilusio handia dugu, ondo joango da dena''
"Bidasoari ezin zaio ezetz esan, eta hau sabaia ukitzea da", adierazi du Irungo taldeko entrenatzaile berriak; asteazkenean aurkeztu dute ofizialki.
2024/06/09 - 14:00
Jacobo Cuetararen agurreko hausnarketak
Bidasoa taldeko entrenatzaileak bere ibilbideaz hausnarketa egin du azken agurra esan aurretik. Gorabehera asko egon dira, baina gauza politak ere gertatu dira, bai alde profesionalean, baita alde pertsonalean ere.
2024/06/05 - 23:27
Bera Berak Lucia Prades eta Tamara Kostic atezainak eta Francisca Araujo Joao hegalekoa fitxatu ditu
Prades Elda Prestigio taldetik iritsiko da, Kostic Serbiako Ligatik, eta Araujo Joao Madeiran aritu da, Bera Berarekin sinatu aurretik.
2024/06/04 - 17:19
Alba Menendez, Bera Bera: ''Datorren urtean berriz hemen egotea espero dugu, hiru tituluak lortuta''
Liga, Erregina Kopa eta Superkopa irabazi ditu denboraldi honetan Donostiako Bera Bera eskubaloi taldeak. Donostiako Udalean harrera berezia egin diote.
2024/06/03 - 02:51
Bartzelonak eskubaloiko 2024ko Kopa irabazi du, finalean Bathco Torrelavega menderatuta (23-36)
Hala, Kataluniako taldeak hamaikagarren aldiz jarraian eskuratu du Errege Kopa; historian, 28 aldiz lortu du. Bartzelonak finaleko bigarren zatian zehaztu du garaipena.
2024/06/01 - 22:18
Bidasoa Irunek galdu egin du Bartzelonaren kontra, eta Errege Kopako finaletik kanpo gelditu da
Gipuzkoako taldeak 28-32 galdu du Kataluniakoaren aurka Errege Kopako finalerdietako partida, Jacobo Cuetararen taldeak bigarren zati oso ona jokatu arren.
2024/06/01 - 21:48
Bera Berak irabazi du Liga, finalean Elx mendean hartuta
Bera Berak asko sufritu du Elxen. Partida ia guztia atzetik joan da markagailuan, baina, azkenean, neurketari buelta eman dio eta denboraldiko hirugarren titulua eskuratu du.