Igande honetan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Behobia-Donostia lasterketa, EITBn zuzenean ikusgai

EITBk zuzenean eskainiko du lasterketa igande honetan, 11:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus webgunean, streamingez.
Behobia-Donostiako artxiboko irudia.
Behobia-Donostiako artxiboko irudia. Argazkia: EFE

EITBk Behobia-Donostia lasterketa zuzenean ikusteko aukera eskainiko du igande honetan, azaroaren 12an, 11:00etatik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

Igande honetan, inoiz baino emakume gehiagok hartuko dute parte Behobia-Donostia lasterketan, 2016an ezarritako errekorra gaindituko baita. Orduan, 8.604 emakume abiatu ziren Behobiatik; aurtengo edizioan, berriz, 8.673 izango dira. Proba zuzenean ikusteko aukera eskainiko du EITBk, ETB1en eta eitb.eus-en, 11:00etatik aurrera.

Aurten ere, itxaron-zerrenda izan dute antolatzaileek, aurten ere 30.000 pertsonak baino gehiagok eman baitute bertan parte hartzeko izena. Hori dela eta, 34.000 korrikalari onartuko dituzte gehienez; orain dela zortzi urte ezarritako kopurua, hain zuzen ere.

Kirol-arloari erreparatuz gero, erakargarri ugari ditu aurten ere: edizio honetan, 28 korrikalari arituko dira erbilari lanetan, eta 13 animazio puntu egongo dira ibilbidearen 20 kilometroetan banatuta.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X