Itzulia
2022/04/06 - 19:39
Pello Bilbaok irabazi du Itzuliko hirugarren etapa, esprintean Alaphilippe mendean hartuta
Gernika-Lumoko txirrindulariak ezustekoa eman du Amurrioko helmugan nagusituta. Lasterketa irabazteko faboritoak egon diren taldea bat egin da azken metroetara, eta Pello Bilbao izan da onena, Julian Alaphilippe gaindituta. Roglicek lidergoari eutsi dio.
2022/04/06 - 16:30
Ezagutu Itzuliko 3. etaparen nondik norakoak Iñaki Isasiren eskutik
Iñaki Isasi txirrindulari ohiarekin egon gara Laudio eta Amurrio lotuko dituen 2022ko Itzuliaren hirugarren etaparen azken zatiaren sekretuak azaltzeko.
2022/04/06 - 16:19
Ander Okamika eta Mikel Bizkarraren adierazpenak Itzuliko 3. etaparen atarian
Ander Okamika (Burgos BH) lekeitiarra 2. etapako ihesaldian gertatutakoaz mintzatu da, besteak beste. Mikel Bizkarra (Euskaltel Euskadi) mañariarrak, berriz, gaurko etapako nondik norakoak iza ditu hizpide.
2022/04/06 - 12:02
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 3. etaparen profila eta ibilbidea: Laudio – Amurrio (181,7 km)
Bi zatitan bana daitekeen jardunaldia izango da: lehendabizikoak, eguneko ihesaldia eratzen lagun dezake; bigarrenak erabateko arreta jartzea eskatuko die faborito nagusiei, bi pasaera izango dituen zirkuitu hautsi batean.
2022/04/05 - 23:03
Leitza, Itzuliarekin bat
Giro paregabea izan da Leitzako plazan. Herritarrak txirrindulariak noiz abiatuko zain zeuden. Herriko txirrindulariei, Mikel Nieve eta Ibai Azurmendiri, omenaldia egin diete.
2022/04/05 - 22:35
Julian Alaphilippek zapuztu du Ibon Ruizen ametsa
Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.
2022/04/05 - 21:23
Alaphilippe: ''Bikain egin dugu, bagenekien esprintean zer egin behar genuen''
Julian Alaphilippe, Itzuliko bigarren etapako irabazleak, EITB Mediarekin hitz egin du etapa amaitu ostean.
2022/04/05 - 21:07
Ibon Ruiz: ''Atzera begiratu eta tropela ikusi dudanean, mundua gainera etorri zait''
Kern Pharma taldeko txirrindularia lasterketaren buruan iritsi da azken 500 metroetara, baina orduan harrapatu du tropelak. Ezin izan du garaipena lortu, baina mendiko sailkapeneko liderra da. Etaparen analisia egin du. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/05 - 20:22
Burgos BH eta Caja Rural taldeetako kirol-zuzendarien arteko tentsioa
Ruben Ruiz (Burgos BH) zuzendariaren autoan jarritako kamara bati esker Itzulia barrutik bizi dezakegu.
2022/04/05 - 19:43
Vianan amaitu den Itzuliko 2. etapako azken kilometroak
Emozio handiko momentuak bizi dira Euskal Herriko Itzuliko 2. etapako azken kilometroetan. Julian Alaphilippek irabazi du.
2022/04/05 - 19:27
Alaphilippe aise nagusitu da esprintean eta bigarren etapa bereganatu du
Julian Alaphilippek irabazi du Itzuliko bigarren etapa, esprintean nagusituta. Tropelak ihes eginda ibili den Ibon Ruiz harrapatu du helmugarako 500 metro falta zirenean. Primoz Rogliek lidergoari eutsi dio.
2022/04/05 - 19:09
Iheslarien arteko borroka, Aguilarreko gainean
Kern Pharma taldeko Ibon Ruizek jantzi du mendiko elastikoa bigarren egunean 12 puntu lortu eta gero.
2022/04/05 - 18:05
Itzulia, Burgos BH taldeko autotik ikusita
Ruben Perez Burgos BH taldeko kirol-zuzendaria bere txirrindulari batekin lasterketa jokatzen ari dela.
2022/04/05 - 17:07
Jumbo-Visma, tropelaren buruan, buru-belarri lanean
Julen Amezketa (CJR), Ander Okamika (BBH), Ibai Azurmendi (EUS), eta Ibon Ruiz (EKP) txirrindulariak dira ihesaldiko lau lagunak.
2022/04/05 - 15:32
Lau euskal txirrindulari eguneko lehen ihesaldian
Leitzatik atera de Itzuliko 2. etapa eta ihesaldia eratu egin da lau euskal ziklistekin: J. Amezketa (CJR), A. Okamika (BBH), I. Azurmendi (EUS) eta I. Ruiz (EKP).
2022/04/05 - 15:21
Giro ikusgarria Leitzako irteeran
Euskal Herriko Itzuliko bigarren etapa Leitzatik atera da. bertan Izagirre anaiekin eta Pello Bilbaorekin izan gara.
2022/04/04 - 22:40
Erlojupeko bizikleta, aerodinamika lagun
Ivan Velascok, Movistar Teameko arduradun teknikoak, erlojuaren kontrako etapetan erabiltzen diren bizikleten ezaugarriak azaldu ditu. Bizikletak bereziak dira, halako etapa azkar eta teknikoentzat propio diseinatutakoak.
2022/04/04 - 22:35
Roglicek hegan egin du Hondarribiko erlojupekoan
Primoz Roglic nagusi izan da Itzuliko lehen etapan. Hondarribian egin den erlojupekoan bost segundo atera dizkio bigarren izan den Evenepoeli eta 16 hirugarren amaitu duen Cavagnari. Esloveniarrak erakustaldia eman du.
2022/04/04 - 21:11
Asier Etxeberria, ''oso pozik'' Itzuliko lehen etapako saiatuenaren saria irabazi ostean
Euskaltel Euskadi taldeko Asier Etxeberriari eman diote Euskal Herriko Itzuliko lehen etapako saiatuenaren saria. Oso pozik azaldu da, eta taldea gogotsu dagoela gaineratu du.
2022/04/04 - 20:28
Remco Evenepoelek sasoia dagoela erakutsi du
Quick-Step Alpha Vinyl Team taldeko Remco Evenepoel ziklistak 9:53ko denbora egin du.