Atletismoa
2025/01/05 - 15:59
Chebet eta Aregawi nagusitu dira Elgoibarko Krosean
Berihu Aregawik eta Beatrice Chebetek aurreikuspen guztiak bete dituzte LXXXI. Juan Muguerza Nazioarteko Krosean. Iazko garaileak aurten ere izan dira onenak.
2024/12/31 - 20:31
Beatrice Chebetek 19 segundoan ondu du 5 kilometroko munduko errekorra
Kenyako atletak 13:54an utzi du marka, Bartzelonan jokatu den Cursa dels Nassos proban.
2024/12/31 - 16:44
Chakib Lachgar eta Kautar Bulaid, garaile Beasaingo San Silvestren
Beasaingo lasterketan, Chakib Lachgar izan da gizonezkoetan garaile. Ia hamar kilometroak 28 minutu eta 39 segundoan osatu ditu. Emakumeetan, berriz, Kautar Bulaid izan da azkarrena, helmuga 32 minutu eta 37 segundoan gurutzatuta. Miren Martin izan da lehen euskalduna.
2024/12/22 - 17:09
Maayouf eta Kniya nagusi Amurrioko krosean
Emakumezkoetan, Majida Maayouf Tisalema Aguraingo ekuadortarraren eta Maria Jose Perez espainiarraren aurretik sailkatu da. Gizonezkoetan, Younes Kniyaren atzetik Grimard belgikarra eta Tugluk turkiarra helmugaratu dira.
2024/12/19 - 16:15
Amurrioko Nazioarteko Krosa, igandean, ETB1en eta eitb.eus-en
Amurrioko Krosaren VI. edizioa aurkeztu dute ostegun honetan. Nazioarteko korrikalari ugarik hartuko dute parte, eta zuzenean ikusteko aukera emango du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 12:15ean hasita.
2024/11/23 - 20:34
Bertan behera utzi dute Donostiako maratoia haize-bolada gogorren alerta dela eta
Erabakia "larrialdi, meteorologia eta tokiko agintarien debekuaren ondoren hartu da, eta segurtasuna beste edozein kontsiderazioren gainetik lehenesteko beharrari erantzuten dio", gaineratu dute.
2024/11/10 - 19:50
Leandro eta Ruben: ''Erretinosi pigmentarioa ikusarazteko hartu dugu parte lasterketan''
Rubenen alabak erretinosi pigmentarioa du, eta sendabiderik ez duen gaixotasun horri ikusgarritasuna emateko hartu dute parte Behobia-Donostian.
2024/11/10 - 19:26
Alemaniako Martin, Behobiarekin pozez zoratzen: ''Munduko lasterketarik onena da''
Martin Munichekoa da, eta hamahirugarren aldiz hartu du parte Behobia-Donostia lasterketan. "Munduko lasterketarik onena da", horren ustez.
2024/11/10 - 15:57
Behobia-Donostia lasterketako argazkirik onenak
20254. urteko Behobia-Donostia lasterketako argazkirik onenak. Gizonezkoetan, Chakib Lachgar gailendu da; emakumezkoetan, Mireia Guarner.
2024/11/10 - 15:12
Chakib Lachgar eta Mireia Guarner garaile, Behobia-Donostian
Lachgarrek hirugarrenez lortu du garaipena, Ruben Morales eta Iraitz Arrospideren aurretik helmugaratuta; Guarnerrek, aldiz, Lorena Plano eta Maitane Melero gainditu ditu azken kilometroan.
2024/11/10 - 14:53
Behobia-Donostia 2024: Lasterketako irudi ikusgarrienak
27.700 korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostiaren 59. edizioan. Hona hemen maratoi erdi entzutetsuko irudi ederrenekin egindako bilduma.
2024/11/10 - 14:48
Mariaren omenaldi hunkigarria: ''Conchi, hau zugatik''
Maria Valentziakoa da, eta Behobia-Donostia amaitutakoan, galdu berri duen lagun bat izan du gogoan, Conchi.
2024/11/10 - 14:27
Iraitz Arrospide: ''Beti nago gertu, baina podiumeko lehen postura igo ezinik''
Iraitz Arrospide atleta gipuzkoarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia, azken metroetan Ruben Moralesek aurreratu baitu. Edonola ere, egindako lanarekin eta lortutako emaitzarekin pozik agertu da.
2024/11/10 - 14:20
Lasterkari bat, 331 kiloko ''harriarekin''
2024. urteko Behobia-Donostia lasterketak utzitako ehunka irudi bitxietako bat izan da.
2024/11/10 - 13:48
Maitane Melero: ''Lasterketa bukaezina egin zait Mirakruzetik helmugaraino''
Maitane Melero atleta iruindarrak hirugarren postuan amaitu du Behobia-Donostia lasterketa. Lehen aldiz lehiatu du maratoi erdi entzutetsua, eta errepikatzeko gogoz geratu da.
2024/11/10 - 13:15
Esteban Perales valentziarra malko artean helmugaratu da: ''Laguntza handia behar dugu''
Esteban Perales atletak Valentziako bandera aldean zeramala egin du aurten Behobia-Donostia, bere herrian goialdeko depresioak eragindako biktimen omenez. (Jatorrizkoa, gaztelaniaz)
2024/11/10 - 13:10
Mireia Guarner: ''Lasterketa oso lehiatua izan da bukaeraraino, baina oso eroso egon naiz hasieratik''
Mireia Guarner atleta katalana pozarren agertu da Behobia-Donostia lasterketa lehen aldiz irabazi ostean. 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundo behar izan ditu maratoi erdia egiteko.
2024/11/10 - 12:36
Chakib Lachgar: ''Ez nuen imajinatzen Behobiako hiru txapel lortuko nituenik''
Lachgarrek hirugarren aldiz lortu du garaipena Behobia-Donostia lasterketan 1:02:54ko denbora eginda.
2024/11/10 - 12:35
Lachgar eta Guarner garaile 2024ko Behobia-Donostia lasterketan
Chakib Lachgar nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 2 minutu eta 19 segundoko denborarekin; emakumezkoenean, aldiz, Mireia Guarner izan da azkarrena, 1 ordu, 13 minutu eta 54 segundoko marka eginda.
2024/11/09 - 16:01
Honelakoa izango da 2024ko Behobia-Donostia lasterketa
Igande honetan jokatuko da Behobia-Donostiaren 59. edizioa. 196 metro gehiago izango ditu, guztira 20.196 metro, eta Behobian hasi eta Donostiako Boulebarden amaituko da. Aurten 27.772 lasterkari arituko dira bertan.