Zuazok irabazi du Euskal Kopa, Bera Berari oso final parekatua irabazita (23-25)
Zuazo Barakaldok irabazi du Euskal Kopa, Super Amara Bera Bera, maila goreneko liderra, Oñatin mendean hartuta.
Bera Bera vs Zuazo (23-25) Argazkia: @CbmZuazo
Zuazo Barakaldok irabazi du Euskal Kopa, ostiral honetan Oñatiko Zubikoa kiroldegian jokatutako finalean Super Amara Bera Bera 23-25 garaituta, neurketa estu eta lehiatuan.
Donostiako taldeak hobeto hasi du partida, defentsan sendo eta erasoan eraginkor, eta lehen minutuetan aldea lortu du (4-1). Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, Zuazok neurketa berdindu du, Ferreira atezainaren geldiketa garrantzitsuei eta aurkariaren akatsei esker, eta atsedenaldira berdinduta iritsi dira (10-10).
Bigarren zatian, norgehiagokak oso parekatuta jarraitu du, eta bi taldeek une onak izan dituzte. Zuazok defentsan gogortu du jokoa une erabakigarrietan, eta egoerari ondo eutsi dio, jokalari bat gutxiagorekin aritu behar izan duenean ere. Bera Berak, ordea, ez ditu bere aukerak baliatu.
Azken minutuetan, Bizkaiko taldearen eraginkortasuna erabakigarria izan da. Permach, Saiz eta López protagonista izan dira, eta Zuazok abantaila eskuratu du eta azkeneraino eutsi dio. Azkenean, Landeraren gol batek ziurtatu du Zuazoren garaipen (23-25).
Garaipen honek asko balio du Zuazorentzat, bigarren mailan ari den taldeak Guerreras Ligako liderra garaitu baitu, Donostiako taldeak euren selekzioekin aritzen diren jokalarien bajak izan baditu ere.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Luzuriaga, Beti-Onakeko jokalaria: “Hau disfrutatzekoa da”
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onak taldeek Erregina Kopako final laurdenak jokatuko dituzte bihar Illunben. Nafarrek 18:15ean jokatuko dute Atlético Guardésen aurka. Gipuzkoarren txanda 20:30etan izango da, Aula Valladoliden aurka.
Bera Bera eta Beti-Onak, Illunben jokatuko den Erregina Kopari aurre egiteko prest
Super Amara Bera Berak Aula Valladoliden aurka jokatuko du final laurdenetako kanporaketa. Beti-Onak taldeak, berriz, Atletico Guardes izango du aurkari.
Bidasoa Irunek Kopako azken faserako txartela lortu du; Anaitasuna kanpoan geratu da
Irungo taldeak Cajasol Puente Genil 30-36 mendean hartu zuen; beraz, finaleko fasea jokatuko du Alacanten, ekainaren 5etik 7ra. Anaitasuna, ordea, lehiatik at geratu da, Torrelavegaren aurka galdu baitu (30-31).
Bera Bera vs Aula Valladolid eta Beti-Onak vs Mecalia Atletico Guardes, Kopako final-laurdenetan
Hori izan da astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren emaitza.