Asier Martinezek eta Iñigo Peñak seigarren postuan bukatu dituzte beren finalak
Asier Martinezek eta Iñigo Peñak ezin izan dute domina olinpikoa irabazi oraingoan. Nafarrak seigarren postu bikaina lortu du Tokioko Olinpiar Jokoetako hesidun 110 metroko finalean. Gipuzkoarra, bere aldetik, Paco Cubelos kidearekin batera, K2-1.000 metroko probaren finalean podiumera igotzeko esperantzarekin abiatu da, egungo munduko txapeldunorde baita, baina ezin izan du domina lortu; bi piraguisten ontziak seigarren postuan bukatu du, podiumetik segundo batera.
Hala, diploma olinpikoarekin bueltatuko dira biak etxera.
21 urteko nafarrak gora egin du proba batetik bestera, eta bere marka guztiak hautsi ditu: 13.32ko denborarekin irabazi zuen sailkapen-proba, eta 13.22 eginda amaitu du finala.
Martinezek ez du oso ondo hasi finala, eta, hasiera-hasieratik, Grant Holloway estatubatuarrarengandik eta Hansle Parchment eta Ronald Levy jamaikarrengandik urrun aritu da. Hollowayk, egungo munduko txapeldun eta faborito nagusiak, ezin izan dio Parchmenti aurrea hartu, eta jamaikarrak lortu du urrea, urteko marka onena lortuta (13.04), Hollowayk baino bost ehunen azkarrago; brontzea, berriz, Levyk eskuratu du (13.10).
Peña eta Cubelos piraguistak, bestalde, finalerako sailkatu ziren finalerdian hirugarren postua lortuta. Hala ere, finalean, ez dira posturik onenetan atera, eta probaren erdian lehen sailkatutik hiru segundora zihoazen. Piraguistak gogor aritu dira, baina ezin izan dute tartea txikitu, eta, azkenean, seigarren bukatu dute, podiumetik segundo batera.
Horrela, Jean van der Westhuyzen eta Thomas Green australiarrek irabazi dute urrezko domina, hasieratik bukaerara lehen postuari eutsirik; Max Hoff eta Jacob Schopf alemaniarrak eta Josef Dostal eta Radek Slouf txekiarrak sartu dira ondoren.
Zure interesekoa izan daiteke
2026ko Gasteizko Maratoi Erdiaren 4.000 dortsalak agortu egin dira
Gasteizko 47. Maratoi Erdian 4.163 lagunek izena eman dute, atleta profesionalak eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.
Maite Arraiza eta Thomas Holliday nagusitu dira Donostiako maratoian
Maite Arraiza donostiarra helmugaratu da lehen postuan, 2 ordu eta 45 minutuko denbora eginda, eta Louise Flynn eta Alejandra Sanchez sartu dira jarraian. Gizonezkoetan, Thomas Holliday nagusitu da 2 ordu eta 22 minutuko denborarekin. Aki Nummelak eta Simon Riok lagundu diote podiumean.
Donostiako 46. maratoia aurkeztu dute, historiako jendetsuena
Donostiako udaletxean egin dute aurkezpena. Igande honetan jokatuko dira maratoia eta 10 kilometroko proba ere. Aurten 7.000 korrikalarik parte hartuko dute maratoian, eta, 4.500 korrikalarik, hamar kilometrokoan.
Katherine Tisalemak eta Raul Celadak irabazi dute 2025eko Behobia-Donostia lasterketa
Ia 28.000 atleta atera dira proban, igandean, eta giro ikusgarria izan da. Tisalemak eta Celadak aurreneko aldiz lortu dute garaipena Behobia-Donostian.
Behobia-Donostia 2025: Maratoi erdiaren irudirik ikusgarrienak
Ia 28.000 korrikalarik hartu dute parte Behobia-Donostiaren 60. edizioan. Hona hemen maratoi erdi entzutetsuaren irudi ederrenen bilduma.
Alex Roca: ''Denok merezi dugu ikusgarritasuna''
Garuneko paralisia eta % 76ko desgaitasun fisikoa duen atleta hau da munduan maratoi bat egin duen lehena. Behobia-Donostia egin du gaur, "Corre Amb Mi" elkartearekin batera.
Iraitz Arrospide, hirugarren postua lortuta: ''Oso harro nago egin dudan lasterketaz''
"Ziurrenik, Behobia politena, niretzat; sekulako maila zegoen", esan du Iraitz Arrospidek, 60. Behobia-Donostian helmugaratu den lehen euskal atleta izan ostean.
Katherine Tisalema: ''Lasterketa guztia ikusleek lagunduta joan naiz, eta oso polita izan da''
Katherine Tisalemak erakustaldia egin du, Behobia-Donostia ikusgarrian ezustekoa eman eta meritu handiz irabazteko, 1 ordu, 9 minutu eta 34 segundoko marka eginda.
Raul Celada: ''Probako errekorra hautsi nahiko nuke, erronka ona izan liteke''
Raul Celada Leongo atletak ezusteko handia eman du Behobia-Donostia probaren 60. edizioan, helmugara bakar-bakarrik iritsita, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda.
Celada eta Tisalema garaile 2025eko Behobia-Donostia lasterketan
Raul Celada nagusitu da gizonezkoen proban, 1 ordu, 1 minutu eta 28 segundoko denbora eginda; emakumezkoenean, aldiz, Katherine Ruth Tisalema izan da azkarrena, 1 ordu, 9 minutu eta 54 segundoko markarekin.