Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asier Martinezek Tokioko Munduko Txapelketarako gutxieneko marka lortu du

Nafarra 2025eko Atletismoko Munduko Txapelketan egongo da, Montreuilgo meetingeko 110 metroko hesidun proban 13,26 segundoko marka eginda.
Asier Martinez
Asier Martinez, 2024ko Olinpiar Jokoetan. Argazkia: EFE

Asier Martinez Atletismoko 2025eko Munduko Txapelketarako sailkatu da, Frantzian gutxieneko marka lortuta. Munduko Txapelketa Tokion jokatuko da, irailaren 13tik 21era artean.

Montreuilgo (Frantzia) 110 metroko hesidun probako finalean Martinezek 13,26 segundoko marka egin du, eta horrek eman dio Tokiorako sailkapena eman; bigarren izan da. Wilhem Belocian izan da irabazlea, Martinezen denbora bi milaren hobeto egin baitu.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X