Iker Vicentek Asteasuko finalerako lehen txartela lortu du, Getarian
Harri-jasotzean, Olaia Esnaolak ireki du gaurko saioa, eta azpeitiarrak langa goian jarri du datozen asteetan aurkari izango direnentzat. Gari Garmendiak ere lan bikaina egin du. Aizkolaritzan, Irati Astondoa zeanuritarrak hiru puntu poltsikoratu ditu. Gizonezkoetan, Iker Vicente nagusitu da.