Kontxako Bandera
2025/09/03 - 21:20
Orio, Tolosaldea, Donostiarra, Hibaika, Hondarribia, Astillero eta Zumaia, Kontxarako sailkatuta
Arraun Lagunakekin batera lehiatuko dira Kontxako Banderan, irailaren 7ko eta 14ko bi jardunaldietan. Epaileek 10 segundoko zigorra ezarri diote 5. izan den Zarautzi, eta, ondorioz, kanpoan geratu dira zarauztarrak. Azkenean, Zumaiak lortu du sailkapena.
2025/09/03 - 21:06
Zumaiako arraunlarien poza, Kontxan izango direla jakin berri
Zumaiako Telmo Deuna ontziak zortzigarren egin du sailkatze-estropadan; alabaina, behin estropada amaituta, eta Zumaiari ezarritako 10 segundoko zigorra dela kari, sailkatuen artean zirela jakin dute.
2025/09/03 - 14:38
2025eko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Cabo izango da. Bestalde, Chapela arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2025/09/03 - 11:05
21 traineru, Kontxako Banderarako zazpi txartel jokoan, gaurko sailkatze-estropadan
Sailkapen-proba zuzenean jarraitu ahal izango da, ETB1en eta eitb.eus-en, 17:40tik aurrera.
2025/09/02 - 23:38
Hainbat talde aritu dira lanean Kontxan, sailkatze-estropadari begira, asteartean
Asteazkenean, emakumezkoen sailkatze-estropada jokatuko dute, eta ostegunean, gizonezkoena. Hala, astearte arratsaldean, zenbait klub ibili dira lehiarako trebatzen.
2025/09/02 - 20:48
44 traineru lehian, Kontxako Banderan
Irailaren 3an eta 4an jokatuko dituzte sailkapen-probak. Horietan erabakiko dira iraileko lehen bi asteburuetan Donostian arraun egingo duten 16 taldeak.
2025/09/02 - 17:10
Nortzuk dira Kontxako Banderaren sailkatze-estropadetako faboritoak?
Ibon Gaztañazpik bihar eta etzi jokatuko diren Kontxako Banderaren sailkatze-estropaden analisia egin du, eta iragarri du zein taldek duen aukera gehien.
2025/08/29 - 17:11
Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira Kontxako Banderaren estropadak
Gaur, abuztuak 29, aurkeztu dute Kontxako Banderaren aurtengo edizioa. Irailaren 7an eta 14an jokatuko dira estropadak, bi igandetan jarraian. Irailaren 3an, asteazkenean, izango da emakumezkoen sailkapen estropada, eta irailaren 4an, berriz, gizonezkoena.
2025/05/14 - 01:58
Ligan ondoen sailkatzen den Donostiako traineruak eskuratuko du Kontxako emakumezkoen estropadarako txartela
Donostiako Udalak eman du arautegian izandako aldaketaren berri. 2017tik, Donostiarrak plaza finkoa izan du, hiriaren ordezkari gisa. Irailean jokatuko duten ekitaldian, Euskotren Ligan ondoen sailkatuta dagoen klubak eskuratuko du. Erabakiak Donostiarrari eta Arraun Lagunaki eragiten die.
2025/05/13 - 14:05
Donostiarrak ez du bermatuta izango emakumezkoen Kontxako Banderarako txartel zuzena
Orain arte bermatuta izan du Kontxarako sailkapena, baina Donostian maila goreneko emakumezkoen bi talde daudenez, Donostiako Udalak jakinarazi du Euskotren Liga postu onenean amaitzen duen taldeak, Donostiarrak edo Arraun Lagunakek, bereganatuko duela txartel zuzena.
2024/09/14 - 17:10
100 urte bete dira San Juanek Kontxako Bandera lehenengoz irabazi zuenetik
Aurten, 100 urte betetzen dira San Juanek lehenengoz Kontxako Bandera irabazi zuenetik, eta hori gogoratzeko, hainbat ekitaldi antolatu dituzte gaur Pasai Donibanen; besteak beste, lehen Kontxako bandera hura irabazi zutenen familietako kideak omendu dituzte.
2024/09/09 - 00:20
Arraun Lagunakek eta Urdaibaik duela urtebete lortutako garaipena errepikatu dute 2024ko Kontxako Banderan
Donostiako klubak historian hirugarrenez irabazi du denboraldiko banderarik garrantzitsuena, eta Bermeokoak zortzigarrenez. Biek ala biek irabazi egin zuten 2023an, eta aurten berriz lortu dute.
2024/09/08 - 22:14
Ohorezko txandaren hasiera ikusgarria: lau ontziak denbora berean minutu luzean
Urdaibaik, Zierbenak, Oriok eta Donostiarrak hasiera ikusgarria eman diote Kontxako Banderako bigarren eta azken jardunaldiko ohorezko txandari. Lehia bizi-bizia izan dute estropada buruan jartzeko, eta lehenengo minutu eta 10 segundoetan denbora berean ibili dira.
2024/09/08 - 16:38
Urdaibaik zortzigarrenez irabazi du Kontxako Bandera, beste erakustaldi bat emanda
Bermeoko ontzia aise gailendu da Kontxako Banderako bigarren jardunaldian. Gorka Aranberri patroiak, gainera, "Aita Manuel" historikoaren marka berdindu du, Kontxa bederatzigarrenez irabazita.
2024/09/08 - 16:16
Juan Mari Etxabek agindu ugari eman dizkio Andrea Astudillori Kontxako Banderako 2. jardunaldiko estropadan
Entzun Juan Mari Etxabe Arraun Lagunakeko entrenatzaileak zer agindu eman dizkion Andrea Astudillo patroiari Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko estropadan zehar.
2024/09/08 - 16:13
2024ko Kontxako Banderako bigarren jardunaldia: Arraun Lagunaken estropada, traineru barrutik ikusita
Arraun Lagunakek irabazi du 2024ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldia eta bandera; ikusi, bideo honetan, nola bizi izan duten estropada garaipena eskuratu duen traineruko arraunlariek eta patroiak.
2024/09/08 - 15:52
Iker Zabalak agindu ugari eman dizkio Gorka Aranberriri Kontxako Banderako 2. jardunaldiko estropadan zehar
Entzun Iker Zabala Urdaibaiko entrenatzaileak zer agindu eman dizkion Gorka Aranberri patroiari Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko estropadan zehar.
2024/09/08 - 15:46
Urdaibaik Kontxako Bandera jaso du
Urdaibai da gizonezkoen mailako 2024ko Kontxako Banderako irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu Bermeoko taldeko patroiak eta arraunlariek nola jaso duten bandera.
2024/09/08 - 14:17
Aiora Belartieta, emozioz gainezka Kontxako Bandera bereganatu ostean
Aiora Belartieta Arraun Lagunakeko arraunlaria pozarren agertu da EITBren mikrofonoetan, Kontxako Bandera Arraun Lagunakekin bereganatu ostean. Gainera, aste honetan hil zaion amona gogoratu du.
2024/09/08 - 11:37
2024ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kaleen zozketa
Lehenengo jardunaldian bezala, emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.