Gomez-Corts eta Quesada-Alvarez bikoteak nagusi, Pilota Egokituko Arabako Irekian
Laudion jokatu da astelehen honetan Pilota Egokituko Arabako Irekia. Gomez-Corts eta Quesada-Alvarez bikoteek irabazi dute, eta EITB Saria eskuratu.
Laudion jokatu da astelehen honetan Pilota Egokituko Arabako Irekia. Gomez-Corts eta Quesada-Alvarez bikoteek irabazi dute, eta EITB Saria eskuratu.
Talde armagina bi goleko aldeaz galtzen ari zen atsedenaldian, eta Carlos Dominguez erdiko atzelariaren bigarren golak azken txanpan garaipena eman die asturiarrei. Armaginak erreskan zazpi neurketa irabaztetik zetozen.
Harri-jasotzean, Olaia Esnaolak ireki du gaurko saioa, eta azpeitiarrak langa goian jarri du datozen asteetan aurkari izango direnentzat. Gari Garmendiak ere lan bikaina egin du. Aizkolaritzan, Irati Astondoa zeanuritarrak hiru puntu poltsikoratu ditu. Gizonezkoetan, Iker Vicente nagusitu da.
Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 22-4 irabazi dio Lau T'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 12-2 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.
Bideo honek Endesa Ligako hirugarren jardunaldian jokatutako bost jokaldi onenak biltzen ditu.