Peña II.ak final-laurdenetarako azken txartela lortu du, erakustaldia eman eta Artola jipoituta (22-4)
Jon Ander Peñak Iñaki Artolari 22-4 irabazi dio Lau T'erdiko Txapelketaren final-zortzirenetako azken kanporaketan. Tolosako Beotibar pilotalekuan, alegiarrak ezin izan dio tolosarraren erritmoari eutsi; hankapean ibili du, alde batetik bestera, inongo aukerarik eman gabe. Lehen etenaldira 12-2 aurretik iritsi da akats bat bera ere egin gabe.