Atletismoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tigist Assefak maratoiko munduko errekorra lortu du Berlinen

Etiopiako atletak 2 ordu, 11 minutu eta 52 segundoko marka egin du, Brigid Kosgei kenyarrak 2019ko Chicagoko Maratoian ezarritakoa bi minutuan hobetuta.
Tigist Assefa
Tigist Assefa. Argazkia: EFE

Tigist Assefa atletak maratoiko munduko errekorra lortu du igande honetan Berlinen, 2 ordu, 11 minutu eta 52 segundoko denborarekin. Gizonezkoetan, berriz, Eliud Kipchoge Kenyako korrikalariak irabazi du lasterketa, eta bosgarrenez nagusitu da Alemaniako hirian.

Assefa Berlinera itzuli da 2022an 2 ordu, 15 minutu eta 37 segundoko markarekin (historiako bosgarren markarik onena) irabazitako titulua defendatzera, eta onena izan da helmugan, 2:11.52ko marka ikusgarriarekin.

Izan ere, Brigid Kosgei kenyarrak 2019ko Chicagoko Maratoian ezarritako errekorra (2:14.04) baino bi minutu gutxiago behar izan ditu ibilbide osoa egiteko.

Gizonezkoetan, berriz, Kipchogek historia egin du Alemaniako hirian lortutako bosgarren garaipenarekin. Hala ere, 2:02.42ko marka egin du, berea duen munduko errekorretik (2:01.09) urrun.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X