Kontxako Bandera
2022/09/11 - 15:51
Urdaibaik Kontxako Bandera jaso duen momentua
Urdaibai da gizonezkoen mailako 2022ko Kontxako Banderako irabazlea. Bideo honetan ikus dezakezu Bermeoo taldeko arraunlariek bandera jaso duten momentua.
2022/09/11 - 14:59
Urdaibaik irabazi du Kontxako Bandera, bigarren jardunaldian erakustaldia emanda
Bermeoko taldea nagusi izan da Kontxako bigarren jardunaldian eta lehenengoa ere irabazi zuenez bandera bereganatu du. 8 segundo atera dizkio Donostiarrari eta 22 Hondarribiari.
2022/09/11 - 14:09
Nadeth Agirre: ''Estu joan da estropada, azkenean irabazi egin dugu, eta oso gustura gaude''
Oriok irabazi du Kontxako Bandera eta Nadeth Agirre Orioko patroiak adierazpen hauek egin dizkio EITB Mediari.
2022/09/11 - 13:43
Arazo tekniko batek emakumezkoen ohorezko txandako irteera baliogabetu du
Emakumezkoen Kontxako Banderako 2. jardunaldiko ohorezko txandako irteera baliogabetu egin dute epaileek. Printzipioz balekoa zen irteera, baina arazo tekniko baten ondorioz baliogabetu egin da.
2022/09/11 - 11:42
2022ko Kontxako Banderaren bigarren jardunaldiko kale zozketaren emaitzak
Emakumezkoen kategorian, Oriok (1. kalean) eta Arraun Lagunakek (3. kalean) ez dute elkarren parean arraun egingo. Gizonezkoen kategorian, Hondarribia 2. kalean, Urdaibai 3. kalean eta Donostiarra 4. kalean arituko dira.
2022/09/10 - 17:07
Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako eguraldiaren eta olatuen iragarpena
June Ansoleagak igandean (irailak 11) Kontxako Banderako bigarren jardunaldirako espero den eguraldia iragarri digu. Itsasoaren egoera zein izango den ere azaldu du.
2022/09/10 - 17:02
Bezperako entrenamenduak eginda taldeak prest daude Kontxako 2. jardunaldi erabakigarrirako
Kontxako Banderako bigarren jardunaldian erabakiko dira irabazleak. Igande honetan jokatuko da. EITB Mediak garaipena lortzeko hautagai nagusiak diren taldeetako ordezkariekin hitz egin du.
2022/09/10 - 16:12
Orio eta Urdaibai, Kontxako Bandera irabazteko faboritoak
Emakumezkoen mailan oriotarrek 2,5 segundoko abantaila dute Arraun Lagunakekiko. Gizonezkoen mailan Bermeoko taldeak 7,64 segundoko errenta lortu zuen Hondarribiarekiko lehen jardunaldian eta 7,70 segundokoa Donostiarrarekiko.
2022/09/09 - 14:49
Kontxako estropada eremuko batimetriaren xehetasunak eta olatuen iragarpena
Irailaren 11n Kontxako Banderako bigarren jardunaldia jokatuko da. Bideo honetan, estropada eremuari buruzko xehetasunak eta olatuen iragarpena zein den ikus daitezke.
2022/09/07 - 18:40
Zenbat Kontxako Bandera dituzte 2022ko ekitaldia irabazteko faboritoek?
Gizonezkoen mailan Kontxako 2. jardunaldiari begira Urdaibaik ia 8 segundoko aldea du Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko. Emakumezkoen mailan Oriok 2 segundo ateratzen dizkio Arraun Lagunaki. Bideo honetan ikus dezakezu talde bakoitzak zenbat Kontxako Bandera irabazi dituen.
2022/09/05 - 17:51
Nadeth Agirre: ''Helburua aurretik geratzea da, ez da abantaila handia, baina gure aldekoa da''
Oriok irabazi zuen Kontxako lehenengo jardunaldia. Arraun Lagunakek, baina, hurbiletik jarraitu zituen. Hala ere, 2 segundoko abantaila dute oriotarrek eta Kontxako Bandera irabaztera irtengo dira igandean.
2022/09/04 - 16:55
Oriok bi segundo atera dizkio Arraun Lagunaki Kontxako lehen jardunaldian
Orio nagusitu da Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Oriotarrek bi segundo atera dizkiote bigarren izan den Arraun Lagunaki. Bi taldeen arteko lehia estua izan da, eta bigarren jardunaldian erabakiko da zein taldek bereganatuko duen bandera.
2022/09/04 - 16:40
Urdaibaik Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko ia 8 segundoko abantailarekin ekingo dio 2. jardunaldiari
Urdaibai nagusitu da Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bermeokoek 7,64 segundo atera dizkiote Hondarribiari eta 7,70 segundo Donostiarrari.
2022/09/04 - 16:36
Getariako zaleak pozarren, ''Esperantza'' ohorezko txandan izango delako
Getariako "Esperantza" ontzia Kontxako Banderako ohorezko txandan izateko sailkatu da, eta bere jarraitzaileek pozez beteta hartu dituzte euren arraunlariak Donostiako portuko arrapalan.
2022/09/04 - 16:32
Urdaibaik Donostiarra gainditu duen unea eta ''Bou Bizkaia'' ontziaren azken metroak
Urdaibai atzetik joan da lehen luzean eta 2000 metroren faltan aurreratu du Donostiarra. Hortik aurrera aldea handitu besterik ez dute egin bermeotarrek. Azkenean, lehen jardunaldia irabazi eta 7 segundoko aldea lortu dute.
2022/09/04 - 15:54
Xabat Pastor: ''Bagenekien estropada borrokatzeko moduko kalitatea genuela''
Hirugarren izan da Donostiarra Kontxako lehen jardunaldian. Hondarribiaren parean helmugaratu dira eta Urdaibaik 7 segundo ateratzen dizkie. EITB Mediari adierazi dionez, Xabat Pastor arraunlariak hurrengo asteburuan borobildu nahi du Kontxako Bandera.
2022/09/04 - 15:29
Gorka Aranberri: ''7 segundoko aldea koltxoi ona da''
Urdaibaik irabazi du Kontxako Banderako lehen jardunaldia. 7 segundoko aldea lortu du Hondarribiarekiko eta Donostiarrarekiko. Alde ona dela dio Gorka Aranberrik, baina hala ere, hurrengo igandean ere irabaztera aterako direla baieztatu du.
2022/09/04 - 15:23
Gaizka Gorostiaga: ''Gure aukeretan sinetsiko dugu''
Gaizka Gorostiaga Hondarribiko arraunlariaren esanetan, gipuzkoarrek Urdaibairekiko duen 7 segundoko galera "koska" bat izan arren, euren aukerak baliatzen saiatuko dira.
2022/09/04 - 15:11
Urdaibai nagusitu da Kontxako lehen jardunaldian Hondarribiari eta Donostiarrari ia zortzi segundo aterata
Bermeokoak 19 minutu eta 21 segundoko markarekin nagusitu dira Kontxako Banderako lehen jardunaldian. Bigarren izan da Hondarribia 7,64 segundora eta hirugarren Donostiarra 7,70 segundora.
2022/09/04 - 14:26
Xubane Uribarrena: ''Bi segundoko aldea gutxi da, baina aldi berean asko''
Estropada gogor baten ostean, Arraun Lagunak bigarren helmugaratu da Kontxako Badian. 2 segundoko aldea atera dio Oriok. Hurrengo asteburuan Bandera lortzeko borrokatuko dira. Xubane Uribarrena arraunlariak bere iritzia eman dio EITB Mediari.