Atletismoa
2021/07/31 - 16:30
Teresa Errandonea: ''Nire marka pertsonalarekin finalerdikoan egongo nintzateke''
Basque Teameko kirolaria hezidun 100 metroko finalerdietatik kanpo geratu da, larunbateko lasterketan seigarren egin ostean.
2021/07/30 - 16:55
Sergio Fernandez: ''Niretzat ezinbestekoa zen hemen egotea''
Nafarra txapelketatik kanpo geratu da hesidun 400 metroetako lehen kanporaketan. Lesioek bere prestaketa baldintztau dute azken bi urteetan.
2021/07/02 - 01:55
Warholmek 46,70 segundotan ezarri du munduko marka berria 400 metro hesidunetan
Karsten Warholmek 400 metro hesidunetako munduko marka berria ezarri du, 46,70 segundoko markarekin. Kevin Youngek (46,78) 1992ko Bartzelonako Olinpiar Jokoetan lortutako marka hobetu du.
2021/06/28 - 15:48
McLaughlinek munduko marka ondu du hesidun 400 metrokoan
Hayward Fielden erdietsi du marka Sidney McLaughlinek. 51.90ko denbora egin du estatubatuarra.
2021/06/27 - 23:39
Odei Jainagak eta Carlos Tobalinak urrea eskuratu dute
Carlos Tobalina Basque Teameko pisu jaurtitzaileak urrea eskuratu du (19,89 m), baita Odei Jainagak ere xabalinarekin (79,54 m). Asteazkenean jakingo da Jokoetara joango diren jaurtitzaileen zerrenda.
2021/06/15 - 15:58
Behobia - Donostia lasterketa, zuzen-zuzenean, EITBn
Koronabirusaren pandemiagatik 2020an bertan behera geratu eta gero aurten bai jokatuko euskal errepideetatik egiten de lasterketarik ospetsuena.
2021/06/12 - 14:17
Loyo maratoilaria eta Munguira eta Castillo paratletak, mugak gaindituz
Atalaren hiru protagonistak oso urrun iritsi dira programa olinpikoan zein paralinpikoan izarra den kirolean, atletismoan.
2021/06/09 - 12:53
Letsenbet Gideyek 10.000 metroko probaren marka ondu du
29:01.03ko denbora egin du eta munduko lehen emakumea da 5.000ko eta 10.000ko marka onenak dituena.
2021/06/02 - 16:25
Pertika eskola, kateak etenik izan ez dezan
Aitor Garro Gipuzkoako Atletismo Federazioko kidea eta Luis Aranzabal entrenatzailea pertikaren egungo egoeraz mintzatu dira.
2021/05/30 - 00:35
Odei Jainagak xabalina-jaurtiketako Espainiako errekor berria ezarri du
Eibartarrak, 84,80 metroko markarekin, ezin izan du Tokioko Olinpiar Jokoetan parte hartzeko minimoa lortu (85 metro).
2021/05/21 - 21:10
Tessy Ebosele, topikoak hautsiz
Nigeriar jatorriko 18 urteko jauzilari gasteiztarra da Tessy Ebosele. Luzera-jauzian eta jauzi hirukoitzean lehiatzen da, eta bi domina kolkoratu zituen pista estaliko Espainiako Txapelketan.
2021/03/07 - 23:03
Asier Martinez nafarra, laugarren 60 metroko hesidun proban
Iruindarra brontzezko dominatik 4 ehunenera geratu da, Torunen (Polonia) jokatutako pista estaliko Europako Txapelketan.
2021/02/14 - 13:10
Teresa Errandoneak Europako txapelketarako gutxieneko marka lortu du
Urteko bere marka lau segundotan ondu du Espainiako Federazioak eskatutako marka, 8.13, lortu ahal izateko.
2021/01/31 - 22:41
Alejandro Gomez hil da, euskal lasterketekin lotura berezia zeukan atleta galiziarra
Alejandro Gomez atleta galiziarra hil da 53 urte zituela, minbiziak jota. Gomezek arrasto handia utzi zuen euskal lasterketetan, eta Elgoibarren, Azkoitian eta Azpeitian asko maite zuten.
2020/12/29 - 21:25
Diziplina desberdinetan gailendu diren euskal kirolariak
John Ram munduko golf sailkapenaren gailurrera iritsi da; atletismoan Elena Loyo Tokioko Olimpiar Jokoetan izango da; Aitor Francesena surf egokituko munduko txapelketa irabazi du bigarrenez…
2020/12/29 - 20:31
Elena Loyo, Tokioko atarian
2020 urteari amaiera aparta eman dio Elena Loyok. Ametzagako korrikalariak abenduaren hasieran Valentziako Maratoian sekulako marka lortu zuen, eta ia ziurtatu du Tokiorako txartela.
2020/12/26 - 23:44
900 parte-hartzailek korritu dute Masnouko San Silvestre lasterketa
Masnouko San Silvestre lasterketa aurten jokatu den lehena da, osasun eta segurtasun arau zorrotzekin: 300 atleta afizionatuz osatutako bi serie izan dira, eta beste bat eliteko korrikalariz osatutakoa.
2020/12/06 - 19:05
Elena Loyo arabarra Tokioko Olinpiar Jokoetan izango da
Zuiako atletak bere marka pertsonala ondu du Valentziako maratoian, eta ondorioz, Euskadiko errekor berria ezarri du, 2 ordu, 28 minutu eta 25 segundoko denborarekin.
2020/12/06 - 13:57
Kibiwott Kandiek munduko marka berria ezarri du
Keniarra azkarrena izan da Valentziako Maratoi Erdian 57:32ko denbora eginda. 29 segundotan ondu du Geoffrey Kamworor herkideak 2019an egindako 58:01a.
2020/12/06 - 12:51
Kibiwott Kandiek maratoi erdiko munduko marka birrindu du Valentzian
Keniarrak 29 segundotan ondu du Geoffrey Kamworor herrikideak iaz Copenhagen egindako 58:01eko denbora.