Itzulia
2025/02/25 - 18:45
Itzuliak lehen etapako ibilbidearen tarte bat aldatu du: Gasteizko erlojupekoak 16,5 kilometro izango ditu
Aldaketaren ondorioz, erlojupekoak, hasiera batean zer iragarri zuten kontuan izanik, 2,2 kilometro gutxiago izango ditu. Itzuliak nabarmendu du etapan aurreikusita zegoen maldari eutsiko zaiola; hortaz, antolatzaileek espero dute "aldaketak ikuskizunean eraginik ez izatea".
2025/02/13 - 14:48
Amarika: ''2025eko Itzulian berrikuntzak eta zaleak hurbiltzeko etapa aproposak daude''
Iker Amarika Euskal Herriko Itzuliko antolakuntzako kidea da, eta EITB Mediarekin hitz egin 2025 Itzuliak izango dituen berritasun eta xehetasunei buruz.
2024/04/07 - 21:18
Ebakuntza egin diote Evenepoeli, Itzuliko erorikoan hautsitako klabikula sendatzeko
Ebakuntza egin, eta alta eman diote, dena ondo joan baita. Erorikoaren ondorioz, lepauztaiaz gain, eskuineko eskapula ere hautsi zuen.
2024/04/06 - 23:01
Juan Ayusok irabazi du Itzulia, eta Carlos Rodriguezentzat izan da azken etapa
Juan Ayusok erasoa jo du Urkaregin, helmugatik 16 kilometrora, eta Mattias Skjelmosek ezin izan dio eutsi.
2024/04/06 - 22:55
Juan Ayusok irabazi du sailkapen nagusia, eta Carlos Rodriguezek, azken etapa
Ayusok Izuan gora jo du erasoa, eta Carlos Rodriguezekin batera iritsi da helmugara. Batak sailkapen nagusia irabazi du; besteak, etapa eta azken podiumeko bigarren postua. Pello Bilbaok seigarren bukatu du sailkapen nagusian, eta Ion Izagirrek, bederatzigarren.
2024/04/06 - 21:05
Alex Aranburu: ''Nahiko erregular ibili naiz, etapetan borrokan buru-belarri''
Movistar taldeko txirrindulari gipuzkoarrak maillot berdea eskuratu du 2024ko Itzulian, puntukako sailkapena irabazi ostean.
2024/04/06 - 21:04
Pello Bilbao: ''Seigarren izatea baino gehiago espero nuen; etaparen bat, podiuma...''
Pello Bilbaok seigarren egin du 2024ko Itzuliko sailkapen nagusian, baina bizkaitarrak emaitza hobea espero zuela aitortu du.
2024/04/06 - 21:02
Juan Ayuso: ''Garaipen hau oso berezia da niretzat''
Juan Ayusok (UAE Emirates) irabazi du Itzulia, Eibarren hasi eta amaitu den etapa nagusia iraulita, eta 63. edizioa eskuratu du, Carlos Rodriguez (Ineos) andaluziarrarekin batera erakustaldia emanda.
2024/04/06 - 20:49
2024ko Itzuliko podiumeko sari-banaketa eta aurreskua
Juan Ayuso (UAE Emirates), Carlos Rodriguez (Ineos) eta Mattias Skjelmose (Lidl-Trek) igo dira 2024ko Itzuliko azken podiumera.
2024/04/06 - 20:48
Honelakoa izan da Ayuso eta Skjelmoseren arteko lehia
Helmugatik ia 29 kilometrora, ordura arte liderra zen Skjelmoseri eraso dio Juan Ayusok (UAE Emirates), baita aurreratu ere. Ordutik, maillot horiduna tartea murrizten saiatu da, baina ezinezkoa izan du. Hala, Ayusok 2024ko Itzulia irabazi du.
2024/04/06 - 20:44
Carlos Rodriguez: ''Ayusok bazekien nire laguntza zuela, eta etapa garaipena utzi dit''
Ineos taldeko txirrindulariak 2024ko Itzuliko azken etapa irabazi du, Juan Ayuso iheskidearekin helmugaratuta.
2024/04/06 - 20:03
Itzuliko 6. etapako azken kilometroa
Carlos Rodriguezen eta Juan Ayusoren arteko lehia izan da Itzuliko 6. etapako azken kilometroan. Etapa Rodriguezek eraman du; Itzulia, Ayusok.
2024/04/05 - 22:02
Gregoirek irabazi du bosgarren etapa, eta Skjelmosek maillot horiari eutsi dio
Itzuli honetan, zalantzarik gabe, erorikoak ari dira protagonista izaten. Gaurko etapa, bosgarrena, Romain Gregoirek irabazi du, esprintean. Skjelmose danimarkarrak, bere aldetik, sailkapen nagusiko lehenengo postuan jarraitzen du.
2024/04/05 - 19:44
Pello Bilbao: ''Topera hasi eta topera bukatu, ez da momenturik egon lasai hartzeko''
Amaierako esprinta egiten saiatu da txirrindulari gernikarra, baina kokapena galdu du 800 metroren faltan, eta atzetik aurrera egiten saiatu den arren, "beranduegi" izan da. Biharko, lasterketaren hasiera zoroa aurreikusten du Bilbaok.
2024/04/05 - 19:10
Romain Gregoirek irabazi du Zornotzako esprinta, eta Mattias Skjelmosek maillot horiari eutsi dio
Groupama-FDJ taldeko txirrindularia izan da azkarrena helmugan; Alex Aranburu bosgarren sartu da, eta Pello Bilbao zazpigarren. Lidl-Trekeko danimarkarrak sailkapen nagusiko lehen postuan jarraitzen du, 2024ko Euskal Herriko Itzuliaren etapa nagusia jokatu aurretik.
2024/04/05 - 18:43
Mikel Landaren erorikoa 2024ko Itzuliko bosgarren etapan
Soudaleko txirrindulari arabarrak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute; ondorioz, lasterketa utzi du.
2024/04/05 - 17:28
Mikel Landak Itzulia utzi du, eroriko baten ondorioz lepauztaia hautsita
Soudal taldeko txirrindulariak ezbeharra izan du 5. etapan, eta anbulantzian eraman behar izan dute.
2024/04/05 - 15:53
Vingegaardek pneumotoraxa eta Quinnek garuneko kommozioa ere badute Itzuliaren erorikoaren ondorioz
Danimarkarrak biriketako kontusioa, klabikula eta hainbat saihets hautsita ditu. Egonkor jarraitzen du, baina ospitalean jarraituko du. Estatubatuarrak, halaber, bularrezurrean haustura, urradurak eta hematomak ditu.
2024/04/05 - 01:55
Steff Cras, larrien Itzuliko erorikoaren ondorioz: pneumotoraxa, eta hainbat saihets-hezur eta orno hautsita
TotalEnergies taldeko txirrindulari belgikarrak, taldeak zehaztu duenez, eskuineko birikan du pneumotoraxa, eta bi orno ditu hautsita. Olaeta mendatea jaisten ari zirela jausi da, laugarren etapan izandako eroriko larrian.
2024/04/04 - 23:08
Meintjesek irabazi du Legution, eta Skjelmose da Itzuliaren lider berria; eroriko larria izan da etapan
Primoz Roglicek, Jonas Vingegaardek, Remco Evenepoelek eta Jay Vinek, besteak beste, lasterketa utzi behar izan dute, Olaeta jaisten ari zirela izandako erorikoaren ondorioz. Vine eta Vingegaard daude larrien, ospitalean.