Eskubaloia
2024/10/07 - 13:31
Mujika: ''Artalekun puntu guztiak ateratzea da helburu nagusiena''
Julen Mujika Bidasoa Irun taldeko jokalariak prentsaurrekoan hitz egin du urriaren 8ko Chrobry Glogow taldearen aurkako European Leagueko partidari buruz. Gogotsu eta ilusioz azaldu da Europako erronkari aurre egiteko.
2024/10/06 - 20:03
Bera Berak mendean hartu du Benfica, eta bi goleko abantaila lortu du itzuliko partidarako (28-30)
Oso partida parekatua izan da, baina Donostiako taldeak beste martxa bat sartu du bigarren zatian garaipena lortzeko eta Donostian jokatuko den itzuliko partidara abantailarekin joateko.
2024/10/05 - 14:17
Benfica–Bera Bera kanporaketako joaneko partida, zuzenean, igandean, ETB4n eta eitb.eus atarian
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du igande honetan (16:00), Europa Ligan sartzeko aurre-kanporaketako joaneko partida. Norgehiagoka zuzenean eskainiko dugu ETB4n eta eitb.eus atarian.
2024/10/04 - 16:46
Alba Menendez: ''Ez gaude gure sasoirik onenean, baina Europa da, eta oso motibatuta gaude''
Super Amara Bera Berak Benficaren aurka jokatuko du EHF Europa Ligan lehiatu ahal izateko kanporaketa. Joaneko partida igande honetan izango da, Lisboan. Atarikoan, Imanol Alvarez entrenatzailearekin eta Alba Menendez jokalariarekin egon gara.
2024/09/13 - 11:03
Helvetia Anaitasunak igandean ekingo dio Ligari
Denboraldi berrirako taldea aurkeztu du Helvetia Anaitasunak. Denboraldi honetan, 5 jokalari berri izango dituzte taldean: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Igandean ekingo dio Anaitasunak ligari, Iruñean Nava jasota.
2024/09/11 - 23:34
Bera Bera, titulu guztien lehian aritzeko asmoz
Super Amara Bera Berak asteazkenean egin du aurkezpena. Bost jokalari berri ditu Donostiako taldeak, tartean bi atezain.
2024/09/08 - 19:54
Bera Berak bigarrenez irabazi du Iberiar Superkopa
Imanol Alvarezen taldeak 19-28 irabazi dio Elxi, Maian (Portugal) jokatu duten finalean. Lehen zatia parekatua izan da, baina bigarrenean aise nagusitu da Donostiako taldea.
2024/09/07 - 20:12
Madeira mendean hartuta, Bera Berak Iberiar Superkopako finala jokatuko du igandean Elxeren aurka
Imanol Alvarezen taldeak aise irabazi dio Madeirari (22-32), eta igandeko finalean Elx izango du aurkari. Iberiar Superkopako finala ETB4n eta eitb.eus-en izango da ikusgai, 16:00etatik aurrera.
2024/09/05 - 21:33
Bera Berak Iberiar Superkopako titulua nahi du irabazi berriro, asteburuan, Portugalen
2023an bezala, Espainiako eta Portugalgo onenek hartuko dute parte. Finalerdietan, Bera Berak Madeira izango du aurkari, larunbatean, 16:00etan (Euskal Herriko ordua), eta EITBk zuzenean emango du; Gipuzkoako taldeak igandeko finala jokatuko balu, hori ere emango luke EITBk.
2024/09/05 - 14:10
Menendez: ''Ligako lehen partidan hartutako sentsazio onekin goaz Superkopara''
Alba Menendez Super Amara Bera Berako jokalariak EITB Mediarekin hitz egin du Donostiako taldeak irailaren 7tik 8ra artean jokatuko duen Iberiar Superkopari buruz. Bera Bera egungo txapelduna da, eta titulua berretsi nahi du.
2024/08/31 - 00:40
Bera Berak Beti-Onaken aurkako derbia irabazi du Ligaren estreinaldian (23-35)
Donostiarrak nagusi izan dira partida osoan zehar eta derbia ziurtatu dute lehen zatian lortutako abantailari esker.
2024/08/23 - 19:12
Bidasoa Irunek Theodoros Boskos greziarra fitxatu du, Tito Diazen epe luzeko baja ordezkatzeko
23 urteko jokalariak ondo ezagutzen du Asobal Liga; bi urte eman zituen Ademar Leon taldean eta Club Balonmano Angel Ximenez Puente Genil taldean aritu zen iragan denboraldian.
2024/08/11 - 13:10
Odriozolak, Garciandiak eta Hernandezek brontzezko domina lortu dute eskubaloian Espainiako selekzioarekin
Espainiak 23-22ko emaitzarekin menderatu du Eslovenia hirugarren eta laugarren posturako lehian, eta Espainiako selekzioak brontzezko domina bereganatu du.
2024/08/09 - 20:13
Odriozolak, Garciandiak eta Hernandezek brontzea lortzeko partida jokatuko dute, finaletik at geratu ostean
Espainiako selekzioak galdu egin du Almaniakoaren aurka 25-24ko emaitzarekin Olinpiar Jokoetako eskubaloiko finalerdia. Ondorioz, urrezko zein zilarrezko domina lortzeko aukera gabe geratu da. Hala ere, brontzea eskuratzeko aukera izango du, abuztuaren 11n.
2024/08/09 - 17:33
Anaitasunak hurrengo denboraldirako fitxaketak aurkeztu ditu
Bost dira, orotara: Alonso Moreno, Nicolas Zungri, Samuel Pereiro, Pablo Castro eta Daniel Santamaria. Iruñeko taldean aritzeagatik pozik agertu dira, eta batez ere aldagelan izan duten harrera beroarengatik eskertuta.
2024/08/07 - 15:09
Espainia Egiptori gailendu zaio, eta finalerdiak jokatuko ditu (29-28)
Kauldi Odriozola eta Imanol Garciandia gipuzkoarrak eta Sergey Hernandez nafarra, ordezko atezain gisa aritzen dena, dominen lehian arituko dira.
2024/08/01 - 18:08
Tchaptchet Jokoetatik kanpo geratu da Espainiako selekzioarekin Hungariaren aurka galdu ondoren (24-27)
Tchaptchet ez da Olinpiar Jokoetan jokatu duen azken partidaren hasierako zazpikoan egon, eta ez du golen bat sartzeko aukerarik izan agur esateko partidan.
2024/08/01 - 11:24
Espainiak Japonia menderatu du eta final-laurdenetatik hurbilago dago (37-33)
Kauldi Odriozolaren sei golek, kontraerasoan asko, eta Imanol Garciandiaren beste hiruk min handia egin diote Japoniari.
2024/07/30 - 18:07
Tchaptchet Jokoetatik at geratzeko zorian dago, Espainiako selekzioarekin Herbehereen aurka galduta (29-24)
Espainiak hirugarren porrota jarraian jaso du txapelketan, Maitane Etxeberria gipuzkoarrak lesioagatik Jokoetan jarraituko ez duela jakin den egunean.
2024/07/30 - 17:25
Maitane Etxeberriak Olinpiar Jokoak utzi ditu zuntz haustura baten ondorioz
Espainiako selekzioko medikuak proba bat egin zion astelehen honetan Super Amara Bera Berako jokalariari, bere giharretako arazoaren larritasuna zehazteko.