Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bertan behera utzi dute Donostiako maratoia haize-bolada gogorren alerta dela eta

Erabakia "larrialdi, meteorologia eta tokiko agintarien debekuaren ondoren hartu da, eta segurtasuna beste edozein kontsiderazioren gainetik lehenesteko beharrari erantzuten dio", gaineratu dute.
Benson Tunyo, iazko garailea. Artxiboko irudia.
Benson Tunyo, iazko garailea. Artxiboko irudia.

Donostiako Zurich Maratoiaren antolatzaileek iragarri dutenez, proba bertan behera geratu da distantzia guztietan, "agintariek igorritako muturreko alerta meteorologikoen ondorioz".

"Aurreikuspenen arabera, hego hego-ekialdeko haize-boladak 120 km/h-tik gorakoak izan daitezke isurialde atlantikoko haizeguneetan, batez ere ekialdean, eta horrek arrisku larria dakar parte-hartzaileen, boluntarioen, ikusleen eta antolakuntzan parte hartzen duten langile guztien segurtasunerako", adierazi dute antolatzaileek ohar baten bidez.

Erabakia "larrialdi, meteorologia eta tokiko agintarien debekuaren ondoren hartu da, eta segurtasuna beste edozein kontsiderazioren gainetik lehenesteko beharrari erantzuten dio", gaineratu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X