Espainia Egiptori gailendu zaio, eta finalerdiak jokatuko ditu (29-28)
Espainiako eskubaloi selekzioak finalerdietarako txartela lortu du Egipto kanporatuta (29-28), luzapena behar izan duen partida batean; izan ere, arauzko denboraren amaieran 25 eta 25eko emaitzarekin heldu dira bi taldeak.
Kauldi Odriozola (Zumaia) eta Imanol Garciandia (Urretxu) gipuzkoarrek partidan jokatzeko aukera izan dute. Hala, lehenak bi gol lortu ditu beste hainbeste kontraerasotan. Urretxuarrak, berriz, ez du asmatu bere bi jaurtiketetan.
Espainia lau gol azpitik iritsi da atsedenaldira (8-12), atezainek protagonismo nabarmena izan duten lehen zatiaren ostean. Bigarren zatian, Jordi Riberak zuzentzen duen taldeak desabantaila murriztea lortu du bi minuturen faltan (24-24) eta partida luzapenera joan da 25-25ekoarekin.
Hamar minutu gehigarrietan, Espainiako selekzioa aurkaria baino sendoago agertu da, ematen baitzuen egiptiarrak arauzko denboran zehar garaipena nola ihes egin dien pentsatzen ari zirela. Horrela, Riberaren taldea aurretik sartu da norgehiagokako azken txanpara Aleix Gomezek penaltiz sartutako golari dela medio (29-28), eta errenta hori defendatzeko gai izan da, Gonzalo Perez de Vargas atezainak azken unean egindako geldiketa bati esker. Finalerdian, Espainiak Alemania izango du aurkari.
Fitxa teknikoa:
29 - Espainia: Pérez de Vargas; Odriozola (2), Garciandia (-), Javi Rodríguez (1), Sánchez-Migallón (-), Dani Dujshebaev (1) y Dani Fernández (2) -hasierako taldea- Corrales (ordezko atezaina), Maqueda (-), Alex Dujshebaev (3), Serdio (1), Casado (4), Aleix Gómez (9, 3 penaltiz) eta Tarrafeta (6).
28 - Egipto: Aly; Sanad (3), Omar (-), Yehia Elderaa (7), Zein (2,1p), Elwakil (1) y Adel (3) -hasierako taldea - Hendawy (ordezko atezaina), Abdou (-), Hesham (5), Tarek (-), Elmasry (-), Sef Elderaa (7, 2 penaltiz) eta Abdelhak (-).
Emaitza bost minututik behin: 0-0, 2-3, 5-4, 6-8, 7-8 y 8-12 (Atsedenaldia);10-13, 14-17, 16-19, 18-21, 22-23 y 25-25 (Amaiera); 27-26 (Luzapenaren atsedenaldia) 29-28 (Luzapenaren amaiera).
Zure interesekoa izan daiteke
Jon Begiristain: “Bertsio hobeago bat emateko aukera dugu Beti-Onaken aurka, eta horren bila goaz”
Jon Begiristainek, Bera Berako entrenatzaileak, prentsaurrekoa eman du. Rocasaren aurka ez zutela beraien “bertsiorik azkarrena erakutsi” adierazi du bertan. Asteazkenean Beti-Onaken aurka neurtuko ditu indarrak Donostiako taldeak, eta ordurako “beraien txispa hori berreskuratu” nahi dutela adierazi du Begiristainek.
Silvia Ederra zendu da, Itxakoko eta Bera Berako jokalari ohia
Nafarroako eskubaloi jokalari ohia irailaren 8an hil da, gaixotasun luze baten ondorioz
Alex Raix, Bidasoa Irungo jokalariak, belauneko lesio larri bat sufritu du
Frantziarrak belauneko aurreko lotailu gurutzatua hautsi du eta hilabete asko beharko ditu errekuperatzeko. Denboraldi honetarako taldearen berritasunetako bat zen, Piotr Mielzcarski poloniarrak alde egin ondoren.
Jon Ander Iribar Bidasoa Irunera itzuli da
Jokalaria BM Zaragozan zegoen utzita eta Alex Mozasen taldeak berreskuratze-klausula aktibatu du, Aragoiko klubarekin zuen akordioan aurreikusita zegoena.
Portok ez dio aukerarik eman Bidasoa Iruni kontsolazio finalean (32-25)
Portugalgo taldeak atsedenaldia heldu baino lehen bideratu du garaipena, eta bigarren zatiaren hasieran erabakita utzi du partida.
Bera Berak ezin izan du Espainiako Superkopa irabazi, finalean galdu egin baitu Rocasaren aurka
Finala oso parekatua izan da, baina Bera Berak 25-23 galdu du azkenean. Carmen Arroyok lesio larria izan du, eta negarrez erretiratu da.
Bidasoa Irunek ezin izan du garaipena eskuratu Sporting Portugalen aurka (29-31)
Alex Mozasen taldeak lehen zati bikaina egin du, baina brontzea lortzeko borrokatu beharko du Iberiar Superkopan, finalerdietan galdu ostean bigarren zatian hobea izan den Lisboako taldearen aurka.
Bera Bera, Espainiako Superkopan, eta Bidasoa, Iberiar Superkopan, denboraldiko lehen tituluaren bila, Vigon
Jon Begiristainen taldeak Rocasa izango du aurkari, partida bakarrean, larunbatean, 18:15ean; Alex Mozasen jokalariak, ordea, ostiralean arituko dira Sporting Lisboaren aurka, finalerdietan, eta larunbatean berriro jokatuko dute, Bartzelonaren edo Portoren kontra, finalean edo brontzea lortzeko partidan.
Miguel Etxeberria: “Hobetzeko aukera duen talde polit eta orekatua daukagu”
Replasa Beti-Onakek hainbat baja izan ditu aurtengo denboraldirako taldeari dagokionez. Hala ere, “helburuak betetzeko asmoa” dutela azaldu du Miguel Etxeberriak, baita “aurreko denboraldietan egindakoa berregin eta gainditzekoa” ere.
Maitane Etxeberria: “Helburuak ez dira aldatu; prest gaude datorrenari aurre egiteko”
Super Amara Bera Berak denboraldi honetako taldearen aurkezpena egin du Donostiako Aquariumean. Aldaketa nabarmenena entrenatzailearena izan da, Jon Begiristainena.