Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Duplantisek 6,26 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko marka

Armand Duplantisek zentimetro bat hobetu du Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetan ezarri zuen marka.
Armand Duplantis
Armand Duplantisen artxiboko irudia Diamond Leagueko Lausanneko proban. Argazkia: EFE

Armand Duplantisek 6,26 metroan ezarri du pertika-jauziko munduko marka, bere aurreko errekorra zentimetro bat hobetuta. Izan ere, Dulpantisek 6,25 metroko jauzia egin zuen Parisko 2024ko Olinpiar Jokoetako pertika-jauziko finalean. Ordura arte zuen markarik onena, 6,24 metrokoa, zentimetro bat hobetu zuen orduan.

Abuztuaren 25ean, baina, Armand Duplantisek kapitulu berri bat idatzi du historian, Diamond Leagueko Silesiako proban 6,26 metroko jauzia egin baitu.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X