Txirrindularitza
2025/10/23 - 15:03
Frantziako Tourra Mont Ventoux mendatera helduko da
2026ko edizioa Lausanatik abiatuko da abuztuaren 1ean, eta hilaren 9an amaituko da, Nizan. Zazpigarren jardunaldian, Mont Ventoux mendatera igo beharko dute txirrindulariek; horrez gain, laugarren etapa 21. kilometroko erlojupekoa izango da.
2025/10/23 - 13:07
Julen Arriolabengoak beste denboraldi batez jarraituko du Caja Rural-RGA Seguros taldean
Horrenbestez, txirrindulari arabarrak hiru sasoi beteko ditu maila horretan. Talde berdeak urte honetarako baieztatu duen zazpigarren taldekidea da.
2025/10/21 - 21:01
Jonathan Castroviejo: ''Txirrindularitza kirol oso zaila da; asko ematen dizu, eta asko kendu ere''
Ziklista bizkaitarrak txirrindularitza profesionala utzi du urrian. Bere ibilbidean nagusiki nabarmendu da erlojupekoetan eta taldeka egin duen lanagitk. Azken hamabost urteetako txirrindularirik onenetako batzuekin lan egin du Castroviejok.
2025/10/21 - 19:14
Euskaltel-Euskadik Yago Agirre profesional mailara igo du, eta Caja Rural-Seguros RGAk Iuri Leitao berritu du
Agirre Euskadi Fundazioa izena duen bigarren taldetik dator, eta bi denboraldirako sinatu du, 2026rako eta 2027rako; Leitaok, ordea, denboraldi baterako berritu du, 2026rako.
2025/10/19 - 13:26
Usoa Ostolaza podiumera igo da Guangxiko Tourrean
Txirrindulari zarauztarrak lehen podiuma lortu du Laboral Kutxa Euskadi taldearentzat Women’s World Tourreko lasterketa batean.
2025/10/17 - 15:21
Paula Ostizek zaleen babesa eskertu du, txirrindularitzan lortutako arrakasten ondoren
Denboraldi ahaztezin baten ostean, Maria Chivitek harrera egin dio Ostizi Nafarroako Jauregian. Izan ere, munduko eta Europako txapelketa irabazi ditu, eta Europako urrea eta munduko zilarra lortu ditu erlojupekoan.
2025/10/16 - 23:00
Omar Fraile: ''Ez zait batere gustatzen txirrindularitza berria; enpresak dira, zenbaki bat zara''
Santurtziarrak atzean utzi du kirol ibilbidea, profesional gisa. Omar Fraile EITBn izan da, eta azken egun hauetako bizipenen berri eman digu.
2025/10/16 - 19:46
Euskaltel Euskadik Samuel Fernandez igo du bigarren taldetik eta Eduard Pradesek Caja-Ruralekin berritu du
Samuel Fernandezek profesionaletan aritzeko pausua eman du, hurrengo bi denboraldietarako sinatuz. Eduard Pradesek, berriz, Caja-Ruralekin beste denboraldi baterako berritu du.
2025/10/14 - 19:16
Gari Ugartek Euskaltel Euskadi taldea indartuko du hurrengo bi denboraldietan
20 urteko ziklista legazpiarra profesional mailan arituko da Euskaltel Euskadiko bigarren taldean, Euskadi Fundazioan, bi urte eman ostean: “Pausu hau ematea, ametsa betetzea da neretzat” adierazi du Ugartek.
2025/10/13 - 15:33
Gorka Sorarrainek kontratua berritu du Caja Rural-Seguros RGA taldearekin, 2026ra arte
Hala, Tolosako kirolariak hirugarren denboraldia egingo du, txirrindulari profesional gisa.
2025/10/12 - 21:13
Gizonezkoen eta emakumezkoen 2025eko UCI World Tourreko egutegia
Emakumezkoen lehen proba, Down Under Tourra, urtarrilaren 17an hasiko da. Gizonezkoak lau egun geroago hasiko dira lehiatzen, proba berean.
2025/10/12 - 20:21
Matteo Trentin beteranoak irabazi du Paris-Tours lasterketa, esprintean
Txirrindulari italiarra bere esperientziaz baliatu da lasterketa hirugarrerenez irabazteko, 2015ean eta 2017an ere irabazi baitzuen.
2025/10/11 - 20:12
Pogacarrek historia egin du bosgarrenez jarraian Il Lombardia irabazita
Esloveniako txirrindulariak bosgarren garaipena jarraian lortu du larunbat honetan Il Lombardian, txirrindularitzaren historian mugarri berri bat sinatuz.
2025/10/11 - 20:01
Usoa Ostolazak bigarren amaitu du Andaluziako Itzulian
Zarauzko txirrindulariak lehia gogorra izan du Cat Ferguson (Movistar) britainiarrarekin, baina azken horrek lortu du garaipena.
2025/10/10 - 16:04
Axel van der Tuuk, Euskaltel-Euskadiren lehen fitxaketa
Txirrindulari herbeheretarra Euskaltel-Euskadi taldearekin arituko da hurrengo bi denboraldietan, 2026an eta 2027an. Van der Tuuk talde laranjaren lehen fitxaketa da datorren denboraldirako, aurten "stagiaire" gisa korritu ondoren.
2025/10/09 - 13:40
Iñigo Elosegik Kern Pharman jarraituko du 2027ra arte
Hala, Zierbenako txirrindulariak orain dela hiru urte Nafarroako taldean abiatutako bideari jarraipena emango dio.
2025/10/08 - 19:18
Ion Izagirrek Cofidisekin berritu du, denboraldi batez
Ormaiztegiko txirrindulariak, 36 urtekoa bera, bosgarren denboraldia izango du Frantziako taldean, horrenbestez.
2025/10/08 - 17:18
2025eko Paris-Tours lasterketaren ibilbidea, profila eta ordutegia
Klasiko horren 119. ekitaldia igandean izango da jokoan, urriaren 12an; 211,6 kilometroko ibilbidea izango du. EITBk, eitb.eus-en eta ETB1en bidez, zuzenean emango du, 15:15etik aurrera.
2025/10/08 - 14:53
Iker Mintegik bi urtez berritu du kontratua Euskaltel-Euskadirekin
Altsasuko Burunda Txirrindulari Elkartean hezia, 2024ean egin zuen debuta txirrindulari profesional gisa.
2025/10/07 - 22:58
Ane Santesteban: ''Igandea, Eibarren, egun oso polita izan zen, garaile sentitu nintzen''
Errenteriarrak txirrindularitza utzi du, eta Eibarren, aurreko igandean, jokatu zuen haren lasterketa profesionalen mailan. EITBn egin diogun elkarrizketan adierazi duenez, aurrerantzean txirrindularitzarekin lotuta jarraitzea gustatuko litzaioke.