Bidasoa Irunek Kopako azken faserako txartela lortu du; Anaitasuna kanpoan geratu da
Irungo taldeak Cajasol Puente Genil 30-36 mendean hartu zuen; beraz, finaleko fasea jokatuko du Alacanten, ekainaren 5etik 7ra. Anaitasuna, ordea, lehiatik at geratu da, Torrelavegaren aurka galdu baitu (30-31).
Bidasoa Irunek Errege Kopako azken fasea jokatuko du ekainaren 5etik 7ra Alacanten, Cajasol Ángel Ximénez Puente Genil taldeari txapelketako final-zortzirenetan irabazi ondoren: 30-36. Alex Mozasen jokalariek ez zuten partida ondo hasi, baina lehen zatiaren amaiera aldera gol bakarrera jarri ziren, atsedenaldirako hiru minutu baino gutxiago falta zirela. 17nako berdinketarekin joan ziren aldagelara.
Bigarren zatian, talde gipuzkoarrak, defentsa hobetuta, bost goleko errenta lortu zuen amaitzeko hamar minutu falta zirela. Etxekoek markagailua irauli eta aldea murriztea lortu bazuten ere, Bidasoa Irunek garaipena lortu zuen, baita finaleko faserako txartela ere.
Anaitasunak, bestetik, galdu egin zuen Bathco Torrelavegaren aurka (30-31) etxean, eta txapelketatik at geratu zen. Nacho Moyanoren mutilek bisitarien erritmoa eta intentsitateari eutsi zieten, Kisselev kapitainaren eskutik. 7-10eko emaitzak garbi erakutsi zuen bi taldeak irabazteko gogoa zutela. Atsedenaldian, 16-17 aurretik ziren etxekoak.
Kantxara bueltan, Anaitasunak berdindu egin zuen, Elizondori esker, eta aurretik jarri zen, lehen aldiz, segundo batzuk geroago. Nafar taldeak aurrera egin zuen, Kisselev kapitainaren golarekin. Hala ere, Isidoro Martinezek bizirik zeukan Torrelavega, eta amaiera bikaina eman zion lanari.
Zure interesekoa izan daiteke
Olaia Luzuriaga, Beti-Onakeko jokalaria: “Hau disfrutatzekoa da”
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onak taldeek Erregina Kopako final laurdenak jokatuko dituzte bihar Illunben. Nafarrek 18:15ean jokatuko dute Atlético Guardésen aurka. Gipuzkoarren txanda 20:30etan izango da, Aula Valladoliden aurka.
Bera Bera eta Beti-Onak, Illunben jokatuko den Erregina Kopari aurre egiteko prest
Super Amara Bera Berak Aula Valladoliden aurka jokatuko du final laurdenetako kanporaketa. Beti-Onak taldeak, berriz, Atletico Guardes izango du aurkari.
Zuazok irabazi du Euskal Kopa, Bera Berari oso final parekatua irabazita (23-25)
Zuazo Barakaldok irabazi du Euskal Kopa, Super Amara Bera Bera, maila goreneko liderra, Oñatin mendean hartuta.
Bera Bera vs Aula Valladolid eta Beti-Onak vs Mecalia Atletico Guardes, Kopako final-laurdenetan
Hori izan da astearte honetan Donostiako Aquariumean egindako zozketaren emaitza.