Kontxako Bandera
2022/09/04 - 14:23
Baliogabeko irteera gizonezkoen Kontxako lehen txandan
Getaria, Hondarribia, Orio eta Kaiku lehiatu diren Kontxako Banderako lehen jardunaldiko lehen txandak baliogabeko irteera izan du. Epaileek hala erabaki dute, baina ez dute inor zigortu.
2022/09/04 - 14:06
Nadeth Agirre: ''Estropada gogorra izan da''
Oriok irabazi du Kontxako Banderako lehen jardunaldia. Hala ere, Arraun Lagunakekin lehia estua izan du ibilbide osoan zehar eta helmugan 2 segunduko aldea lortu dute oriotarrek. Hauek dira Nadeth Agirrek EITB Mediari esandakoak.
2022/09/04 - 14:03
Oriok eta Arraun Lagunakek Kontxako lehen jardunaldiko azken metroetan izan duten lehia estua
Emakumezkoen Kontxako Banderako lehen txandan Oriok eta Arraun Lagunek lehia estua eduki dute. Hemen dituzu ikusgai estropadako azken 300 metroak.
2022/09/04 - 13:49
Oriok bi segundoko aldearekin ekingo dio bigarren jardunaldiari Arraun Lagunaken aurretik
Bigarren txandan aritu diren bi traineruak nabarmendu dira beste guztien gainetik, eta bien arteko lehiatik aterako da Kontxako Banderaren irabazlea.
2022/09/04 - 11:33
2022ko Kontxako Banderaren lehen jardunaldiko kaleen zozketa
Emakumezkoen estropada 11:00etan hasiko da, eta gizonezkoena, berriz, ordubete geroago, 12:00etan.
2022/09/03 - 17:02
Arraunlariak eta zaleak, Kontxako Banderako lehen jardunaldia hasteko irrikitan
Dena prest dago igandean jokatuko den Kontxako Banderako lehen jardunaldirako. EITB Mediak arraunlariekin hitz egin du lehiatzen hasi bezperan.
2022/09/03 - 14:49
Dena prest Kontxako Banderari ekiteko
Igande honetan, irailak 4, jokatuko da Kontxako Banderako lehen jardunaldia. Emakumezkoen eta gizonezkoen zortzina traineru lehiatuko dira urteko bandera garrantzitsuena lortzeko.
2022/09/02 - 17:12
Getaria Kontxan izango da 49 urteren ondoren
Getaria Kontxako Banderan izango da. Guztira, 49 urte pasa dira azken aldiz Kontxan lehiatu zenetik. EITB Media 1973an Getariarekin Kontxan arraun egin zuten Tito Mancilla, Manuel Gorostiaga eta Joxe Manuel Etxaberekin egon da.
2022/09/01 - 22:30
Arraun Lagunak gailendu da Kontxarako sailkapen estropadan
Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko, ostegun honetan, irailak 1, Donostiako uretan jokatu den sailkatze estropada gainditu ondoren.
2022/09/01 - 21:29
Arraun Lagunak, Orio, Tolosaldea, Hibaika, Cabo, Hondarribia eta Chapela sailkatu dira Kontxarako
Zazpi taldeek denborarik onenak lortu dituzte Donostiarrarekin batera hurrengo bi igandeetan Kontxako Bandera jokatzeko.
2022/09/01 - 15:45
2022ko Kontxako Banderaren emakumezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartuko duen lehenengo trainerua Tiran Pereira izango da. Bestalde, Castropol arduratuko da erlojupekoa ixteaz.
2022/08/31 - 23:15
Hondarribia nagusitu da sailkatze estropadan; Getaria Kontxan egongo da 49 urte geroago
Hondarribia, Zierbena, Orio, Getaria, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroa izan dira Kontxako Bandera jokatzeko txartela lortu duten traineruak. Donostiarrarekin batera lehiatuko dira datozen bi igandeetan (irailak 4 eta 11) garaipena lortzeko helburuarekin.
2022/08/31 - 20:44
Hondarribia, Zierbena, Orio, Getaria, Urdaibai, Kaiku eta Ondarroa sailkatu dira Kontxako Bandera jokatzeko
Sailkatze estropadan aurrera egin dute zazpi talde hauek eta antolatzailea izateagatik sailkatuta zegoen Donostiarrarekin batera lehiatuko dira datozen bi igandeetan Kontxako Bandera irabazteko helburuarekin.
2022/08/31 - 16:32
Arraun taldeetako ordezkarien iritziak gizonezkoen 2022ko Kontxako Banderaren sailkatze-estropadaren aurretik
Gizonezkoen 2022ko Kontxako sailkatze-estropada jokatuko da asteazken honetan. Goizean traineruen irteera-ordena zozkatu da, eta, horren ostean, taldeen ordezkarien iritziak bildu ditugu.
2022/08/31 - 15:15
2022ko Kontxako Banderaren gizonezkoen sailkatze-estropadaren irteera-ordena
Irteera hartzen lehena Lekittarra izango da, eta Castropolek itxiko du estropada.
2022/08/30 - 23:08
Kontxan arituko diren zenbait traineruk entrenamendua egin dute
Asteazkenean eta ostegunean izango dira Kontxako Banderako sailkapen estropadak. Bertan izango diren zenbait traineruk prestaketa lanak egiteko aukera izan dute.
2022/08/25 - 16:54
Santurtzi, iazko txapelduna, ez da Kontxan izango aurten
Kontxako Banderaren antolatzaileek ostegun honetan aurkeztu dituzte aurtengo edizioaren nondik norakoak, eta, egungo txapelduna den Santurtziko ontzia bertan ez dela izango berretsi dute. Ez zuen garaiz aurkeztu izena emateko dokumentazioa, eta antolatzaileek ez diote gonbidapenik egin.
2022/08/25 - 15:48
2022ko Kontxako Bandera aurkeztu dute, eta Santurtzi ez da parte-hartzaileen artean izango
Azkenik, "Sotera" egungo txapeldunak ez du sailkapen-estropadan parte hartu ahal izango, izena epez kanpo emateagatik
2022/07/21 - 23:24
Santurtzi, egungo txapelduna, aurtengo Kontxatik kanpo
Egungo Kontxako txapeldunak ezin izango du aurten titulua berretsi, ez baitu estropadan parte hartuko. Itsasoko Amak ez du izena emateko dokumentazioa garaiz aurkeztu, uztailak 11 baino lehen egin behar zena, beraz, kanpoan geratuko da.
2021/09/20 - 13:09
Santurtzi, Kontxa eta TKE Liga urte berean irabazten duen beste talde bat
Astillero, Urdaibai eta Kaiku dira euren palmaresean lorpen hori duten beste klub batzuk.