Arrauna
Peio Lopez (Zierbena): “Orio faborito da, baina ez dut uste garaitezinak direnik"
Zierbenako arraunlaria gustura agertu da galipoek Ligako lehen jardunaldian lortutako bigarren postuarekin. Gipuzkoarrak faborito nagusiak dira eta traineru bizkaitarra gauzak ahalik eta zailen jartzeko prest dago.
Igor Makazaga: “Espero baino hobeto hasi dugu denboraldia, baina badaukagu zer zuzendu”
Donostiarraren entrenatzaile den Igor Makazagarekin bildu gara denboraldia hasi ondorengo sentsazioen inguruan hitz egiteko. “Uste baino hobeto” hasi diren arren, haien planaren inguruko gauza batzuk zuzendu behar dituztela esan du. Baita Orioren “dena irabazi nahi” horrek planteatzen dien erronka horri aurre egin ere.
Garazi Ormazabali eta Malen Eskitxabeli zapore gazi-gozoa utzi die lehen estropadak, Tolosaldea balizan trabatuta geratu ondoren
Garazi Ormazabalen hitzetan, "pena da liga horrela hastea, baina lehen estropada baino ez da". "Alde onarekin geratzen gara, hiru luzetan gainerakoen parean izan ginelako", erantsi du. Malen Eskitxabelen ahotan, "gazi-gozoa izan zen asteburua; ziabogara arte dena oso ondo zihoan".
Zurinaga, estatxarekin gertatutakoari buruz: “Zorionez, anekdota batean geratuko da"
Urdaibaiko patroiak onartu du "akats larria eta barkaezina" izan zela, igandean estatxarik hartu gabe irteteagatik 10 segundoko zigorra ezarri baitzieten bermeotarrei. "Pentsa garaipena lortu izan balitz, ezin izango genuen bandera astindu, benetako drama", gaineratu du.
Irteerako akatsak 10 segundoko zigorra ekarri dio Bermeori
Madrilen jokatutako Eusko Label ligako lehen jardunaldian, Asier Zurinaga Bermeoko ontziaren patroiak ez du estatxa eskuan hartu irteera eman dutenean. Arau hauste horren ondorioz, Bermeok 10 segundoko zigorra jaso du, baina, hala ere, 4. postuari eutsi dio.
Ontzia kateatu zaio Tolosaldeari azken ziabogan
Euskotren Ligako lehenengo jardunaldian, Tolosaldeari ontzia kateatu zaio azken ziabogan, eta, hori dela eta, denbora asko galdu du 4. luzean. Ontzia askatu arren, 5. postuan amaitu du azkenean estropada.
Orioren azken metroak
San Nikolas ontzia nagusi izan da Buitrago del Lozoyako uretan (Madril), eta Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera irabazi du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen estropadan.
Gorka Aranberri: “Hanka onarekin hasi dugu denboraldia"
Oriok Pueblos con Vida Comunidad de Madrid bandera irabazi du, Buitrago de Lozoyako (Madril) Riosequillo urtegian jokatu den Eusko Label Ligarako lehen estropada puntuagarria, eta garaipena lortzeko faborito nagusi jotzen zuten iragarpenak berretsi ditu.
Arraun Lagunak eta Orio, Madrilen ere nagusi
Faboritoek ez diete gainerakoei aukerarik eman eta nagusitasunez gailendu dira Euskotren eta Eusko Label ligetako lehen jardunaldian, hurrenez hurren.
Arraun Lagunaken azken metroak
Lugañene ontzia nagusi izan da Buitrago del Lozoyako uretan (Madril), eta Canal de Isabel II bandera irabazi du Eusko Label Ligako denboraldiko lehen estropadan.
Jule Arkotxa: “Konfiantzarekin atera gara, eta helburua bete dugu"
Arraun Lagunakek ezin hobeto ekin dio Euskotren 2026 Ligari, Buitrago del Lozoyako Riosequillo urtegiko uretan nagusitu ondoren. Donostiako tripulazioak Canal de Isabel II Bandera irabazi du, eta lehen paladatik berretsi du uda honetan gainditu beharreko aurkari izaera.
Deustu nagusitu da Plentzian, eta Zarautzek irabazi du Elantxobeko bandera
Destuk irabazi du Plentziako bandera, KAE1 ligan, eta Zarautz izan da azkarrena ETE ligako Elantxobeko banderan. Tomaterak, gainera, lidergoa lortu du sailkapen nagusian bigarren garaipena eskuratu ondoren.
Dena prest Euskotren eta Eusko Label ligak hasteko
Igande honetan hasiko dira Euskotren eta Eusko Label ligak Buitrago del Lozoya (Madril) udalerriko Riosequilloko urtegian. Asteburu honetatik iraileko hirugarren astera arte, arraun estropada onenak ETB1en eta kirolakeitb.eus-en ikusi ahalko dira. Donostia Arraun Lagunak eta Orio dira emakumezkoen eta gizonezkoen modalitateetan, hurrenez hurren, titulua lortzeko faboritoak.
Mikel Azkarate: “Faborito zaren momentutik, ezin duzu hutsik egin”
Mikel Azkarate Urdaibaiko arraunlari ohia izango da aurten arraun saioetan komentarista ETBn. Ibon Gaztañazpi eta Sara Gandara esatariekin batera arituko da estropada guztietan gertatzen denaren berri ematen. Azkarateren ustez, Orio eta Arraun Lagunak dira Eusko Label eta Euskotren Ligak irabazteko faborito nagusi.
Gorka Aranberri: “Gogotsu gaude ligari ondo ekiteko, eta erronkak berdinak izan behar dira"
"Bigarren urtea dugu lan era berdinarekin, eta hori nabaritu behar da", azpimarratu du Orioko patroiak. Aurtengo denboraldi hasierako traineruaren maila eta iazkoa desberdinak direla aitortu du Aranberrik. "Gu ezin gara aurkarien begira egon", ohartarazi du.
Denboraldiko helburuak garbi dituzte Eusko Label Ligako taldeek
Oriok faborito gisa ekingo dio Eusko Label Ligari, baina gainerako taldeek ere garbi dituzte denboraldiko helburuak.
Madrilen hasiko da arraun denboraldia
Eusko Label eta Euskotren ligak Buitrago del Lozoyara doaz igande honetan 2026ko denboraldiko inaugurazio-hitzordua jokatzera. Azken estropada iraileko hirugarren astean jokaduko da.
Eusko Label Ligara itzulita, mailari eustea du Santurtzik helburu
KAE Ligan bi denboraldi egin ondoren, ilusioz hartu du Santurtzik Eusko Label Liga. 2020 eta 2021eko txapeldunek mailari eustea dute helburu nagusi, hala adierazi du Alexander Esteban entrenatzaileak
Nagore Osoro: “Tolosaldea izango da gure aurkaririk zuzenena, baina San Juanek ere ezustekoren bat eman dezake"
Nagore Osorok Zumaiarekin Kontxa eta bi liga irabazi zituen. Osorok azpimarratu duenez, garaipen gosez jarraitzen duen taldea aurkitu du Arraun Lagunaken. "Inor ez da aspertzen irabaztearekin", esan du. "Oso talde lehiakorra da", erantsi du.
Arraun Lagunak eta Tolosaldea, Euskotren Ligako faborito
Ekainaren 28an ekingo dio Euskotren Ligak denboraldi berriari Buitrago del Lozoyan, Madrilen. Arraun Lagunak eta Tolosaldea dira lehen postuetan ibiltzeko hautagai nagusiak. Gainontzekoek, ohorezko txanda dute begiz jota.