Kontxako Bandera
2024/09/07 - 17:25
Traineruek azken entrenamenduak egin dituzte Kontxako azken igandeari begira
Zazpi traineru aritu dira Kontxako badian entrenatzen: Donostiarraren eta Orioren emakumezkoak eta gizonezkoak, Chapela, Hondarribia eta Arraun Lagunak.
2024/09/07 - 15:35
Arraun Lagunakek eta Urdaibaik alde erosoekin ekingo diote Kontxako Banderako azken jardunaldiari
Donostiarrek eta bermeotarrek 2023ko garaipenak berretsi nahi dituzte. Bermeotarrek 14 segundoko aldea dute Zierbenarekin eta donostiarrek bederatzikoa Oriorekin. Estropada zuzen-zuzenean emango du EITB Mediak.
2024/09/01 - 17:25
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Tolosaldearen estropada, traineru barrutik ikusita
Tolosaldea hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/01 - 17:23
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Donostiarraren estropada, traineru barrutik ikusita
Donostiarra hirugarren izan da 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/01 - 17:15
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Zierbenaren estropada, traineru barrutik ikusita
Zierbena bigarren izan da 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bideo honetan ikus dezakezu nola bizi izan duten estropada arraunlariek eta patroiak ontzi barrutik, minikameraren irudiei esker.
2024/09/01 - 17:06
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Orioko estropada, traineru barrutik ikusita
Orio bigarren izan da 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldian; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/01 - 16:23
Kontxako Banderako lehen jardunaldiko unerik onenak
Hauek izan dira Kontxako Banderako lehen jardunaldiak eman dituen irudirik onenak. Emakumezkoetan Arraun Lagunak izan da irabazle eta gizonezkoetan Urdaibai.
2024/09/01 - 16:19
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Urdaibairen estropada, traineru barrutik ikusita
Urdaibai izan da onena 2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldian; estropada bikaina eginda, Bermeoko traineruak 14 segundoko aldea lortu du Zierbenarekiko. Ikusi nola bizi izan duten Urdaibaiko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/01 - 16:14
Arraun Lagunakek urrats handia egin du bandera irabazteko
Euskotren Ligako irabazleak 9 segundoko aldea du Oriorekin, 12 Tolosaldearekin eta 13 Donostiarrarekin, lehen jardunaldia aise irabazita.
2024/09/01 - 16:12
Bermeok aurkariak jipoitu ditu lehen jardunaldian eta bandera ia irabazita dauka
14 segundo atera dizkio lehenengo txandan jaun eta jabe izan den Zierbenari, 15 Donostiarrari eta 25 Oriori. Lau ontzi horiek izango dira datorren igandeko ohorezko txandan.
2024/09/01 - 16:05
Urdaibaik erakustaldia eman du lehen jardunaldian eta 14 segundoko aldea du Zierbenarekin
Bou Bizkaiak gauzak ia erabakita utzi ditu bigarren jardunaldiari begira. Lehen txanda irabazi duen Zierbena 14 segundora du, Donostiarra 15 segundora eta Orio 25 segundora. Lau horiek neurtuko dituzte indarrak datorren igandeko ohorezko txandan.
2024/09/01 - 15:38
2024ko Kontxako Banderako lehen jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren lehenengo jardunaldia; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada garaipena eskuratu duen traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/01 - 13:43
Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako lehenengo jardunaldia, eta bederatzi segundoko aldea du Oriorekiko
Euskotren Ligako txapeldunak bikain aritu dira aurreneko jardunaldian, eta alde nabarmena lortu dute aurkari nagusiekiko; Tolosaldea eta Donostiarra ere sartu dira ohorezko txandan.
2024/09/01 - 12:04
2024ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2024/08/31 - 17:26
Urdaibai, Zierbena eta Donostiarra gizonezkoetan, eta Arraun Lagunak emakumezkoetan, faborito nagusi
Arraun Lagunak Euskotren Ligako irabazleak dena alde du iazko garaipena berresteko. Gizonezkoetan, Zierbenak eta Urdaibaik argi utzi zuten indartsuenak direla asteazkeneko sailkatze estropadan.
2024/08/31 - 16:56
Kontxako Banderaren bezperan, traineruek estropada eremua probatu nahi izan dute
Kontxako egunaren bezperan hainbat ontzi gerturatu dira Donostiako badiara estropada eremua aztertzera. Zortzi traineru aritu dira entrenatzen, emakumezkoen hiru eta gizonezkoen bost.
2024/08/30 - 12:55
Emakumezkoen sailkapen-estropadako unerik onenak
Bideo honetan ikusgai Kontxako Banderako sailkatze estropadako momenturik politenak. Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan.
2024/08/29 - 22:50
Arraun Lagunak, Tolosaldea, Astillero, Chapela, Hibaika, Kaiku eta Orio izango dira Kontxan
Zumaia, 84 ehunenengatik, eta Hondarribia, ordea, kanp gelditu dira. Ostegunean, sailkatze estropadan, aipatutako klubek lortu dute txartela hurrengo bi igandeetan Kontxan lehiatzeko.
2024/08/29 - 21:53
Hondarribia eta Zumaia aho zapore txarrarekin geratu dira Kontxatik kanpo geratuta
Hondarribia eta Zumaiako arraunlariak Kontxako Banderaren atean geratu dira, zazpi onenen artean sartzea lortu ez dutelako. Haiekin egon gara eta haien frustrazioa kontatu digute.
2024/08/29 - 21:19
Hibaika, Chapela, Kaiku eta Astilleroko arraunlariak, irribarrea kendu ezinik Kontxarako sailkatu ostean
Hibaika, Chapela, Kaiku eta Astillero Kontxako Bandera lehiatzeko sailkatu dira emakumezkoen sailkapen estropadan. Hondarribia bezalako aurkari gogorrak gaindituta, pozez gainezka ikusi ditugu arraunlariak.