Axel van der Tuukek denboraldiko lehen garaipena eman dio Euskaltel-Euskadiri, eta Iker Mintegik bigarren egin du
Eguneko ihesaldian sartu ostean, bi txirrindulariak eskutik helduta helmugaratu dira, garaipena ospatzeko.
Van der Tuuk eta Mintegi, helmugara sartzen. Argazkia: Sprint Cycling
Axel van der Tuuk herbeheretarrak denboraldiko lehen garaipena lortu du Euskaltel-Euskadirentzat, Primavera Ontur Sari Nagusia irabazita. UCI 1.2 mailako probak 167,8 kilometroko ibilbidea izan du.
Van der Tuuk eta Iker Mintegi eskutik helduta helmugaratu dira, lehenengo eta bigarren postuan sailkatu baitira. Gabriel Baptista portugaldarra (Technosylva Rower Bembibre) izan da hirugarrena, 46 segundora.
Euskaltel-Euskadiko bi txirrindulariak eguneko ihesaldian sartu dira, beste 18 lagunekin batera, lasterketako 30. kilometroan. Zenbait ihesaldi saiakera izan ostean, biak bakarrik geratu dira lasterketaren buruan, helmugara iristeko 25 kilometro falta zirenean.
"Garaipen hau oso garrantzitsua da. Taldea irabaztera atera da hasieratik, eta erakustaldi ikaragarria eman du. Emaitza honek konfiantza handia ematen digu, eta tokia badugula erakusten digu guri eta gugan sinesten duten guztiei, txirrindulariengandik hasita", adierazi du Jorge Azanza Euskaltel-Euskadiko kirol arduradunak garaipena lortu eta gero.
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Kopecky gailendu dira Milan-San Remo Klasikoan
Alex Aranburuk hamabigarren bukatu du klasikoa, eta Usoa Ostolaza hamahirugarren izan da. Bestalde, Debora Silvestri Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioko txirrindularia ospitaleratu egin dute eroriko izugarria izan ondoren.
Miguel Indurain Sari Nagusia, apirilaren 4an, EITB Median
Datorren apirilaren 4an, Miguel Indurain Sari Nagusiaren 27. edizioa egingo dute, Lizarran. 19 talde profesionaletako txirrindulariek hartuko dute parte, eta 204 kilometroko ibilbidea egin beharko dute.
8. etapako garailea esprint estuan erabaki da
Lenny Martinezek eta Jonas Vingegaardek batera egin dituzte Paris-Nizako 8. etapako azken kilometroak, baina biek nahi izan dute garaipena eskuratu. Azken esprintean, frantziarra nagusitu da.
Del Torok Tirreno-Adriaticoko hiruhortza irabazi du
'Bi Itsasoen arteko lasterketa" irabazi duen lehen mexikarra da. Zazpigarren eta azken etapa, berriz, Jonathan Milanek eskuratu du.
Jonas Vingegaardek irabazi du Paris-Niza, eta Lenny Martinezek azken etapa
Vingeggardek bere 45. garaipena lortu du, denboraldiko hirugarrena.
Del Toro nagusitu da Camerinoko igoeran, eta lidertza sendotu du
Mexikarrak (UAE) erasoa jo du Muro della Madonna delle Carceriren azken igoeran, eta Jorgenson (Visma) eta Pellizzari (BORA) txirrindulariekiko aldea handitu du.
Dorian Godon frantziarra nagusitu da Isolako minietapan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Etapa 47 kilometrora murriztu dute eguraldi txarragatik, eta Pont Louis Nucera eta Isola artean jokatu dute.
Paris-Nizako 7. etapak 47 km bakarrik izango ditu eguraldi txarragatik
Gaurko irteera eguerdirako aurreikusita zegoen, baina antolatzaileek ibilbidea murriztea erabaki dute bigarren egunez jarraian. Txirrindulariak taldeen autobusetara itzuli dira, eta 13:45ean abiatuko dira, Isolako helmugatik 47 kilometrora.
Harold Tejadaren ihesaldia 6. etapako azken kilometroetan
Harold Tejada kolonbiarrak erasoa jo du helmugatik 5 kilometro baino gutxiagora eta tropelarekiko sei segundoko abantailarekin iritsi da helmugara.