POLONIAKO TOURRA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Olav Kooij, Poloniako Tourreko lehen liderra

Herbeheretarra azkarrena izan da lehenengo etapako esprintean.
Kooij garaipena ospatuz
Kooij garaipena ospatuz. Argazkia: @Tour_de_Pologne

Olav Kooijek lortu du garaipena Poloniako Tourreko lehenengo etapan. Herbeheretarra esprintean nagusitu da eta bihar liderraren maillota jantziko du.

Tropelak uneoro izan du lasterketa kontrolpean. Azkeneko kilometroetan, esprintean ondo kokatuta egoteko borrokak urduritasuna sortu du taldeen artean eta erorikoak egon dira talde nagusian. Bukaeran, Jumbo-Vismako txirrindulariak altxatu ditu besoak helmugan Phil Bauhaus eta Jordi Meeusen aurretik.

20 urtekin, Kooijek World Tour mailako lehen garaipena erdietsi du. Bihar, ekitaldiko bigarren etapa jokatuko da, 203.9 kilometro Chelm eta Zamoscen artean.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X