Bera Berak bere bosgarren Liga txapelketa irabazi du
Super Amara Bera Berak bere bosgarren Guerreras Iberdrola Liga eskuratu du Hotel Gran Bilbao-Prosetecnisa Zuazoren aurkako norgehiagoka (24-28) irabazi ostean. Txapelketa horiek guztiak azken sei urteren buruan lortu ditu.
Talde donostiarra Mecalia Atletico Guardesekin berdinduta heldu da azken jardunaldira, baina talde galiziarraren aurretik, euren arteko bi norgehiagoka zuzenetan garaipena lortu baitzuen.
Horrenbestez, Bera Berak nahikoa zuen bere neurketa irabaztearekin, beste emaitzaren zain egon gabe, eta hala gertatu da. Izan ere, Guardesek KH7 Granollersen aurka irabazitako lehiak (29-30) ez du sailkapenean eraginik izan, eta Jose Ignacio Pradesek zuzentzen dituen neskek ezin izan dute joan zen urtean lortutako Liga txapelketa errepikatu, Bera Beraren porrota behar baitzuten.
Partidari dagokionez, Bera Berak indartsu ekin dio lehiari eta hamazazpigarren minutuan zazpi goleko abantailarekin zegoen (5-12).

Bera Bera aurretik izan da markagailuan ia partida osoan. Argazkia: EFE
Hortik aurrera, Montse Pucherenek errenta kudeatzen jakin dute une oro, nahiz eta amaierara heltzeko bi minuturen faltan etxekoak bi golera hurbildu diren (23-25). Alabaina, donostiarrek jarraian sartutako hiru golek (23-28) ezustekorik gerta zedin eragotzi dute Puchek taldea zuzentzen zuen azken partidan.

Bera Beraren zaleak taldea aupatzen egon dira. Argazkia: EiTB
Zure interesekoa izan daiteke
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.
Bidasoa-Irun taldeburu izango da Europako Ligako multzoen fasean
Hala baieztatu du federazioak astearte honetan, talde gipuzkoarrak Errege Kopako finalera iritsita Europako txartela lortu ostean.
Super Amara Bera Berak eta Replasa Beti-Onakek derbi batekin hasiko dute liga
Espainiako Eskubaloi Federazioak ostegun honetan eman du jakitera Guerreras Iberdrola Ligako 2026-27 denboraldiko egutegia.
Maria Zaldua oriotarrak ametsetako denboraldia bizi izan du Rocasa Kanaria Handia taldean
Zalduak laugarren denboraldia bukatu berri du Kanarietako taldean. Oriotarrak bere aurreneko liga irabazi du 24 urterekin, eta, gainera, txapelketako jokalaririk onena izendatu dute. "Bera Beraren aurkako neurketak beti dira bereziak", aitortu du.
Asier Iribarrek utzita jokatuko du Atletico Valladoliden
Irudek Bidasoako hegalekoa hirugarren aldiz ariko da utzita, pasa den denboraldian Villa de Arandan 27 partidatan 88 sartu ostean.
Bera Berak 2026-2027ko Europa Ligan jokatzeko izena eman du
Super Amara Bera Berak 2026-27ko Europa Ligan izena eman du eta kanporaketekin azaroan hastea espero du.
Gurutz Aginagalde: “Orokorrean, prespektibarekin, denboraldiko balantzea positiboa izan da”
Irudek Bidasoaren denboraldiko balantzea egin du Gurutz Aginagaldek, klubeko presidenteak, ASOBAL liga eta kopa, Europako txapelketa eta Errege Kopa kontuan hartuta. Gainera, esku artean dauzkaten proiektuen berri ere eman digu, horien artean, ‘Lurraldea Gara’.
Julen Mujika: “Ez gara lehiatu, eta zeharo gailendu zaizkigu”
Irudek Bidasoa Irunek porrot gogorra jaso du Bartzelonaren aurka jokatu duen Errege Kopako finalean (17-37), eta Julen Mujika minduta eta etsita agertu da norgehiagoka amaitutakoan.