Dauphine (4. etapa)
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lutsenkok irabazi du erlojupekoa eta Ion Izagirre bigarren izan da

Alexey Lutsenkok lortu du garaipena Dauphineko laugarren etapan. Erlojupekoan zortzi segundogatik hobetu du Astanako taldekide Ion Izagirre euskal txirrindulariaren marka.
Alexei Lutsenko
Alexei Lutsenko, Dauphineko erlojupekoaren irabazlea. Argazkia: EITB Media

Alexey Lutsenkok (Astana Premier Tech) irabazi du Dauphineko laugarren etapa, Firminy eta Roche-la-Moliere artean egin den erlojupekoa (16,4 km), eta taldekide duen Ion Izagirre euskal txirrindularia izan da bigarren. Lukas Postlbergerrek (Bora Hansgrohe) lidergoari eutsi dio.

Ezustekoa eman du 28 urteko Lutsenkok, helmugan 21 minutu eta 36 segundoko marka ezarrita. Ordura arte Ion Izagirrek ezarritako marka (21'44") zortzi segundo hobetu du Lutsenkok.

Lukas Postlberger liderrak bederatzigarren postuan amaitu du etapa, irabazlearengandik 23 segundora, eta lidergoari eutsi dio. Sailkapen nagusian Postlberger dago lehen postuan; Lutsenko da bigarren, segundo bakarrera, eta Asgreen eta Ion Izagirre bederatzi segundora daude, hirugarren eta laugarren postuetan, hurrenez hurren.

Ostegunean bosgarren etapa jokatuko da, Saint-Chamond eta Saint-Vallier artekoa, 175,5 kilometroko ibilbidea izango duena.

Laugarren etapako sailkapena:

1- LUTSENKO Alexey (Astana) 21'36"

2 - IZAGIRRE Ion (Astana) + 8"

3 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) + 9"

4 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 12"

5 - VAN WILDER Ilan (DSM) + 13"

6 - PORTE Richie (INEOS) + 15"

7 - VINGEGAARD Jonas (Jumbo) + 17"

8 - MCNULTY Brandon (UAE) + 21"

9 - PÖSTLBERGER Lukas (BORA) + 23"

10 - THOMAS Geraint (INEOS) + 23"

------------------------------------------------------

Sailkapen nagusia:

1 - PÖSTLBERGER Lukas (BORA) 12:57:07

2 - LUTSENKO Alexey (Astana) + 1"

3 - ASGREEN Kasper (Deceuninck) + 9"

4 - IZAGIRRE Ion (Astana) + 9"

5 - KELDERMAN Wilco (BORA) + 13"

6 - VAN WILDER Ilan (DSM) + 14"

7 - PORTE Richie (INEOS) + 16"

8 - THOMAS Geraint (INEOS) + 24"

9 - KONRAD Patrick (BORA) + 32"

10 - O'CONNOR Ben (AG2R) + 34"

 

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X