ERREKOR BERRIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ander Garaiarrek 20 urtez azpikoen munduko errekorra hautsi du 4x100 errelebo mistoan

Esprinter gipuzkoarrak proba honetan erregistratutako markarik onena lortu du, Madrilgo eta Nafarroako atletez osatutako laukotearekin batera, asteburu honetan Katalunian egindako lehiaketa batean.

Ander Garaiar en el Campeonato de Europa de atletismo sub-20, en 2025.

Ander Garaiar 20 urtez azpiko Europako Atletismo Txapelketan, 2025ean. Irudia: EFE

Ander Garaiar atleta oiartzuarrak munduko errekor berria ezarri du asteburu honetan 20 urtez azpiko kategoriako 4x100 errelebo mistoan, Sant Celoni herrian jokatutako proba batean. Garaiarrek, Hugo Fernández Oliver eta María Carla Retana madrildarrek eta Carla Aguirre nafarrak osatutako laukoteak lortu dute garaipena. 4:5ean gelditu dute kronometroa, 20 urtez azpiko kategorian orain arte erregistratutako markarik onena.

Honekin, Garaiarrek garaipen berria gehitu du etengabe hazten ari den palmaresari. Abiadura-lasterkariak 2025eko abuztuan lortu zuen bere ibilbideko mugarririk handienetako bat, Finlandian jokatutako 20 urtez azpiko Europako Txapelketan 100 metro lauetan urrea lortu zuenean, 10.40ko markarekin.       

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X