Itzulia
2022/04/09 - 19:55
Ion Izagirrek azken kilometroetan izandako erorikoa
Gipuzkoarrak estropezu egin du Vingegaard iheskidearen atzeko gurpilarekin, faboritoen taldean zihoanean.
2022/04/09 - 19:33
Enric Masek erorikoa izan du Krabelin jaisten
Movistarreko Enric Masek erorikoa izan du Krabelin mendateko jaitsieran eta lasterketa irabazteko aukerarik gabe geratu da. Helmugarako 29 kilometro baino gutxiago falta zirenean joan da lurrera.
2022/04/09 - 19:31
Primoz Roglicek lasterketa hautsi duen momentua
Esloveniarrak erasoa jo du Krabelinen gora, Arrateko helmugarako 42 kilometroren faltan, eta Evenepoel liderra atzean uztea lortu du.
2022/04/09 - 17:26
Milan Vader txirrindulari herbeheretarra "egonkor" dago ospitalean
Jumbo Visma taldeko txirrindulariak erorikoa izan zuen Itzuliko 5. etapako 70. kilometroan eta lasterketa utzi behar izan zuen.
2022/04/09 - 16:10
''Azken igoeran hankek esango didate podiuma babestu ala zerbait gehiago lortzeko moduan nagoen''
Pello Bilbao hirugarren da 2022ko Itzuliko sailkapen nagusian, Remco Evenepoel liderrarengandik 20 segundora.
2022/04/09 - 12:48
Itzuliko sailkapeneko lehen zazpiak, 37 segundotan
Ohi bezala, Arrateko azken etapak erabakiko du 2022ko Itzuliko irabazlea zein den. Remco Evenepoel da lider, Daniel Felipe Martinez 2 segundora du, Pello Bilbao 20ra eta Ion Izagirre 21era. Horiek dira sailkapeneko lehenengo laurak.
2022/04/09 - 02:44
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 6. etaparen profila eta ibilbidea: Eibar – Arrate (135,7 km)
Lasterketako azken etapa erabakigarria kilometroz laburra eta gogortasunez betetakoa izango da. Zazpi mendateri egin beharko diete aurre seigarren jardunaldira arte iristen diren parte-hartzaileek.
2022/04/08 - 22:51
Carlos Rodriguezen garaipena, Roglicen txakalaldia eta Evenepoel da lider berria
2022ko Itzuliko 5. etapak une ikusgarriak utzi ditu. Remco Evenepoel da lider berria, Primoz Roglicek kale egin du, eta bi euskal txirrindulari (Ion Izagirre eta Pello Bilbao) lehen bost postuetan kokatu dira.
2022/04/08 - 21:26
Jorge Azanza: ''Egun oso gogorra izan da, asko sufritu dugu''
Euskaltel Euskadi taldeko zuzendariak Itzuliko 5. etapan gertatutakoa komentatu du.
2022/04/08 - 21:09
Evenepoelen erasoa Karabietan behera, Itzuliko 5. etapan
Quick-Step Alpha Vinyl Team taldeko txirrindulari belgikarrak Karabietako jaitsiera ondo aprobetxatu du Itzuliko 5. etapako azken txanpan.
2022/04/08 - 20:46
Pello Bilbao: ''Azkenengo etapa zoroa espero dugu''
Txirrindulari bizkaitarra onenekin lehian aritu da, berriro ere, 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 20:33
Ion Izagirre: ''Taldetxo bat egin dugu eta oso ondo moldatu gara helmugaraino''
Gipuzkoarrak laugarren egin du 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 20:13
Vlàsov eta Vingegaard oinez helmugaratu dira, etapa amaieran elkarrekin estropezu egin ostean
Bora-Hansgrohe taldeko errusiarra eta Team Jumboko danimarkarra bata bestearekin haserre eta eztabaidan sartu dira Mallabiko helmugan, 2022ko Itzuliko 5. etapan.
2022/04/08 - 19:54
2022ko Itzuliko 5. etapako azken kilometroa
Mallabiko helmugara bidean izan diren aldapek faboritoen taldea hautsi dute eta, ondorioz, Remco Evenepoel da lider berria. Etapa garaipena Carlos Roriguezek eraman du.
2022/04/08 - 19:35
Carlos Rodriguezentzat etapa eta Evenepoelentzat lidergoa, Mallabiko helmugan
Ineosekoa bakarrik heldu da helmugara, eguneko ihesalditik iraun duen bakarra izan baita. Ion Izagirre eta Pello Bilbao faboritoen taldetxoan sartu dira, eta gora egin dute sailkapenean, Roglicek eta Yatesek kale egin dutela baliatuta. Hirugarren eta bosgarren daude une honetan, hurrenez hurren.
2022/04/08 - 18:04
Lucas Hamiltonen eroriko ikusgarria Itzuliko 5. etapan
BikeExchange taldeko Lucas Hamilton australiarrak eroriko ikusgarrai izan du beste hiru txirrindularirekin ihes eginda zihoala Gontzugaraiganako aldapetan behera.
2022/04/08 - 17:51
Orbea mundu mailako bizikleta-etxe garrantzitsuenetarikoa da eta Mallabian du egoitza
1840. urtean Orbea anaiek zabaldutako arma-tailerra bizikletak egiten hasi zen Lehen Mundu Gerraren ostean. Txirrindularitza taldea sortu eta 1985ean Vuelta irabazi zuten Perico Delgadorekin, eta Luz Ardideneko etapa bat Frantziako Tourrean.
2022/04/08 - 17:43
Mikel Pradera eta Gorka Arrizabalaga, Mallabiko eskolan hazitako txirrindulariak
Praderak 10 urte eman zituen profesionaletan eta 9 itzuli handitan parte hartu zuen. Arrizabalagak, berriz, 5 urte egin zituen maila profesionalean eta Frantziako Tour bat eta Vuelta bat korritu zituen.
2022/04/08 - 15:24
Ion Izagirre: ''Itzulia hementxe erabakiko da''
Cofidis taldeko txirrindularia ziur da Mallabiako helmugan diferentziak egongo direla faboirito nagusien artean.
2022/04/08 - 09:40
2022ko Euskal Herriko Itzuliko gaurko 5. etaparen profila eta ibilbidea: Zamudio – Mallabia (163,8 km)
Bost mendate puntuagarriz eta beste hainbat aldapaz betetako ibilbide gogaikarria izango dute zain txirrindulariek ostiralean. Gainera, Mallabiko helmugan, pendiz labur baina gogor batekin egingo dute topo.