Itzulia
2022/04/07 - 23:05
Israel taldea, hango eta hemengo txirrindularien bilgune
Oscar Guerrero da Israel Premier Tech taldeko zuzendarietako bat. Euskalduna da Guerrero eta taldeak dituen berezitasunak azaldu dizkigu.
2022/04/07 - 22:43
Daniel Felipe Martinez: ''Azken txanpan ondo aurkitu naiz, eta jotzea erabaki dut''
Txirrindulari kolonbiarrak Itzuliko 4. etapa irabazi du, esprintean Jlian Alaphilippe mendean hartuta. (adierazpenak gaztelaniaz)
2022/04/07 - 21:01
Latourrek erorikoa izan du Itzuliko 4. etapan
Itzuliko 4. etapa amaitzeko 10 kilometro baino gutxiago falta zirenean, Pierre Latour TotalEnergies taldeko txirrindulariak erorikoa izan du. Hemen ikus dezakezu lurrera joan den momentua.
2022/04/07 - 20:57
Gianluca Brambilla italiarrak Itzuliko 4. etapan egindako keinu berezia
Trek-Segafredo taldeko italiarrak erasoa jo du faboritoen taldean helmugarako 22 kilometroren falta eta keinu berezia egin du gainontzeko txirrindulariak atzean uzten saiatu denean.
2022/04/07 - 20:28
Irizar: ''Datozen bi etapetan hemen gaudela erakusten saiatuko gara''
Markel Irizar Trek Segafredo taldeko zuzendaria elkarrizketatu du Euskal Telebistak Itzuliko 4. etapa amaitu ostean. Lasterketa amaitzeko geratzen diren bi etapetarako taldeak dituen helburuak azaldu ditu. Faborito ikusten du Roglic.
2022/04/07 - 20:25
Pello Bilbao: ''Indarrak parekatuta daude, momentuz''
Pello Bilbao 3. etapako irabazleak bosgarren egin du Itzuliko laugarrenean, Daniel Felipe Martinez garailearen atzetik.
2022/04/07 - 20:21
Oscar Guerrero: ''Woods ez dago ondo, baina hurrengo bi etapetan garaipenak lortzen saiatuko gara''
Oscar Gurrero Israel - Premier Tech taldeko zuzendaria elkarrizketatu du Euskal Telebistak Itzuliko 4. etapa amaitu ostean. Michael Woods taldeburua ez dagoela ondo aitortu du, eta geratzen diren bi etapetaz mintzatu da.
2022/04/07 - 19:56
2022ko Itzuliko 4. etapako azken kilometroa
Itzuliko laugarren etapako irabazlea esprintean erabaki da. Atzo gertatu bezala, Julian Alaphilippek bigarren postuarekim konformatu behar izan du. Oraingoan Daniel Felipe Martinez izan da azkarrena.
2022/04/07 - 19:12
Daniel Felipe Martinezek irabazi du Itzuliko laugarren etapa, esprint estuan Alaphilippe gaindituta
Txirrindulari kolonbiarra nagusitu da Zamudion amaitu den etapan. Julian Alaphiippek bigarrenez jarraian amaitu du bigarren. Primoz Roglicek jarraitzen du lidergoan.
2022/04/07 - 16:49
Gangureneko bigarren igoeraren gogortasuna, Mikel Artetxeren eskutik
Txirrindulari ohia 4. etapako ibilbideko punturik gogorrenetarikoa igo du, % 20rainoko aldapak dituen tartean.
2022/04/07 - 15:54
Pello Bilbao: ''Gaur denerako prest egon beharko dugu''
Gernikarrak 3. etapa irabazi zuen asteazkenean, Alaphilippe munduko egungo txapeldunari esprintean irabazita.
2022/04/07 - 02:24
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 4. etaparen profila eta ibilbidea: Gasteiz – Zamudio (185,6 km)
Arabatik Bizkaira egingo duen jardunaldiak amaiera gogorra izango du, eta lehia egon daiteke sailkapen nagusiko txirrindularien artean.
2022/04/06 - 23:11
Errepide malkartsuek erabakiko dute Itzuliko garailea
Roberto Laiseka Itzuliko zuzendari teknikoa gustura dago orain arte lasterketak eman duenarekin, baina oraindik erdia geratzen da. Laisekak EITB Mediarekin hitz egin du geratzen diren etapei buruz.
2022/04/06 - 22:35
Pello Bilbaok garaipen handia lortu du Amurrion, Alaphilippe munduko txapelduna esprintean mendean hartuta
Ezustekoa eman du Pello Bilbaok Itzuliko 3. etapan. Gernika-Lumoko txirrindularia nagusi izan da esprintean, garaipena lortzeko faboritoa zen Julian Alaphilippe mendean hartuta.
2022/04/06 - 21:50
Opellora eta Ozeka mendateetako bigarren pasaera 2022ko Itzuliaren 3. etapan
2022ko Itzuliko 3. etaparen amaieran, bi itzuli eman dira Opellora eta Ozeka mendateetatik igotzen den zirkuitu gogor batetik. Bideo honetan ikus dezakezu nolakoa izan den bigarren pasaera.
2022/04/06 - 21:16
2022ko Itzuliko 3. etapako azken 5 kilometroak
Laudio eta Amurrio artean jokatu den Itzuliko 3. etapak amaiera zirraragarria izan du. Txirrindulari gutxiz osatutako taldetxo bat iritsi da Amurrioko helmugara, eta euren arteko esprintean Pello Bilbao gernikarra gailendu da.
2022/04/06 - 20:38
Ion Izagirre: ''Asko poztu naiz Pelloren garaipenarengatik''
Ion Izagirre euskal txirrindularia zazpigarren izan da Itzuliko 3. etapan, eta sailkapen nagusiko zortzigarren postuan da. Pozik azaldu da Pello Bilbaok lortu duen garaipenarengatik. Gainera, etaparen analisia egin du, eta hurrengo etapetaz mintzatu da.
2022/04/06 - 20:26
Opellora eta Ozeka mendateetatik lehen igoerak 2022ko Itzuliaren 3. etapan
2022ko Itzuliko 3. etaparen amaieran, bi itzuli eman dira Opellora eta Ozeka mendateetatik igotzen den zirkuitu gogor batetik. Bideo honetan ikus dezakezu nolakoa izan den lehen igoera.
2022/04/06 - 20:14
Amurrion amaitu den 2022ko Itzuliko 3. etapako azken kilometroa
2022 Itzuliko 3. etapa Amurrion amaitu da, eta Pello Bilbao izan da garaile helmugan, 16 txirrindulariz osatutako taldetxo baten esprintean.
2022/04/06 - 20:00
Pello Bilbao: ''Iazko arantza kendu dut, eta sekulakoa izan da''
Pello Bilbaok irabazi du Itzuliako 3. etapa. Lasterketa irabazteko faboritoak egon diren taldea bat egin da azken metroetara, eta Gernika-Lumoko txirrindularia izan da onena, Julian Alaphilippe gaindituta