Martxoaren 12tik 18ra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Tirreno-Adriatikoa: tropeleko faboritoentzako lehen erronka

Lasterketa zazpi etapatan banatuta dago: erlojuaren kontrako bi, beste hiru lauak eta beste mi menditsuak, sailkapen nagusirako erabakigarriak. ETBk eta eitb.com-ek zuzenean emango dute proba.
Vincenzo Nibali iazko garailea, Mark Cavendishekin. Efe.

Asteazkenean hasiko da 2014ko Tirreno-Adriatikoa. World Tourreko txirrindulari lasterketa. Aurtengo edizioak aurreko urteetakoen bide berberari eutsiko dio, eta ETBk eta eitb.com-ek zuzenean emango dute.

Ohikoa denez, Tirreno-Adriatikoaren ibilbideak zazpi etapa izango ditu; bi, erlojuaren kontrakoak (lehenengoa, taldekakoa, 19,9 kilometrokoa Donoratico eta San Vincenzo artean), eta azkena, banakakoa, San Benedettokoa (9,2 kilometrokoa)

Tartean esprinterrentzako aproposak diren hiru etapa, eta beste bi, menditsuak.

Lehen aldiz, etapa bat Selva Rotondan amaituko da, eta beste bat Guardiagrelen (Chietiko ohiko amaieraren ordez). Bi etapa horiek sailkapen nagusia erdi erabakita utziko dute azken eguneko erlojuaren kontrako etaparen faltan.

Izen handiak

Ohi denez Skyk talde indartsua aurkeztuko du nahiz eta Froome egon ez. Richie Porte eta Bradley Wiggins izango dira taldeburuak.

Movistar Team-ek Nairo Quintana izango du izar nagusi. Lasterketako lehen postuetan egoteko beste hautagai asko daude, hala nola,  Ivan Basso (Cannondale), Michele Scarponi (Astana), Robert Gesink, Bauke Mollema (Belkin), Michal Kwiatkowski (Omega Pharma-QuickStep) eta Peter Sagan (Cannondale).

Euskal txirrindulariei dagokionez, zazpi izango dira irteeran:

Movistar Team:  Igor Anton,  Jonathan Castroviejo eta Beñat Intxausti.

Sky: Mikel Nieve

Team NetApp-Endura: Iker Camaño.

Trek Factory Racing: Markel Irizar.

Team Europcar: Romain Sicard.

Etapak

1. Donoratico – San Vincenzo (16,9 km) Taldekakoa

2. San Vincenzo – Cascina (173 km)

3. Cascina – Arezzo (206 km)

4. Indicatore (Arezzo) – Cittareale (Selva Rotonda) (237 km)

5. Amatrice – Guardiagrele (190 km)

6. Bucchianico – Porto Sant'Elpidio (187 km)

7. San Benedetto del Tronto (9,2 km) Banakakoa

Zure interesekoa izan daiteke

Aitor Hernandez eta Irati Aranguren
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Irati Aranguren eta Aitor Hernandez, Euskadiko ziklo-kros txapeldun

Euskadiko ziklo-kros txapelketa eta Segurako bosgarren ziklo-kros saria jokatu dira igande honetan. Emakumezkoetan, Irati Aranguren izan da nagusi Segurako lokatzetan. 18 urteko usurbildarra profesionaletan arituko da datorren urtean Laboral Kutxa Euskadi taldean.   Gizonezkoetan, Ismael Esteban kantabriarrak irabazi du Segurako ziklo-kros saria. Euskadiko txapela, berriz, bigarren izan den Aitor Hernandez ermuarrarentzat izan da.    

Gehiago ikusi
Publizitatea
X
Publizitatea
X