Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.800 triatletak hartuko dute parte igande honetan Gasteizko Ironmanean

Nazioarteko parte-hartzea % 68koa izango da, 58 herrialdetako ordezkariak baitaude, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak.
Gurutze Frades, 2023ko irabazlea
Gurutze Frades, 2023ko irabazlea. Argazkia: EITB

1.800 triatletak hartuko dute parte igande honetan, uztailak 14, Gasteizko Ironmanaren bosgarren edizioan, diziplina horretako 100 profesional bilduko direlarik.

Oraingo honetan, nazioarteko parte-hartzea % 68koa da. 58 herrialdetako ordezkariak egongo dira bertan, besteak beste, Frantzia, Erresuma Batua, Belgika, Portugal eta Alemaniakoak. Gainera, parte-hartzaileen % 13 emakumezkoak izango dira.

Igeriketako ibilbideak 3,8 kilometro izango ditu, eta bizikletara igaro ondoren, parte-hartzaileek bi itzuli emango dizkiote 90 kilometroko zirkuitu bati Gasteizera iritsi aurretik. Zapatilak jantzi ondoren, proba osatuko dute hiriburuko kaleetan 42,195 kilometroko maratoiarekin. Zirkuitu laua da, eta lau itzuli ditu hirigunean zehar. Helmuga Espainia plazan kokatuko da.

Podiumera igotzeko faboritoen artean Sam Laidlow frantziarra dago gizonezkoetan, egungo Munduko Ironman Txapelduna. Cameron Wurf eta Alistair Brownlee izango dira aurkari zuzenak. Emakumezkoetan, Gurutze Frades euskalduna da faboritoetako bat. Iazko txapelketa eskuratu zuen, baina gertu izango ditu Kat Matthews eta Els Visser.

Azpimarratzekoa da Gasteizko Ironmanaren edizio hau Ironman Pro Race Series 2024 zirkuituaren parte dela.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X