Kontxako Bandera
2021/09/19 - 23:44
'Sotera'ko kideek kamioneta gainean zeharkatu dituzte Santurtziko kaleak
Santurtziko 'Sotera' ontziak Eusko Label Liga eta Kontxako Bandera bereganatu ditu denboraldi honetan. Behin sasoia amaituta, kamioi baten gainean zeharkatu dituzte arraunlariek herriko kaleak.
2021/09/13 - 23:07
Kontxako Bandera irabazi ostean Eusko Label Liga bereganatu nahi du Santurtzik
Santurtzi da 2021eko Kontxako Banderako txapelduna. Talde bizkaitarrak gogotik ospatu du titulua, baina Eusko Label Ligako sailkapeneko lidergoan dago eta beste titulu bat lortu nahi du.
2021/09/13 - 22:52
Arraun Lagunaken denboraldi zoragarria
Euskadiko Txapelketako eta Euskotren Ligako tituluak eskuratuta eta Kontxako Bandera erdietsita, 2021 bikaina osatu du Donostiako taldeak.
2021/09/13 - 17:29
Historiarako Kontxa
Igandeko jardunaldiak erabat gogobete zituen arraun zaleak, eta traineru garaileen jarraitzaileak baziren, are gehiago noski. Kontxaren biharamunean badira azpimarratu beharreko izen nagusi batzuk.
2021/09/13 - 13:01
Omenaldia Santurtzin, Kontxako txapeldunei
Ehunka zalek moreaz jantzi zuten Udaletxeko plaza historiako laugarren Kontxako Bandera ospatzeko.
2021/09/13 - 12:18
Argazki onenak
Santurtzi eta Arraun Lagunak izan ziren protagonista nagusienak 2021eko Kontxako banderan.
2021/09/13 - 00:13
'Sotera'k santurtziarren omenaldia jaso du udaletxeko balkoian
Santurtziko 'Sotera'k irabazi du 2021eko Kontxako Bandera, azken unera arte emozioz beteta egon den final ikusgarrian nagusitu baita. Hondarribia bigarren postuan sailkatu da, eta Zierbena hirugarrenean.
2021/09/12 - 21:24
Santurtziko herriaren ongietorria Kontxako txapeldunei
Santurtzik Kontxako Bandera irabazi du eta herrira bueltatzerakoan harrera izan dute arraunlariek. Honako hauek izan dira ospakizunak.
2021/09/12 - 17:39
Andrea Astudillo: "Oso pozik gaude, ginga jarri diogu"
Arraun Lagunakek bere historiako lehen Kontxako Bandera irabazi du, Oriori aurre hartuta bi jardunaldietan. Bideo honek Andrea Astudillo (Arraun Lagunaken patroia), Nadeth Agirre (Orioko patroia) eta Nerea Perez (Donostiarrako patroia) iritziak biltzen ditu.
2021/09/12 - 17:25
Gorka Aranberri: "Zerbait historikoa izan da"
Santurtzik bereganatu du 2021eko Kontxako Bandera, Hondarribiaren aurretik 48 ehuneneko alde txikiarekin. Bideo honetan Gorka Aranberri Santurtziko patroiaren eta Ioseba Amunarriz Hondarribikoaren adierazpenak biltzen dira
2021/09/12 - 16:39
Hondarribiari eta Oriori azken unean egin die ihes Kontxako Banderak
Irabazteko itxaropena zuten bi herrietan, eta arraunlariak animatzera irten dira. Azkenean, ordea, Donostiako emakumezko arraunlariek eta Santurtziko gizonezkoek lortu dute garaipena. Dena dela, herritarrek kirol legez hartu dute porrota.
2021/09/12 - 16:34
Zaleek, senideek eta lagunek zirraraz jarraitu dute Arraun Lagunak taldearen garaipena
Aiton-amonak, gurasoak, neba-ahizpak, eta lagun asko bildu dira Donostiako Nautikoan Arraun Lagunak taldeko arraunlariei animoak emateko. Segundo bateko abantaila ez zen asko, eta arraunlarien paladak bultzatzen aritu dira telebistari eta leihoari begira.
2021/09/12 - 16:30
Hiru mila zale inguruk jarraitu dute estropada eremu itxiko guneetatik
Hiru mila zale inguru gerturatu dira eremu itxiko guneetara Kontxako Bandera jarraitzeko.
2021/09/12 - 16:26
Arraun Lagunak taldeko arraunlariek donostiarrei eskaini diete bandera
Segundo gutxi batzuei esker 71 urtean lortu ez dena irabazi dute Donostiako Arraun Lagunak taldeko emakumeek. Udaletxean harrera egin die Eneko Goia donostiako alkateak eta ondoren balkoira atera dira kontxako bandera astintzera.
2021/09/12 - 16:14
Udaletxean ospatu dute garaipena Arraun Lagunakeko arraunlariek
Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako Bandera. Horregatik, arraunlariak Donostiako Udaletxean izan dira.
2021/09/12 - 15:54
2021eko Kontxako Banderako bigarren jardunaldiko irudirik ederrenak, musikarekin
Kontxako Banderako 2. jardunaldia zirraraz beterik egon da, eta Arraun Lagunaken eta Santurtziren garaipena ekarri du. Bideo honetan bi estropadetako irudirik onenak daude bilduta, musikatuta
2021/09/12 - 15:43
48 ehunenek garaipena eman diote Santurtziri
48 ehunenek garaipena eman diote Santurtziri Kontxako Banderan, eta Hondarribia bigarren sailkatu da.
2021/09/12 - 15:30
Arraun Lagunakek bi segundo atera dizkio Oriori
Arraun Lagunakek irabazi du Kontxako Bandera, bi segundoko aldearekin.
2021/09/12 - 15:17
Carlos Insausti: ''Gure lehenengo ametsa lortu dugu''
Carlos Insasuti, Santurtziren presidentea, emozioz aritu da Kontxako Bandera irabazi ostean. Izan ere, 'Sotera'-ren azken garaipena 1985ean izan zen. Jatorrizkoa: Gaztelaniaz.
2021/09/12 - 14:56
Itziar Eguren: ''71 urte eta gero, guk ekarri dugu Donostiara bandera''
Itziar Eguren, Arraun Lagunakeko presidentea, emozioz aritu da Kontxa Banderan lortutako garaipen historikoaren ostean.