Luzera-jauzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arotzena, hamaikagarren atletismoko pista estaliko Europako Txapelketan

Iker Arotzena hondarribiarra ezin izan zen luzera-jauziko finalerako sailkatu, eta hamaikagarren postuarekin itxi du bere partaidetza. Tentoglouk zintzilikatu du urrezko domina.
Iker Arotzena
Iker Arotzenaren jauzi baten irudia atletismoko pista estaliko Europako Txapelketan. Argazkia: EFE

Iker Arotzena hamaikagarren izan da atletismoko pista estaliko Europako Txapelketan, luzera-jauzian. Istanbulen (Turkia) jokatu da txapelketa martxoaren 2 eta 5a artean.

Hondarribiko (Gipuzkoa) kirolaria ezin izan zen finalerako sailkatu. Arotzenaren jauzi onena 7,57 metrokoa izan zen, eta ez zen nahikoa izan zortzi onenen artean sartzeko. Azkenean, hamaikagarren postuaren itxi du bere partaidetza Europako Txapelketan.

Bestalde, Miltiadis Tentoglou da luzera-jauziko pista estaliko Europako txapelduna, hirugarrenez jarraian. Greziarra 8,30 metroko jauziarekin nagusitu da. Zilarrezko domina Thobias Montler suediarrak zintzilikatu du 8,19 metroko jauzia eginda, eta brontzezko domina lortu du Gabriel Bitan errumaniarrak 8 metroko jauziari esker.

Zure interesekoa izan daiteke

Mendia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan

Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X