ATLETISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Beatrice Chebetek 19 segundoan ondu du 5 kilometroko munduko errekorra

Kenyako atletak 13:54an utzi du marka, Bartzelonan jokatu den Cursa dels Nassos proban.
Beatrice Chebetek munduko errekor berria ezarri du 5 kilometroko distantzian Argazkia: Europa Press
Beatrice Chebetek munduko errekor berria ezarri du 5 kilometroko distantzian Argazkia: Europa Press

Beatrice Chebet kenyarrak, 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan 5.000 eta 10.000 metroko probetan txapeldun olinpikoa izandakoak, berea zen 5 kilometroko munduko errekorra 19 segundoan ontzea lortu du astearte honetan, Bartzelonan jokatu den Cursa dels Nassos lasterketan.

Hala, 13:54an ezarri du marka berria, 14:13ko iazko denbora txiki utzita. Horrenbestez, Chebetek nagusitasunez defendatu du lasterketa berean joan zen urtean eskuratutako garaipena.

Gainera, 24 urteko atleta afrikarra, distantzia horretan hamalau minutuko langatik jaisteko gai izan den historiako lehen emakumea da.

Krosean ere munduko txapelduna den atleta, besteak beste, Elgoibarko krosean (Juan Muguerza Memoriala) gailendu zen urte hasieran, eta, hain zuzen ere, aipatu lasterketaren edizio berri bat jokatuko da igande honetan, ETB1en eta eitb.eus-en zuzenean ikusgai egongo dena, 12:30etik aurrera.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X