Horrelakoa da Behobia-Donostia lasterketako ibilbidea
33.000 pertsonatik gora bilduko ditu aurtengo Behobia-Donostia lasterketak. Ibilbideak, ohikoa denez, 20 kilometroko luzera izango du.
Hauek dira 20 kilometro horien xehetasunak:
· KM 1.- Irteerako zuzengunea Bidasoa ibaiaren ondotik. Guztiz laua, azken metroak izan ezik.
· KM 2.- Irungo erdialdera igotzen gara aldapa leun batetik jendez beteriko kale artean.
· KM 3.- Erdialdetik urruntzean aldapa gogortzen da Irungo Bentetarantz, bertan igoera eta jaitsiera txikiak.
· KM 4.- Arretxe gaina, 3,4. Km, pasa eta aldapa bera goaz Irun atzean utzita.
· KM 5.- Aldapa behera jarraitzen dugu eta une aproposa da arnasa lasaitzeko Gaintxurizketako igoera hasi baino lehen.
· KM 6.- Gaintxurizketako igoeraren hasiera. Aldapatxo gogor bat errepide nagusira sartzeko.
· KM 7.- Gaintxurizketako igoeraren zati nagusia, %3ko bataz besteko portzentajeko 2 Km-ko aldapa.
· KM 8.- Gaintxurizketa Gainera heltzeko azken metroetan Tour giroa! Ondoren hasten da jaitsiera Errenteriarantzako 3 Km-ko jaitsiera luzea.
· KM 9.- Jaitsieraren zati nagusia, %3ko portzentajea. Erritmoarekin asmatzen badugu abiadura polita hartu dezakegu.
· KM 10.- Lasterketaren erdia, Lintziringo merkatalgunea. Arraroa egingo zaigu kotxerik gabe. Aldapa beherak jarraitzen du pixka bat gehiago.
· KM 11.- Errenteria kanpoaldeko auzoetara iristen gara jaisten oraindik eta ibilbidearen gune lauenean sartzen gara, 2 Km.
· KM 12.- Guztiz laua (ADI zebrabideetako erliebe ugariei!!) Errenteriako zumardia ikusle askoko gunea.
· KM 13.- Errenteria jendetsuaren erdialdetik igaro ondoren Kaputxinoseko igoera dator. Igoera serio bat (%5 eta 450m), indarrak neurtu behar dira.
· KM 14.- Kaputxinoseko azken metroak, gogorrenak eta Pasaiarantzako jaitsiera badiaren ikuspegi zoragarriarekin.
· KM 15.- Buenavistako (Donostiarako sarrera) igoera eta jaitsiera txikia eta portuaren parean egingo dugu korrika.
· KM 16.- Altza eta Herrerako auzoen zehar Mirakruz gainerantz hurbiltzen gara. Igoera prestatzeko kilometroa da hau.
· KM 17.- Mirakruzeko igoera (1,5 Km %3). Kilometro honen bukaeran Donostiranzko jaitsiera luzearen hasera. Hirigunea ikusten dugu.
· KM 18.- Groz auzorantz jaitsiera zuzen eta luzea.
· KM 19.- Nafarroa Hiribidetik Zurriola hondartzaranzko zuzengunea hankek ondo igartzen duten goranzko desnibel txiki batekin. Helmugaraino errepidearen bi aldeak jendez beteta.
· KM 20.- Azken zuzengunea, guztiz laua. ¡IA BERTAN GAUDE!. Zurriola Hiribidea. Kursaal Kongresu Jauregia, Kursaal Zubia eta Boulevardeko Zumardia. Ikusle asko, musika, giro ona eta Helmuga.
Zure interesekoa izan daiteke
Ander Garaiarrek 20 urtez azpikoen munduko errekorra hautsi du 4x100 errelebo mistoan
Esprinter gipuzkoarrak proba honetan erregistratutako markarik onena lortu du, Madrilgo eta Nafarroako atletez osatutako laukotearekin batera, asteburu honetan Katalunian egindako lehiaketa batean.
Dominic Lobalu eta Asayech Ayichew nagusitu dira Bilboko 10K lasterketan
Larunbat arratsaldean Bilbon jokatu den 10k lasterketan, Dominic Lobalu, Abderrahmane Aferdi eta Ayana Geneti nagusitu dira gizonezkoetan; emakumezkoetan, berriz, Asayech Ayichew, Nigsti Molla Hagos eta Francine Niyomukunzi.
Eneko Carrascal, Markel Fernandez eta Martin Segurola, Espainiako txapeldunak, Valentzian
Jauzi hirukoitzean, 3.000 metroetan eta 400 metroetan gailendu dira, hurrenez hurren.
Ibai Larrea eta Oihana Zubillaga nagusitu dira Arrasate-Udalatx mendi-lasterketan
Gaur goizean, Arrasate-Udalatx mendi-lasterketaren hamargarren edizioa jokatu da, eta, gizonezkoetan, Ibai Larrea antzuolarrak irabazi du, hirugarrenez jarraian; Luis Puigvert kataluniarra izan da bigarren, eta Oier Zubeldia amezketarra, berriz, hirugarren. Emakumezkoetan, Oihana Zubillaga anoetarra izan da azkarrena, eta haren atzetik sailkatu dira Carrodilla Cabestre eta Ainhoa Sanz.
Behobia-Donostia lasterketak zozketa baliatuko du, izena emateko modu orokor moduan
Antolatzaileek 30.000 kirolari inguru egoteko asmoa dute 2026ko lehian.
Berihu Aregawi eta Winfred Yavi gailendu dira Elgoibarko Nazioarteko Krosean
Berihu Aregawi etiopiarrak hirugarren urtez jarraian irabazi du Juan Muguerza Nazioarteko Krosa, Elgoibarren. Emakumezkoen proban, berriz, Winfred Yavi kenyarra izan da onena, eta erakustaldia emanda nagusitu da.
Igandean jokatuko da Juan Mugerza Nazioarteko Krosa, Mintxetako zelaietan
Igande honetan, urtarrilak 18, egingo da Elgoibarko Nazioarteko Krosa. Juan Mugerza Krosaren 82. edizioa Mintxetako zelaietan egingo da, eta bertan izango dira lehen mailako hainbat atleta. Zuzenean jarraitzeko aukera egongo da, igandean, 12:00etatik aurrera, ETB1en.
Martin Iriondo: "Martin Fiz bezalako atleta bati marka hobetzea oso polita da"
Martin Iriondo oriotarrak pista estaliko 5.000 metroko Espainiako errekorra hobetu du hogei urtez azpiko kategorian. Bostongo txapelketan ezarri zuen errekor berria, Martin Fizen marka baino 8 segundu gutxiago: 14:05:96.
Younes Kniya eta Dorcus Chepkwemoi nagusitu dira Amurrioko Nazioarteko Krosean
Amurrioko Nazioarteko Krosaren zazpigarren edizioa lehiatu da gaur. Gizonezkoetan, Younes Kniya nagusitu da (28:27); emakumezkoetan, berriz, Dorcus Chepkwemoi izan da garailea (32:41).
2026ko Gasteizko Maratoi Erdiaren 4.000 dortsalak agortu egin dira
Gasteizko 47. Maratoi Erdian 4.163 lagunek izena eman dute, atleta profesionalak eta federatuen artean; abenduaren 14an bilduko dira Gasteizko kaleetan.