Itzulia
2023/04/08 - 15:46
Landa: ''Gogotsu nago, etapa oso gogorra da eta jende asko mugituko dela uste dut''
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediari adierazi dio Euskal Herriko Itzuliko 6. eta azken etapa nola ikusten duen. Bigarren da sailkapen nagusian Vingegaard liderrarekiko 13 segundora.
2023/04/08 - 15:37
Jon Izagirre: ''Helburua da ahalik eta aurreren bukatzea, etapa edo podiuma posible bada, ongi etorri''
Jon Izagirre Cofidis taldeko txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Euskal Herriko Itzuliko seigarren eta azken etaparako dituen helburuez.
2023/04/08 - 12:31
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 6. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Eibar – Eibar (137,8 km)
2023ko Itzuliaren azken etapa biziki gogorra izango da; izan ere, zazpi mendate puntuagarri ditu 137,8 kilometroko ibilbidean, 1. mailako hiru tartean.
2023/04/07 - 23:03
Higuitak erakustaldia eman du Zornotzan; Vingegaardek lider jarraitzen du
Sergio Higuitak (Bora Hansgrohe) irabazi du esprintean Itzulia Basque Countryko bosgarren etapa, hainbat txirrindulariko talde batean nagusitu ondoren, eta Jonas Vingegaard (Jumbo-Visma) danimarkarrak jarraitzen du lider.
2023/04/07 - 20:39
Mikel Bizkarrak Eibarren hasi eta bukatuko den Itzuliko azken etaparen ezaugarriak azaldu dizkigu
Larunbatean, apirilak 8, 2023ko Itzuliko azken etapa lehiatuko da, Eibarren hasi eta bukatuko dena. Indartsuenak nabarmendu eta aurrera egingo duten etapa izango dela adierazi du Euskaltel-Euskadiko txirrindulariak.
2023/04/07 - 20:18
Fraile: ''Egun gogorra izan da, saiatu gara, baina ezin izan dugu helburua lortu''
Omar Fraile Ineos-Grenadiers taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 5. etaparen amaieran. Frailek etapan gertatutakoaren analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/07 - 20:08
Jon Izagirre: ''Oraindik asko gaude borrokan, bihar ikusiko da''
Jon Izagirrek zazpigarren bukatu du Zornotzan hasi eta bukatu den 2023ko Itzuliko bosgarren etapa, eta seigarren postuan da sailkapen nagusian. Larunbateko azken etapan dena ematera aterako direla adierazi du.
2023/04/07 - 20:06
Mikel Landa: ''Etapa gogorra izan da, erne egotekoa, baina prest gaudela erakutsi dugu''
Mikel Landa Bahrain Victorious taldeko euskal txirrindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 5. etapa amaituta. Arabakoa sailkapen nagusiko bigarren postuan da, Vingegaard liderrarekiko 12 segundora.
2023/04/07 - 20:04
Sergio Higuita: ''Gaur besoak altxatzea politegia da niretzat''
Sergio Higuita Borah-Hansgrohe taldeko txirrindulariak irabazi du Zornotzako helmugan. Kolonbiarra hunkituta agertu da berarentzat hain ezaguna den lekuan irabazi baitu, Euskadi Fundazioan egon ostean.
2023/04/07 - 19:48
2023ko Itzuliaren 5. etapako azken kilometroa
Zornotzan hasi eta bukatu den bosgarren etapak lasterketa buru asko izan ditu, eta podiuma osatzeko hainbat aukerarekin iritsi dira esprintean helmugara.
2023/04/07 - 19:25
Sergio Higuitak irabazi du Zornotzako etapa lehiatua
Jonas Vingegaardek lider jarraitzen du Mikel Landarengandik 13 segundora. David Gauduk hirugarren postua mantendu du.
2023/04/07 - 15:55
Marino Lejarretaren azken Itzulia
Marino Lejarreta txirrindulari ohiak ondo ezagutzen du 2023ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etapako azken zatia. Autzagane jaisten izan zuen istripuak erretiroa hartzera behartu zuen. Lejarretak EITB Mediarekin hitz egin du Itzulian izandako ibilbideaz.
2023/04/07 - 14:52
Landa: ''Pozik nago, gogotsu nabil eta azken etapari begira esperantzarekin''
Mikel Landa Baharin Victorius taldeko euskal txirindulariak EITB Mediarekin hitz egin du Itzuliko 5. eta 6. etapaterako dituen helburueui buruz.
2023/04/07 - 14:32
De la Parte: ''Ihesaldientzat etapa aproposa dela uste dut''
Victor de la Parte TotalEnergies taldeko euskal txirrindulariak Itzuliko 5. etapari buruz espero duenaz hitz egin du. Gainera, azken bi etapatarako dituen helburuak ere argitu dizkigu. (adierazpenak gaztelaniaz)
2023/04/07 - 11:55
2023ko Euskal Herriko Itzuliko 5. etaparen profila, ibilbidea eta ordutegia: Zornotza-Zornotza (164,5 km)
2023ko Itzuliaren azken-aurreko etaparen ibilbidea egokia da taldeek estrategiak probatzeko; izan ere, azken kilometroak zirkuitu batean egingo dituzte, eta amaiera horretan faboritoak lehen postuetan ibili beharko dira.
2023/04/06 - 23:22
Mikel Landa, bikain Itzulian: sailkapen nagusiko bigarren postuan dago, soilik Vingegaard du aurretik
Bahrain - Victorious taldeko murgiarra maila oso handia ari da ematen Euskal Herriko Itzulian. Ostegunean, Santurtziko etapan, La Asturiana mendatean Vingegaardek aurrera jo duenean, berak baino ez du izan danimarkarrekin batera aritzeko adinako indarra.
2023/04/06 - 23:11
Vingegaardek Santurtzin ere irabazi du, eta lider jarraitzen du Itzulian
Mikel Landa menderatu du esprintean, La Asturiana mendatean erasoa jo eta gero. Landa bigarren tokian dago, oso sendo, eta Jon Izagirre laugarren sailkatuarekin berdinduta dabil.
2023/04/06 - 21:35
Euskal Herriko Itzuliko 4. etapako unerik ikusgarrienak
Bideo honetan, Santurtzik irten eta heldu den 2023ko Itzuliko laugarren etapako unerik esanguratsuenak ikus daiteke izango dituzu.
2023/04/06 - 20:58
Mikel Landa: ''Podiumean bukatzea gustatuko litzaidake''
Mikel Landa (Bahrain) bigarren dago une honetan 2023ko Itzuliko sailkapenean, laugarren etapa jokatu eta gero. Bere asmoa lasterketa podiumean bukatzea litzateke, eta ez du baztertzen etapa bat irabazteko aukera.
2023/04/06 - 20:24
2023ko Itzuliaren 4. etapako azken hiru kilometroak
Itzuliko laugarren etapako azken kilometroek lehia zirraragarria sortu dute bi iheslarien (Vingegaard eta Landa) eta euren atzetik jazarpenean zebiltzan txirrindularien artean.