Eskubaloia (Errege Kopa): Reyno de Navarra, finalerdietan
Reyno de Navarra Errege Kopako finalerdietarako sailkatu da. Nafarrak bikain aritu ziren bigarren zatian eta Antequera kanporatu zuten (29-32). Finalerdietan Bartzelonaren aurka neurtu beharko dituzte indarrak.
Fitxa teknikoa:
29 BALONMANO ANTEQUERA 2010 (17+12): Jorge Martinez; Juanan Ramos (3), Branislav Obradovic (3), Srdjan Trivundza (7. 1p), Carl Johan Andersson, Danimir Curkovic (1), Luisfe Jimenez (2), Matías Carlos Schulz (ps); Nacho Soto, Pepelu Perez Canca (2), Chispi Vazquez (5), Rafa Baena (3), Alexis Rodriguez (1 p) eta Chelu Cid (2)
32 REYNO DE NAVARRA-SAN ANTONIO (13+19): Malik Besirevic; Ivan Nikcevic (6), Carlos Ruesga (4, 1p), Victor Alvarez (1), Gedeon Guardiola (1), Niko Mindegia (9), Alberto Aguirrezabalaga (3), Radivoje Ristanovic (ps), Arkaitz Vargas, Davor Dominikovic (1), Hernández Casado (3), Eloy Gonzalez, Mariusz Jurkiewicz (2), Ratko Nikolic (2).
Zure interesekoa izan daiteke
Miguel Etxeberria: “Hobetzeko aukera duen talde polit eta orekatua daukagu”
Replasa Beti-Onakek hainbat baja izan ditu aurtengo denboraldirako taldeari dagokionez. Hala ere, “helburuak betetzeko asmoa” dutela azaldu du Miguel Etxeberriak, baita “aurreko denboraldietan egindakoa berregin eta gainditzekoa” ere.
Maitane Etxeberria: “Helburuak ez dira aldatu; prest gaude datorrenari aurre egiteko”
Super Amara Bera Berak denboraldi honetako taldearen aurkezpena egin du Donostiako Aquariumean. Aldaketa nabarmenena entrenatzailearena izan da, Jon Begiristainena.
Niko Mindegia, Bidasoan ere borrokarako prest
Niko Mindegiak, Bidasoako 38 urteko jokalariak, ibilbide luze eta oparoa du eskubaloian. Badaki irungo taldean jokatzea ez dela edonolakoa, Europa mailan ere ezaguna da taldea. Gauzak horrela, gazteen artean bada ere borrokarako prest jarraitzen du nafarrak.
Super Amara Bera Berak ekipazio berriak aurkeztu ditu
Super Amara Bera Berak aro berri bat hasi du. Talde donostiarrak hurrengo denboraldian erabiliko dituen ekipazioak aukeztu ditu. Ekitaldian, Maitane Etxeberria kapitainak, Anne Erauskin jokalariak eta Jon Begiristain entrenatzaile berriak hurrengo urteari buruz hitz egin dute.
Irudek Bidasoa Irunek Artalekun emango dio hasiera Europako ibilbideari, FH Hafnarfjordur taldearen aurka irailaren 30ean
Era berean, lehiaketa honetan bidasotarrek Madeirako (Portugal) Maritimo eta Frantziako Limoges Handball taldeen aurka jokatuko du abenduaren 1era arte luzatuko den multzoen fasean.
Haitz Gorostidi, Suitzako Pfadi Winterthur taldean: “Hemen, fisikoki, beste gauza bat da”
Gipuzkoarrak Suitzako Ligan jokatuko du, azken bost denboraldiak Guadalajaran eman eta gero. Azken urtean lesioak izan ditu, baina orain ilusioa du beste herrialde batean eta Europako txapelketa batean ere aritzeko.
Beti-Onakek denboraldiaurreari ekin dio, eta bi helburu izango ditu denboraldian: titulurako play-offean egotea eta Erregina Kopa
Replasa Beti-Onakek lehen entrenamendua egin du gaur, astehelena. Nafarroako taldeak aurreko denboraldiko blokeari eutsi dio, eta bi jokalari bereganatu ditu: Edurne Donderis eta Martina Lang.
Super Amara Bera Berak fitxaketa berrien aurkezpenarekin hasi du denboraldiaurrea
Amandine Balzinc, Alexandra Shunu eta Marie Louis izan dira Donostiako klubaren azkeneko hiru fitxaketak.
Bidasoa-Irunek baditu jada EHF Europako Ligako multzoen faseko aurkariak
Talde irundarra B multzoan arituko da Limoges Handball, FH Hafnarfjordur eta Maríiimo de Madeira Andebol taldeekin batera. Txapelketa irailaren 29an hasiko da.
Pol Quirogak utzita jokatuko du Agustinos Alacanten
Gironako atezainak bigarren denboraldia jokatuko du utzita, 2025-2026an Sinfinen aritu zen.