Terzic: “Orain eszenatokia beste jokalari batzuentzat da, garrantzitsuak direla erakusteko aukera daukate"
Athleticeko entrenatzaileak Rayo Vallecanoren aurka jokatuko duten partidaz hitz egin du, EA Sports Ligako 8. jardunaldian. Nico eta Sanceten baja garrantzitsuak ditu, baina futbolari "guztiengan" konfiantza duela azpimarratu du, eta zelaian "joko ideia bera mantentzea" dela funtsezkoena.