Dauphiné Kriteriuma, etapak eta profilak
Dauphiné Kriteriumeko 72. edizioa, Covid-19aren pandemiagatik atzeratuta, abuztuaren 12an hasiko da Clermont Ferranden eta 16an bukatu Megèven.
Frantziako Tourrari begira egongo diren hainbat txirrindularik izena eman dute lasterketa honetan parte hartzeko. Horien artean Mikel Landa (Team Bahrain McLaren), Chris Froome, Egan Bernal eta Geraint Thomas (INEOS Team), Julian Alaphilippe (Deceuninck-Quick Step), Primoz Roglic eta Tom Dumoulin (Jumbo-Visma), Romain Bardet (Ag2r La Mondiale) eta Thibaut Pinot (Groupama-FDJ) daude, besteak beste.
Lasterketa zuzenean eskainiko da aurten ETB1en eta eitb.eus-en.
ETAPAK
1. etapa: abuztuak 12, asteazkena, Clermont Ferrand – Saint-Christo-en-Jarez, 218.5km

2. etapa: abuztuak 13, osteguna, Vienne – Col de Porte, 135km

3. etapa: abuztuak 14, ostirala, Corenc – Saint-Martin-de-Belleville, 157km

4. etapa: abuztuak 15, larunbata, Ugine – Megève, 157km

5. etapa: abuztuak 16, igandea, Megève – Megève, 153.5km
TALDEAK
World Tour
Ag2r La Mondiale
Astana Pro Team
Bahrain-McLaren
BORA-hansgrohe
CCC Team
Deceuninck-Quick Step
EF Pro Cycling
Groupama-FDJ
Israel Start-Up Nation
Jumbo-Visma
Lotto Soudal
Mitchelton-Scott
Movistar Team
NTT Pro Cycling
Team INEOS
Team Sunweb
Trek-Segafredo
UAE-Team Emirates
Pro Teams
Arkéa-Samsic
B&B Hotels-Vital Concept
Circus-Wanty Gobert
Total Direct Energie
Zure interesekoa izan daiteke
Pogacar eta Vollering gailendu dira Flandriako Tourrean
Tadej Pogacarrek historia egiten jarraitzen du. Hirugarrenez irabazi du Flandriako Tourra, eta laugarren monumentua bereganatu du jarraian. Demi Vollering, berriz, lehen aldiz nagusitu da Flandrian.
Hau da Pogacar eta Evenepoelen deskalifikazioa eragiteko zorian egon den unea Flandriako Tourrean
Hainbat txirrindularik trenbide pasagune batean aurrera egitea erabaki dute, hesiak jaisten hasi arren, eta araudiak zigortu egiten du hori.
Ion Izagirre, garaile Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirrek hirugarrenez irabazi du Miguel Indurain Sari Nagusia, profesional gisa lehiatuko duen azken denboraldian. Ormaiztegiko txirrindularia bakarka helmugaratu da, bukaerarako bi kilometroren faltan eraso erabakigarria jota.
Izagirre: “Badirudi ongi datorkidan lasterketa dela"
Ion Izagirre (Cofidis) pozik azaldu da Miguel Indurain Sari Nagusia hirugarrenez irabazi ondoren. Ia hiru urte zeramatzan garaipenik gabe, eta etxean irabaztea beti dela berezia azpimarratu du, erretiroa hertuko duen urtean.
Ihesaldia jo eta erakustaldia eman du Ion Izagirrek Miguel Indurain Sari Nagusian
Ion Izagirre (Cofidis) erakustaldia emanez gailendu da 2026ko Miguel Indurain Sari Nagusian. Ormaiztegiko txirrindulariak ihesaldia jo du helmugarako bi kilometro falta zirenean, eta inor ez da bere gurpila jarraitzeko gai izan. Hirugarrenez bereganatu du lasterketa, bere lehen garaipena 2023ko Tourretik.
Brustenga nagusi Adelie de Vitre Klasikoan, Gautherat deskalifikatu ostean
Gautherat deskalifikatu egin dute azken esprintean maniobra irregularra egiteagatik, eta, horrela, Kern Pharma taldeko txirrindulariak eskuratu du garaipena.
Filippo Gannak eta Marlen Reusserrek Flandrian Zehar klasikoan garaipena lortu dute
Txirrindulari italiarrak Wout Van Aert bertako idoloa gainditu du azken metroetan, jazarpen luze baten ostean. Suitzarra, aldiz, Demi Vollering eta Lieje Nooijen neerlandarren aurretik helmugaratu da.
Vingegaardek irabazi du Volta, eta Brady Gilmore nagusitu da azken etapan
Txirrindulari danimarkarrak irabazi du Kataluniako Volta, Gilmore australiarrak azken etapa esprintean eskuratu ostean.
Vingegaardek bideratuta utzi du Volta, mendiko bigarren etapa jarraian irabazita
Kataluniako lasterketako liderrak erasoa jo du etapa amaitzeko 2,2 kilometro falta zirenean, eta bakarrik helmugaratu da, 4 ordu, 5 minutu eta 19 segundoko denbora eginda. Danimarkarrak bigarren etapa jarraian irabazi du, ostiralean Coll de Pal mendatean nagusitu ondoren.
Van der Poel bere erresistentzia erakutsiz gailendu da E3 Saxo Classic lasterketan
Nederlandarrak bere aurkarien arteko desadostasunak aprobetxatu ditu bere ibilbide profesionaleko 60. garaipena lortzeko.