Julen Aginagalde eta Iosu Goñi Europako txapeldun, eskubaloian
Julen Aginagalde gipuzkoarrak eta Iosu Goñi nafarrak Europako eskubaloi txapelketa irabazi dute, Espainiako selekzioarekin, Kroazia finalean 22 eta 20 gaindituta. Horrez gain, Espainiak Tokioko Joko Olinpikoetarako sailkatzea lortu du.
Aginagalderen eta Goñiren taldeak sufritzen jakin du partida oso lehiatu batean, eta atsedenaldirako 12 eta 11 izan dira aurretik. Bigarrenean, Jordi Riberaren taldeak ondo eutsi dio urduritasunari momenturik garrantzitsuenean garaipena lortzeko bi goleko aldearekin.
Seigarren finala izan da Espainiarentzat. Duela bi urte Zagreben jokatutakoa irabazi zuen. Espainiarekin batera, Suedia da Europako txapelketa behin baino gehiagotan irabazi duen talde bakarra. Suediarrak hiru aldiz izan dira txapeldun 1998an, 2000n eta 2002an.
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Etxeberria, Beti Onak taldearen entrenatzailea: “Baloratua sentitzen naiz, babestua”
Miguel Etxeberriak Replasa Beti Onak taldearen entrenatzaile izaten jarraituko du 2026-2027 denboraldian. Hortaz, zortzigarren denboraldia egingo du talde nafarra zuzentzen, eta "oso pozik, indartsu eta ilusioz" dagoela azpimarratu du. (Bideoa, gazteleraz)
Miguel Etxeberriak Beti-Onak taldearekin berritu du, 2026-2027 denboraldirako
Hala, Etxeberriak, gutxienez, zortzi denboraldi jarraian emango ditu Nafarroako taldearen entrenatzaile.
Super Amara Bera Berak irabazi du Replasa Beti-Onak taldearen aurkako euskal derbia (31-25)
Etxekoak aurretik joan dira hasieratik, eta aurkariek baino hobeto kudeatu dute partida.
Xavi Tuak kontratua luzatu du 2027ra arte
Jokalari kataluniarrak 25 partida jokatu eta 64 gol sartu ditu, taldeari ekarpen nabarmena eginez.
Bidasoa Irunek Leo Maciel berritu du 2027ra arte eta Nacho Vallesen irteera iragarri du
Talde gipuzkoarrak atezainari eta lehen lerroari eragiten dieten bi aldaketa baieztatu ditu azken egunotan bere jokalarien artean. Berrikuntza eta baja garrantzitsuak izango ditu datorren denboraldiari begira.
Bidasoak agur esan dio Europako Ligari, Montpellierren aurka Artalekun beste porrot bat jasota (34-36)
Mozasen mutilek lehen zati bikaina egin dute eta talde frantziarrari eustea lortu dute atsedenaldira 18nako berdinketarekin joateko. Aldageletatik bueltan, ordea, berriz ere energia falta izan da, nahiz eta partida amaierara berdintzeko aukerekin iritsi.
Jon Begiristain izango da Bera Beraren entrenatzailea datozen bi denboraldietan
Imanol Alvarez ordezkatuko du, hark erabaki baitu denboraldi honen amaieran taldearen zuzendaritza uztea. Begiristain Alvarezen laguntzaile aritu izan da 2023-24 denboralditik.
Unai Barretok lesio larria du ezker belaunean
Jokalariari probak egin dizkiote THW Kielen aurkako partidan ezker belaunean izandako bihurrituaren ondorioz. Proba horiek baieztatu dute aurreko lotailu gurutzatua osorik hautsi duela, eta bi meniskoetan hausturak dituela.
Bidasoa EHF Ligatik kanpo geratu da, Wolffen emanaldi bikainaren eta Montpellierren garaipenaren ostean
Talde irundarrak 27-20 galdu du THW Kielen kantxan multzoko liderraren aurka. Montpellierrek, bere aldetik, Flensburg menderatu du etxean. Horrenbestez, Europako Ligako final-laurdenetara sailkatzeko aukerarik gabe geratu da Bidasoa.
Imanol Alvarezek ez du Bera Bera entrenatzen jarraituko datorren denboraldian
Tati Garmendia klubeko presidenteak ohar baten bidez jakinarazi duenez, Alvarez ez da taldeko entrenatzailea izango datorren denboraldian, eta astelehen honetan Gipuzkoako hiriburuan emango duen prentsaurrekoan azalduko du bere erabakia.