Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Markel Fernandezek ezingo du Nanjingen lehiatu, baja medikoa dela eta

22 urteko atletak 4x400 metroko errelebo-proban zilarrezko domina irabazi zuen duela bi aste baino gutxiago Apeldoorneko (Herbehereak) Europako Txapelketan, eta Espainiako errekorra lortu zuen orduko lehiaketan.
Markel Fernandez. Argazkia: Basque Team
Markel Fernandez. Argazkia: Basque Team

Markel Fernandez bizkaitarrak ezin izango du parte hartu asteburu honetan Nanjingo (Txina) pista estaliko Munduko Txapelketan, Espainiako Atletismo Federazioak ostegun honetan jakinarazi duenez.

22 urteko atletak 4x400 metroko errelebo-proban zilarrezko domina irabazi zuen duela bi aste baino gutxiago Apeldoorneko (Herbehereak) Europako Txapelketan, eta Espainiako errekorra lortu zuen orduko lehiaketan.

Baja txapelketarako egun bat baino gutxiago falta dela izan da, martxoaren 21etik 23ra bitartean lehiatuko baita.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X